Greba Kopuruaren Bilakaera (1913-1924) eta Langile Mugimendua
Enviado por Chuletator online y clasificado en Inglés
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,83 KB
Greba Kopuruaren Bilakaera (1913-1924)
Greben Analisia eta Testuingurua
1913tik 1924ra bitarteko urte bakoitzean zenbat jendek greba egin zuen adierazten duen puntu-grafika bat da hau. Errestaurazio garaikoa da, eta Langile Mugimenduak ez du aukera politikorik, ezta lan-eskubide onik ere, jauntxokeria, iruzurra eta beste hainbat gauza direla eta.
Grafikan ikusi daiteke nola aldatzen den greba egin duen langile kopurua: ekonomia ondo zihoanean gutxik egin zuten, eta gaizki zihoanean, aldiz, askok eta askok egin zuten greba.
Adibide nabarmenena Lehen Mundu Gerra amaitzerakoan da: Espainia krisi ekonomikoan sartu zen, eta grebetan parte hartzea handitu egin zen. Beste adibide bat Primo de Rivera gobernura iristean izan zen greben beheraldia da: ekonomiak hobera egin zuelako, baina baita diktadurak hauek debekatu zituelako ere.
Gizartearen Aurrekariak
Gizartea gizarte estamentaletik klase sozialetan antolatzera pasako da, eta teorian, gutxienez, gizaki guztiak berdinak izango dira eskubideei dagokienez, bereizten dituen gauza bakarra dirua izanik.
Esan bezala, hau teorian bakarrik izango da, aberatsek eskubide gehiago izaten jarraituko dutelako, eta gainera, pobre eta aberatsen arteko aldea aurreko garaietakoa baino handiagoa izango da.
Espainiako gizartean zegoen alde hori berandu garatutako erdi-mailarengatik da: Industria Iraultza berandu garatu zen, eta ondorioz, kontsumoa bultzatzen zuen erdi-maila ere. Gutxiengo batek botere politiko eta ekonomikoa zeukan; beste guztiak botere horietatik oso urruti geratzen ziren, langileak, hain zuzen ere.
XX. mendean gauzak aldatuko dira: lehen sektoreak garrantzia galdu, eta bigarren eta hirugarren sektoreek irabaziko dute.
Langile Mugimenduaren Jatorria eta Garapena
XIX. mendean, liberalismoari esker, Langile Mugimendua sortzen da. Industrializazioari eta hezkuntzari esker, kontzientzia politikoa eskuratuko du. Ez dute jabetza pribatuan sinetsiko, ezta Estatuak gizarte hobeagoa eraiki dezakeenik ere; beraz, liberalismo erradikala defendatuko dute.
Kontzientzia politiko hori sortzen lagundu zuten beste bi faktore hezkuntza eta hiriak dira:
- Hirietan, langileek elkarrekin lan egin eta beren egoerak konpartituko dituzte.
- Hezkuntzari esker, beren egoeratik ateratzeko proposamenak dituzten liburuak irakurtzen hasiko dira.
Langile Mugimendua berandu iritsiko da, Sistema Kanobistak oztopoak jarriko dituelako eta industrializazioa berandu gertatu zelako.
Hasieran, Langile Mugimenduak biolentzia bakarrik erabiliko du, baina beren helburuak handitzen diren heinean, biolentzia alde batera utzi eta borroka hezkuntzaren eta komunikabideen bidez egingo dute. Bi talde nagusiak anarkistak eta marxistak izango dira.