Grezia Klasikoko Artea: Arkitektura eta Eskultura

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,64 KB

Arkitektura Greziarra

Orden Doriarra

Zaharrena, egurrezko tenpluetatik dator eta sinpleena. Ez du baserik. Kapitelaren barnean abakoa eta ekinoa daude: ekinoa (kono itxura) eta abakoa (oinarri karratua eta forma prismatikoa). Arkitrabe laua eta fatxadetan frontoia. Adibideak: Poseidon tenplua.

Orden Joniarra

Oinarriduna, konposatua. Enbor ildodunak kamutsirik. Kapitela: voluta eta kiribilduraz eratua. Arkitrabea: zerrenda horizontaletan banatua. Frisoa: etenik gabe eta erliebez dekoratua. Adibidez: Atenea Nikeren Tenplua.

Orden Korintiarra

Joniarraren antzekoa. Berezitasunak: enborra lerdenagoa da. Kapitela: akanto-hostoen itxurakoa. Adibideak: Apolo Epikuroren tenplua.

Grezia Klasikoko Eskultura

Garai Arkaikoa (K.a. VIII-VI. mendeak)

Giza irudiak nagusitzen dira eskulturetan. Eskulturarik adierazgarrienak kuroi eta korai ziren. Garaiko atletek irudikatzen zituztela pentsatzen da. Aro arkaikoaren hasierako eskulturetan nabarmenak ziren honako ezaugarri hauek: bolumenen trataera geometrikoa, eskulturen zurruntasuna eta naturalismo eza. Aro arkaikoak aurrera egin ahala, osagai naturalistak txertatu ziren eskulturetan.

Lehen Klasizismoa: Klasizismorako Trantsizioa

Eskulturak angelu ezberdinetatik ikusi ahal izateko moduan egingo dituzte. Zurruntasuna galtzen hasten da: besoak gorputzetik bereizita, hanka aurreratua eta tolestua. Simetria gutxiago: burua makurtua. Brontzearen erabilerak jarrera ezberdineko figurak egitea baimentzen du. Irribarre arkaikorik ez dute.

Garai Klasikoa

Teknikak hobetu eta perfekzionatu ziren eta, horrexegatik, garai horretako artelanak perfektutzat eta edertasunaren eredutzat hartu ziren. Brontzezko edo marmol zuriz egiten zituzten eskultura gehienak. Polikromatuak izan ohi ziren. Beirazko piezak txertatu ohi zizkieten begietan errealistagoak izan zitezen. Irudi naturalak eta errealak irudikatzen ahalegintzen ziren.

Garai Helenistikoa

Irudi monumentalak egingo dituzte eta, pertsona bakarra irudikatu beharrean, angelu ezberdinetatik ikusi ahal izateko talde-eskulturak egingo dituzte. Eskultura errealistagoak egingo dituzte, itsusiaren irudikapena baztertu gabe. Pertsonaien barne sentimenduak adieraziko dituzte: tristura, alaitasuna. Gai espresiboak eta gogorragoak egingo dituzte. Gorputzen eskulturak mugimenduan irudikatuko dira: tolesturik, makurturik eta biraturik; ondorioz, giharrak tentsioan agertuko dira.

Bigarren Klasizismoa

Errealismo handiagoa, pertsonaien indibidualizazioa. Giza-sentimenduen espresio handiagoa. Jainkoak gero eta gizatartuagoak. Edertasun idealaren eredu berriak.

Entradas relacionadas: