Greziako Eskolen eta San Agustinen Filosofia: Platonismoa eta Neoplatonismoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,69 KB
Greziako Eskolen Iraupena Erromatar Inperioan
Erromatar Inperioan, greziar filosofiaren hainbat korrontek iraun zuten, besteak beste, platonismoak, aristotelismoak, estoizismoak eta epikureismoa. Horien artean, platonismoa nabarmendu zen, filosofia-joera nagusi bihurtuz.
Korronte Filosofiko Nagusiak
Epikureismoa
Epikureismoaren arabera, gizaki jakintsuak ez du politikan parte hartu behar. Horren ordez, autarkia lortzen saiatu behar da, eta horren bitartez ataraxia. Bizitza zoriontsua bideratu behar da, mina baztertuz.
Estoizismoa
Estoizismoak benetako askatasun pertsonala bilatzea aldezten du, politikan parte hartuz. Zoriontasuna bertutearen etengabeko jardueran, buruaskitasunean eta autokontrolean oinarritzen da. Zoriontasuna patua onartzean datza.
Neoplatonismoa
Neoplatonismoak antzinako beste filosofoen norabideak eta ekialdeko ideia erlijioso-mistikoak batzen dituen sistema bat osatzen du. Galdera nagusia honakoa da: Jainkoa, Bat-a baldin badago, nola sortuko da errealitate askotarikoa?
Bi erantzun nagusi daude:
- Beste izakiak jarioz Jainkoagandik eratu dira (jariotasuna: errealitatearen ikusmolde pantesita).
- Izakiak ezerezetik sortu dira (kreazionismoa: izaki sortuak kontingenteak dira).
Platon eta San Agustin: Munduak eta Ezagutza
Platonek bi mundu eta bi ezagutza mota bereizten zituen: batetik, ideien mundua (benetako errealitatea) eta bestetik, mundu sentikorra (ideien kopiak).
San Agustinek, berriz, Jainkoaren erreinua (benetakoa) eta Mundu fisikoa (etengabe aldatzen dena) bereizten ditu.
Dialektika eta Egiaren Bilaketa
Dialektika galdera eta erantzunen bidez lortutako heziketa da, ezagutza lortzeko metodoa. San Agustinentzat, dialektika barne-bilaketa da. Gizakiak egia lortzeko Jainkoaren argiztapena behar du.
Bientzat, arima ezagutza-printzipioa da. San Agustinentzat, arima ez da aurrexistitzen; ezagutza bere barnean, Jainkoak jarritako betiereko ideia eredugarriak ezagutzean datza.
Ontologia San Agustinen Pentsamenduan
San Agustinek bi eratako izakiak bereizten ditu:
- Izaki absolutua edo Jainkoa
- Izaki kontingenteak
Jainkoaren Existentzia eta Ideia Eredugarriak
Jainkoa, Izaki absolutua, betierekoa, perfektua, guztiz ona, justua eta aldagaitza da. Bere existentzia ez dago arrazonamenduz frogatua, baina arima fededunean frogatua agertzen da.
Arimaren ezagutza hori ezinezkoa izango litzateke Jainkoaren existentziarik gabe. Jainkoaren existentziaren frogak:
- Argudio epistemologikoa: Egia existitzen denez, eta Jainkoa egiaren funtsa izanik, Jainkoa existitzen da.
- Argudio kosmologikoa: Kreazioak ezin dio gizakiari bilatzen ari den zoriontasuna eman; horregatik, Jainkoarengana seinalatzen du.
Ideia eredugarriak Jainkoaren mugagabetasunean eta beharrrezkotasunean datza. Gizakiak egindakoak, mugagabeak eta beharrezkoak hautematen ditu. Egia hau gure adimena baino nagusiagoa da.
Izaki Kontingenteak eta Unibertsoaren Kreazioa
Izaki kontingenteak ez dira benetako izakiak; aldaezin iaruten dena da benetakoa. Izaki kontingente guztiak ezerezetik egin zituen Izaki Aldagaitzak. San Agustin zintzo jarraitzen die Bibliako azalpenari.
Unibertsoaren kreazioa: Gauza guztiak Jainkoak eraginak dira, ezerezetik sortu ditu. Platonen pentsamendutik errentzen da: Munduaren kreazioa ez da nahitaezkoa, erabaki borondatezko eta askea den ekintza baizik.