Gremioak erdi aroan

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,31 KB

Noiz Hasten da Erdi Aroa? Noiz bukatzen da?


Erdi Aroa Erromatar Inperioa erori zenetik , K.O. 476.Urtean, Konstantinopla musulman turkoen eskuetan erori arte , K.O. 1453.Urterarte, edota Iberiar Penintsula inguruan batez ere, Kolonek Amerika aurkitu zuen arte , K.O. 1492.Urtea

Azal ezazu zer gertatu zen 622.Urtean?

Mahoma, musulmadarren profeta, Mekatik ihes egin behar izan zuen Medinara  bere fede berriaren aurka ziren etsaiengandik .

Zer da Meka?

Meka Mahomaren jaioterria da, eta horrekin batera Islamaren Hiri Santuenen artean garrantzitsuena , urtero miloika erromesen bisita hartzen duena.

Korana

Korana Islamaren Liburu Santua da. Bertan Alak Mahomari egindako irakaspen eta emandako erlijio-agindu nagusiak jasotzen dira. Horretaz gain, kode zibila, penala eta morala da musulmanentzat.

Hegira

Herrialde musulman gehienean egutegi islamiarra erabiltzen da gaur egun ere. Egutegi horretako lehenengo urteak HEGIRA adierazten du, hau da, Mahoma Mekatik atera eta Medinara ihes egin zuen urtea.

Zer Da gremio bat? Zeintzuk dira ezagunenak ?Non biltzen ziren?Ze arau Mota zituzten? Nola osatzen da?


Berant Erdi Aroan, hiriak eta artisautza berriz agertu ziren , eta artisauen Lana arautzen hasi ziren


LANBIDE BEREAN ZIHARDUTEN PERTSONEK BEREN INTERESEN ALDE EGITEKO ELKARTEAK, GREMIOAK DIRA


Gremio Ezagunenak honako hauek ziren: errementariak, olariak, ehuleak, Larrugileak, tindatzaileak, etxegileak, ontzigileak, armagileak, Teilagileak...

Hiri Askotan, gremio bereko artisauak kale berean biltzen ziren, eta Horren adibide dira hainbat herritako kaleen izenak.

Gremioen Araudietan gauza asko zehazten ziren : langile motak, lan egiteko Era, salneurriak...,

Gremioetan Hiru langile mota bereizten zituzten:


1. Maisua. Lanabesen eta lantegiaren jabea

2. Ofiziala. Soldata baten truke lan egiten zuena. Urte askoan lanean Aritu eta maisulana egiten bazuen, maisu bihur zitekeen , lantegia Edo denda zabaltzeko nahiko diru izanez gero, behintzat.

3. Ikaslea. Oso gazterik lantegian hasitakoa. Bost edo sei urtez ikasten Aritu behar izaten zuen. Gehienetan, maisuaren etxean bizi zen. Lan Egitearen truke mantenua doan zuela. Batzuetan gurasoel ordaindu ere Egiten zioten maisuari,semeari ofizioa irakasteagatik.




Entradas relacionadas: