Greziarren Arkitektura eta Eskultura

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,69 KB

- agora: Greziarren poli-etan zegoen gune bat, non greziarren jarduna eta bizitza bideratzen zen.

- harroin: zutabe baten oinarria, basa ere deitzen dena

- entasia: efektu berezi bat. Lortzen da zutabearen enborra bere erdialdean loditzen denean.

- ekinoa: kapitel doriarraren zati bat, era konbexua duena eta koilarearen gainean dagoena. Gainetik abako dago

- triglifo eta metopa: Estilo doriarrean ematen den friso mota, zeinetan triglifo (marra bertikalak) eta metopak (baxuerliebeak edo erdierliebeak) agertzen diren.

- arkitrabea: zutabearen gainean dagoen egitura horizontala. Taulamenduaren lehenengo atala.

- cella: Tenplu bateko ganbera nagusia, non Jainkoaren irudikapena baitzegoen.

- naos: (cella)

- pronaos: cellaren aurrealdeko ganbera.

- estilobatoa: tenplu baten oinarriaren goreneko maila edo eskilara, zutabeen pisuari eusten ziona.

- kouros: (kouroi) gizon gazte baten eskultura, hau da, atleta biluziarena, Arte greziarrean ematen da eta Aldi arkaikoan.

- kore: emakume baten eskultura, hanketaraino jantziriko emakumea, erritualeko jarreran dagoen emakume apaiza da. Arte greziarrean ematen da eta Aldi arkaikoan.

- kanon: proportzio ideala eskulturak egiteko. Kanon desberdinak daude:
Polikleto-ren kanona (7 buru): gorputzaren garaierak buruarena halako zazpi behar zuela zehazten du.
Lisipo-ren kanona (8 buru): gorputzaren garaierak buruarena halako zortzi behar zuela zehazten du.

Entradas relacionadas: