Greziar Arte Klasikoa: Historia, Polisa eta Arkitektura

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,06 KB

Sarrera eta Testuingurua

Mendebaldeko kulturan funtsezko eragina izan zuen kultura greziar klasikoak. Eragin hau hainbat alorretan nabari da: filosofia, zientzia, literatura, politika eta artea, besteak beste. Horrela, antzinako Grezian sortutako artea historiako garai desberdinetan zehar sortu diren beste arte ugariren oinarria da.

Aurrekariak

K.A. 3000-1400: Kretar Zibilizazioa

  • Kulturalki oso garatua zen zibilizazioa, eta merkataritza bikaina zuten.
  • Dirudienez, itsasoz mugitzen ziren eta trukeak egiten zituzten.

K.A. 1400-1200: Zibilizazio Mizenikoa

  • Zibilizazio gerlaria zen, eta haien eraikuntzak (harresiak, harri puskak erraldoiak) erasoetatik babesteko erabiltzen zituzten.
  • Herri abeltzaina zen, eta ekoizten zutena kontsumitzen zuten.
  • Puntu ezberdinak sortu zituzten.
  • Balkanetatik tribu barbaroak sartu ziren, eta horren ondorioz zibilizazio mizenikoa desagertu zen.

Greziar Arte Klasikoaren Oinarriak

Arte greziar klasikoaren zergatia ulertzeko, zibilizazio greziarren aurrekariak eta faktoreak ulertu behar dira:

K.A. 1200etik VII. mendera: Aro Iluna

K.A. VIII. mendetik aurrera: Aro Arkaikoa

Polisa: Greziar Hirigintza

Espazioaren Antolaketa

Polisean hiria zen nagusi, eta funtzio desberdinak betetzen zituen: militarra, estetikoa eta erlijiosoa.

Hiriaren Ezaugarri Nagusiak

  • Eraikinak giza eskalan eginak egon behar ziren.
  • Eraikinak multzo baten osagarri gisa hartzen ziren kontuan.
  • Perspektibak, natura ingurunea, topografia eta antzekoak kontuan hartzen ziren espazio desberdinak kokatzeko. Adibidez, Akropolisa hiriaren gune altuenean kokatzen zen.
  • Hiriak harresituak zeuden (egitura defentsiboa).

Hiriko Elementuak

  • Agora: Gaur egungo plaza.
  • Gimnasium eta Palestra: Heziketa fisiko eta intelektualerako guneak.
  • Buleuterioa, Ekklesiasterioa: Biltzar politikoetarako erabiltzen ziren.
  • Stoa: Aterpe kolomaduna.
  • Estadioa: Lasterketetarako erabiltzen ziren, ikuskizun moduan. Forma eliptiko luzeak eta harmailak zituen.
  • Liburutegiak: Garai helenistikoan.
  • Antzokiak: Greziarren aisialdirako ikuskizunik maitatuena.
  • Tenplua: Jainko/jainkosei eskainitako eraikina.

Greziar Arkitekturaren Ezaugarri Orokorrak

Ordena, Proportzioa eta Harmonia

Eraikuntza sistema adintelatua edo arkitrabatua:

  • Habe bat zutabez sostengatua. Pisua uniformeki banatuta dago. Kretatik eta Mizenastik datorren sistema da.

Tenplua: Eraikin Nagusia

Egituraren Zatiak

  • Erdian: NAOS (jainko/jainkosaren estatua).
  • Aurrean: PRONAOS (aurrean atari kolomaduna).
  • Atzean: OPISTODOMOS (altxor-gela).

Zutabeen Kokapenaren Arabera

  • In antis / Prostilo: Tenpluaren aurrealdean zutabe-lerro bat.
  • Anfiprostilo: Tenpluaren aurrealdean eta atzealdean zutabeak.
  • Periptero: Perimetro osoan zehar zutabeak.
  • Diptero: Perimetro osoan zehar bi zutabe-lerro.

Zutabe Kopuruaren Arabera

  • Distilo: 2 zutabe.
  • Tetrastilo: 4 zutabe.
  • Hexastilo: 6 zutabe.
  • Oktastilo: 8 zutabe.

Ordena Arkitektonikoak

Eraikuntza baten zatiak aurretik ezarritako arau bati egokitzen zitzaizkion, neurri eta forma batzuk jarraituz:

  • Doriarra
  • Joniarra
  • Korintiarra

Efektu optiko batengatik hondoratze efektua gertatzen zen. Zuzenketa optikoak egiten zituzten. Zuzenketa horiei ekiditeko, esterobatoa eta entaulamendua gorantz markatzen zituzten.

Tenpluetako Materialak

  • Zura
  • Kareharria
  • Marmola (Pentelikoko marmol zuria) berehala nagusitu zen.

Entradas relacionadas: