Greziako Eskultura Klasikoa: Ezaugarriak eta Bilakaera

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,64 KB

Greziako Eskultura Klasikoa (Errealismoa)

Eskultura klasikoaren ezaugarri nagusiak

  1. Edertasun fisiko ideala: Eskultoreek edertasun fisiko ideala azaldu nahi dute beren lanetan. Hau lortzeko, matematikoki aztertzen dituzte giza gorputz perfektuak behar dituen proportzioak. Beraz, dena ordena matematikoaren pean duten obrak egingo dituzte.
  2. Edertasun espirituala: Bilatzen den edertasun fisikoak, kanpokoa ez ezik, barruko edertasun espirituala ere islatzen du. Klasizismoaren helburu nagusia gizatasun gorena, orekatua eta perfektua islatzea da.
  3. Gai mitologikoak: Irudikatuenak jainko eta heroien mundu mitikoari dagozkio. Edertasuna erlijiozaletasuna bultzatzeko erabiltzen da, eta eskultoreek jainko duin eta ederrak erakusten dizkigute.
  4. Polikromia: Artelanak behar bezala ulertzeko, hasierako itxura itzuli behar diegu. Harriz egindako eskultura eta erliebe guztiak polikromatuak zeuden, eta haragia ziren parteek argizarizko geruza bat zuten, errealismoa areagotuz.

Eskultura klasikoaren bilakaera

Bilakaera hau bi etapa nagusitan bereizten da:

Estilo zorrotza (K.a. V. mendea)

Arkaikoaren eta klasikoaren arteko elkarbidean kokatzen da.

Ezaugarri nagusiak:

  • Anatomiaren irudikapenean aurrerapen handia dago, gorputzaren postura eta malgutasunari dagokionez. Gorputzak ikuslearengana itzuliak eta irekiagoak dira.
  • Buruak, ordea, arkaismoaren ezaugarriak mantentzen ditu: orrazkeraren geometrizazioa, begi almendratuak eta irribarre arkaikoa.
  • Markora egokitu beharra dago, bereziki frontoietan (pertsonaiak etzanda, eserita edo zutik agertzen dira).

Adibidez: zNruNLeQy5XA_v635ZX6CqfINIqo6Qd5iAv72m5N ...

Klasizismo betea (K.a. V-IV. mendeak)

Errealismo idealizatua da nagusi. Garai honetako eskultore garrantzitsuenak Miron (Mironen Diskoboloa) Yhz2KdmocUaGmg4grqBdLsCfMMrWH8ke1G11LyBj , Polikleto (Polikletoren Doriforoa) U1GLpifg1FAWZHmNLkSP8RKW7cilUsaNwRIk4uOu eta Fidias izan ziren.

Ezaugarri berriak:

  • Anatomiaren irudikapena asko hobetu da, gorputz gihartsuak landuz.
  • Giza gorputza mugimenduan irudikatu nahi da.
  • Aurpegiak errealistak dira, baina espresiorik gabeak.
  • Gizonaren gorputzaren proportzio idealaren ikerketa edo kanona: Polikletorena 1/7koa da.
  • Kontrapostoa: Gorputzeko atalen erritmo gurutzatu eta konpentsatua.

Bigarren klasizismoa (K.a. IV. mendea)

Mende honetan "bigarren klasizismoa" deiturikoa garatzen da, ezaugarri hauekin:

  • Gero eta errealismo handiagoa, erretratua gehiago landuz.
  • Giza sentimenduak azaltzeko irrika handiagoa.
  • Gai erlijiosoen trataera arruntagoa, eszeptizismoa islatzen delarik.

Hala ere, idealismo klasikoa mantentzen da; eskultoreek edertasun idealaren prototipo berriak bilatuko dituzte. Eskultore garrantzitsuenak Praxiteles (S kurba) qVRZl0iyjISyjvbj8YK8-6nDfEtS5HSEBSlT2xQ2 , Lisipo (8 buruko kanona) OIEMnHxHmvz3dn-FAtiVYKGU8mXs_Oo-XY3lMioq eta Skopas (helenismo kutsua) nf2A9Px9yRFLc448-_5Ggb2fZM5tunP2eOp5UJ3p dira.

Aro helenistikoa (K.a. IV-I. mendeak)

Garai honetan errealismo espresiboagoa garatzen da. Ezaugarri nagusiak hauek dira:

  • Gai ugari: Gai patetiko eta krudelak edo kutsu delikatu eta gozoak.
  • Dinamismoa: Taldeko eskulturak piramide forman eta mugimendu handikoak.
  • Dramatismoa: Gorputz errealagoak eta dramatikoagoak; esfortzuaren islatzea.
  • Errealismo gordina: Errealitatea den bezala azaltzen da, itsusia bada ere (umeak, zaharrak...). Autoreak bere bizitzaren inguruan gertatzen ari den horretan bilatzen du inspirazioa.

Obra esanguratsuak: Miloko Venusa 4S8-7CUe9V-H200lADPYx2njpwf2kDh8rYzSGgl4 , Laokoonte 3wI8W1a5r4TpwrTILzo5ehWQQx8t2DngWIcXfsca ...

Entradas relacionadas: