Greziako eta Erromako Tenplu eta Eraikin Klasikoak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,18 KB
Greziako Arkitektura Klasikoa
Atenaseko Partenoia
Atenas hiriko Partenoia K.a. V. mendekoa da. Atenea Parthenos jainkosaren omenez eraikitako tenplua izan zen, Atenas hiriaren babeslea, hain zuzen ere. Hiriko Akropolian kokatzen da. Perikles gobernariaren agintzapean eraiki zen, K.a. 448-432 urteen artean, persiarren inbasioek Atenas hiria suntsitu ostean.
Iktino eta Kalikrates arkitektuek eraiki zuten, Fidias artistaren gidaritzapean. Tenplu oktastilo peripteroa da, bi portikoetan zortzi zutabe eta alboetan 17 zutabe dituena.
Atenea Nike Tenplua
Akropolian kokatzen den bigarren tenplu joniko ezaguna da, Propileoen (sarrera) alboan zegoena. Kalikrates arkitektuaren gidaritzapean eraiki zen K.a. 427. urtean, tenplu anfiprostilo tetrastiloa izanik.
- Frisoan greziarren eta persiarren arteko borrokak irudikatzen dira.
- Eraikina inguratzen zuen balaustradan sandalia askatzen Viktoriaren erliebea zegoen, Fidiasen ohol bustien teknika jarraitzen zuena.
Erekteion Tenplua
Joniar estiloko tenplu esanguratsuena da, Atenaseko Akropolian kokatua. Partenoia baino beranduago eraiki zen, K.a. 421-404 urteen artean, hain zuzen ere.
Erekteion tenpluaren bitxitasuna kokatzen deneko erliebe irregularra da. Maldaren desnibel horretan Atenea eta Poseidon jainko-jainkosen arteko borroka gertatu zela pentsatzen zen. Tenplu prostilo hexastiloa da, laukizuzen oinplanoduna. Aurreko aldea Ateneari eta atzeko aldea Poseidoneri dedikatzen zitzaizkion.
Portikoak:
- Portiko jonikoa: Poseidonen hiruhortzak utzitako arrastoa miresten zuena.
- Kariatideen tribuna edo portikoa: Txikiagoa eta ezagunena. Zutabeak sei emakume desberdinek (kariatideak) hartzen dute forma, arkitrabea sostengatuz.
Erromako Arkitektura Klasikoa
Agriparen Panteoia
Erroman, Augustoren garaikoa da eta K.o. II. mendean osatu zen, Adrianoren agintaldian. Jainko guztien omenez egina (Panteoia: Pan –guztia– + Theos –Jainkoak–), Erromaren unibertsaltasunaren ikurra zen.
Tenpluak sarrera bakarra dauka, klasikoa: granitozko zortzi zutabedun portikoa (oktastiloa), bitan banatutako teilatuarekin. Portiko klasiko honi barruko naos edo cella borobila itsasten zaio, zilindro formaduna (errotonda).
Ganga eta Okulua:
Hormigoizko laranja-erdiko ganga handi batek estaltzen du tenplua, 43 metroko diametrokoa. Erdian irekiera zirkularra du (okulua), zeinetik argi naturala sartzen den, zentzu erlijiosoa duena. Gangaren estalkia kasetoi kontzentrikoez osatua dago.
Erromako Koliseoa
Vespasiano enperadoreak eraiki zuen, K.o. I. mendean, 71 eta 80 urteen artean. 188 x 156 metroko dimentsioak ditu, eta harmailetan 50.000 ikusle inguru sartzen ziren.
Koliseoa hiru pisu ezberdinetan banatzen da, eta ordena ezberdinak konbinatzen dira pisu bakoitzean:
- Beheko pisua: Ordena toskaniarra.
- Erdiko pisua: Ordena joniarra.
- Goiko pisua: Ordena korintiarra.
Azken pisuaren gainean atikoa altxatzen zen, eta bertan kokatutako mastiletatik toldo bat luzatzen zen, Koliseoa estaltzen zuena.