Greziako Literatura Klasikoa: Lirika, Tragedia eta Komedia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,46 KB
Lirika
Lira (instrumentua) erabiltzen zen, eta hortik datorkio izena lirikari. Lirika barne-sentimenduak eta emozioak kantatzeko erabili zen poesia da.
Poeta ezagunak
- Safo: Lesbos-en bizi izan zen. Musika, dantza eta poesia irakaslea izan zen. Haren poesiek maitasuna eta edertasuna dituzte kontagai: batzuetan mingarriak, malenkoniatsuak, alaiak, apasionatuak...
- Pindaro: Olinpiar Jokoetako irabazleei odak (kantuak) idatzi zizkien. Odaren banaketa: lehenengo, irabazlearen laudorioa (*alabanza*); ondoren, irabazlearen leinuaren goraipamena; eta amaitzeko, aholku moralak.
- Teokrito: Eglogak asmatu zituen. Geroago, Virgiliok eglogak bere artzain-kantetan (*bukolikoak*) erabili zituen. Teokritok natura idealizatu egiten du artzain-kantetan.
Antzerkia
Greziako antzerkia nekazari mozorrotuek Dionisoren (Bako, Ardoaren jainkoa) omenez kantatzen zituzten himno koral erlijiosoetatik sortu zen. Dioniso ardoaren eta lurraren emankortasunaren jainkoa zen. Beraz, antzerkia erritual erlijioso batean sortu zen. Bi genero dira nagusi: Tragedia eta Komedia.
Tragedia
Mitologiatik hartutako pertsonaia jasoen (jainkoak, erregeak, heroiak...) giza pasioak kontatzen ditu tragediak. Amaiera tragikoa da beti, zorigaiztokoa (*mala suerte*). Giza patua arrazoimena eta justizia baino sakonagoak eta misteriotsuagoak diren indar ezkutuen eskuetan dago. Koruak garrantzia galtzen du eta antzerkia nagusitu egiten da.
Pertsonaiak eboluzionatu egiten dira: hasieran izaera erlijiosoa zuten, eta gero itxura humanizatu egiten da.
Tragedia idazleak
- Eskilo: Maraton, Salamina eta Plateako gudu-zelaietan hartu zuen parte. Sakontasun erlijioso eta moraletan oinarritzen dira bere lanak, eta batez ere, patuak duen indarrean eta heroien eta erregeen botere misteriotsu eta sakratuan. Eskiloren heroiak ez dute giza kondizio arruntekin zer ikusirik.
- Sofokles: Tragedia perfekziora eraman zuen. Ekintzak gehitu eta koruaren protagonismoa txikitzen du. Sofoklesen estiloa Eskilorena baino argiagoa eta sinpleagoa da.
- Edipo Errege izeneko lana idatzi zuen. Lan oso handia da, egitura dramatiko oso ona duelako. Parrizidioaz (aita hiltzea) eta intzestuaz (ama maitatzea) hitz egiten du.
- Antigona izeneko lana ere egin zuen, eta Sofoklesen trajediarik onena eta mirestuena da. Justiziaren bi alderdi ezberdin irudikatzen dira kontakizunean (gizarte-gaiak).
- Euripides: Irauli egin zuen tragedia, baina bere lanek ez zuten fama handirik izan, errealistegiak eta ezkorregiak zirelako. Euripidesen ustez, gizaki betea irudikatzen da, nahiz eta honek Eskiloren ohore eta nagusitasunik edo Sofoklesen duintasun (*dignidad*) noblerik ez izan.
Euripidesen lanetako pertsonaiak mundu honetan oinarrituta daude, norberaren kontzientziaren esanetara daude eta ez patuaren esanetara. Jainkoenganakiko sinesgabetasuna azaltzen du eta emakumeek garrantzia handia dute haren antzerkietan. Emakume tragikoetako izenetako bat Medea da, honek seme guztiak hil zituen.
Komedia
Komediaren helburua gizakiaren bizioak, akatsak eta pasioak irudikatzea da.
Komediagile nagusia
- Aristofanes: Pertsonaiak arruntak, lotsagabeak eta zatarrak izango dira. Hizkuntza egunerokoa izango da, bizia eta malgua.