Greziar eta Erromatar Mitologiako Pertsonaiak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,73 KB
Hercules
Heroi erdi-jainkotiar bat zen, Zeusen semea eta bere indar ezohikoagatik ezaguna. Berari buruz kontatzen diren historia ugarietan ezagunenak bere Hamabi Lanak dira.
Tifon
Jainko primitibo bat da, urakan suntsitzaile bezala edo hegodun munstro beldurgarri baten antzera aurkezten dena. Ehun suge inguru zituen izterretan banatuta eta ahotik sua botatzen zuen. Gearen azken semea izan zen, kasu honetan, Tartarorekin (beheko hustasun leizetsua).
Karonte
Hildakoak haren txalupan Akeronte ibaia zeharkatuz garraiatzen zituen Hadesen erresumaraino. Zahar argal eta zarpail baten moduan adierazi ohi da.
Dafne
Driade bat zen, uretako lamia bat. Apolo Dafneri jarraika joan zitzaion, Erosek urrezko gezi bat bota baitzion Dafnetaz maitemintzeko.
Anfitrite
Itsaso lasaiko jainkosa zaharra zen, Poseidonen ezkontide bihurtuko zena. Neptunoren emaztea, mitologia erromatarreko bere homologoa, Salacia da.
Adonis
Kultu izaki konplexu bat izan zen. Fenizian du bere jatorria eta hortik Mediterraneo osora hedatu zen, nahiz eta beti ezaugarri semitikoak mantendu zituen. Jainkosak berarekin maitemindu ziren.
Medusa
Greziar mitologiako gorgona bat zen, ahizpen artean hilkorra zen bakarra. Brontzezko eskuak zituen, urrezko hegalak eta ilearen ordez sugeak zituen buruan. Izaki beldurgarria zen.
Ariadna
Minos Kretako erregearen alaba eta Fedraren ahizpa zen. Perseorekin maiteminduta, labirintotik ateratzen lagundu zion. Atenaserako bidean, Perseok Naxos (Nasos) irlan abandonatu zuen.
Euridize
Traziako ninfa auloniade bat zen. Egun batean, Orfeok ezagutu eta elkar maitemindu ziren. Euridize eta Orfeoren arteko ezkontza egunean, Aristeo neska bahitzen saiatzen da. Euridizek ihes egiten du, baina, korrika doala, oharkabean, sugegorri bat zapaltzen du, eta honek oinean hozka egiten dio, Euridize hilik utziz.
Nartziso
Bere edertasunagatik ospetsua zen efebo edo nerabea izan zen. Hain ederra zenez, bere buruaz maitemindu zen laku batean bere islarekin (erreflejuarekin).
Eko
Oihartzuna irudikatzen zuen oreadea zen. Bere berriketarekin Hera, Zeusen emaztearen, arreta erakarri zuen.
Satiroak
Basoetako jeinua, erdi gizona eta erdi animalia: giza enborra eta aurpegia, aker-zangoak, adarrak eta isatsa zituena.
Musak
Musika, olerkigintza eta beste arte eta zientzia zenbaiten jainkosa inspiratzaileak ziren.
Graziak
Edertasunaren, naturaren eta giza sormenaren jainkosak dira. Hesiodoren arabera, Zeusen eta Eurinomeren alabak dira.
Sirena
Uhandrea gerritik gora emakumezkoa eta gerritik behera arraina den itsasoko ninfa da.