Gramatika eta Hizkuntzalaritza: Oinarrizko Kontzeptuak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 7,47 KB
Gramatika Motak
Fonetika
Hizketa-hotsak nola egiten eta hautematen diren aztertzen duen zientzia da. Fonetikariek, hizketa-hotsak ikertzeaz gain, hotsa airean barrena nola mugitzen den ere aztertzen dute.
Fonologia
Hizkuntzak, esanahidun sistema bat osatzeko, hizketa-hots horiek nola antolatzen dituen aztertzen duen alorra da. Fonologialariek hitzak osatzeko hotsen antolaketa nolakoa den eta hotsetan zer nolako alternantziak gertatzen diren ikertzen dute.
Morfologia
Hitzen barne-egitura eta hitz horietan esanahia duten zatien azterketa egiten du. Helburuetako batzuk hitz berriak sortzea eta dauden hitzak moldatzea dira.
Pragmatika
Egoera bakoitzean hizkuntza nola erabiltzen den aztertzen du.
Sintaxia
Esaldien egitura finkatzen duten arauak aztertzen ditu.
Semantika
Hitzen, sintagmen eta perpausen hitzez hitzeko esanahiaz arduratzen da.
Hizkuntzalaritzaren Ezaugarriak
1. Unibertsaltasuna
Hizkuntzak oso desberdinak diren arren, informazio genetiko berberak ahalbidetzen ditu hizkuntza guztiak; hau da, garunak prozesamendu komun bat du denentzat. Hortaz, hizkuntza guztiek ezaugarri (egitura) batzuk partekatzen dituzte. Esate baterako, hizkuntzek hots-multzo desberdinak dituzten arren, hots guzti horiek printzipio batzuen arabera daude antolatuta. Beraz, hizkuntzen ezaugarri bat unibertsaltasuna da. Ezaugarri unibertsalik partekatuko ez balute, hotsen arteko konbinaketak beste era batekoak izango lirateke. Hortaz, hizkuntza giza espezie osoari dagokion gaitasuna da (Homo sapiens guztioi), salbuespenik gabe; izan ere, munduko arraza eta kultura orok du hizkuntza berez. Guztiok gaitasun berdina dugu, nahiz eta inguruarekiko harremanen arabera gure hizkuntza garatzen dugun.
2. Egitura Modularra
Hainbat osagaiz osatutako modulu edo azpisistema multzoak egoki eta koordinatuta erabiltzean datza. Hizkuntza moduluetan banatzeak analisi linguistikoak errazten ditu. Modulu bakoitzak bere funtzioa du. Adibidez:
- Fonetika: hizketako hotsak ekoitzi eta interpretatu.
- Fonologia: hizkuntzen fonetikaren antolamendua ikertu.
- Morfologia: hitzen barruko egituraren azterketa.
- Sintaxia: perpausen egituraren azterketa.
- Semantika: hitzez hitzeko esanahiaren analisi zehatza egitea.
3. Errekurtsioa
Hizkuntzak errekurtsiboak dira osagaiez antolatuta daudelako. Errekurtsioak prozesu gramatikalak nahi beste aldiz aplikatzeko aukera ematen du. Osagaiak beren artean ordezkatu daitezke, baina inolaz ere ezin da osagai bat osagai ez den hitz-multzo batekin ordezkatu. Bestalde, osagaiak lekuz aldatzekotan, osorik aldatu behar dira testuak zentzua gal ez dezan.
Adibidez:
- Mikel oso elegantea da.
- Oso elegantea da Mikel. (Zuzenak)
- Oso Mikel elegantea da. (????)
Bestetik, errekurtsioaren bitartez, osagaiak konbinatuz nahi den luzerako perpausa ekoitz daiteke:
- Mikel elegantea da.
- Mikel elegantea, altua, begiurdina da.
Horrenbestez, hizkuntza baten perpausak ezin dira buruz ikasi, kopurua infinitua baita.
4. Diskretutasuna
Unitate linguistikoekin zerikusia (fonemekin: hizkuntzetan interpretatzen diren soinuekin) duen hizkuntza guztien beste ezaugarrietako bat da. Hala ere, hizkuntza batean diskretuak diren hotsak ez dute zertan diskretu izan beste hizkuntza batean. Esan beharra dago unitate diskretuak direlako daudela hainbeste fonema. Fonemak ezin daitezke unitate txikiagotan zatitu. Diskretutasuna jarraitutasunaren kontrakoa da; zerbait jarraitua bada, ezin dugu banatu.
Zeinu batzuk, hala nola /p/ eta /b/, unitate diskretuak dira (ez dira jarraituak). Bata eta pata hitzek antzekotasun fonikoa dute. Baina gaztelaniadun batek bereiz ditzake. Kasu honetan, bata (adibidez, /b/ fonema) ahosduna da eta bestea (adibidez, /p/ fonema) ahoskabea. Diskretutasuna esanahian ere ageri da, koloreen espektroan adibidez. Esate baterako: horia laranja bihurtzen da, gero laranja gorri... Hizkuntzek kasu hau kategoria diskretuetan banatzen dute.
5. Sormena
Gizakiok testuinguru batean hitz berriak sortzeko dugun ahalmena da. Lexiko berria sortzeko baliabidea da. Honetaz gain, modifikatzaileak gehituta, perpausak nahi beste luza ditzakegu. Beraz, ondoriozta dezakegu hizkuntzek ez dutela mugarik jartzen errekurtso horiek erabiltzeko, eta, hortaz, sormen hau mugagabea edo infinitua dela baiezta dezakegu. Gure hizketaldi guztiak berritzaileak dira; ez dugu inoiz esaten duguna modu berean errepikatzen. Sormenak unitate berriak sortzeko eta aurretik entzun ez ditugun unitateak ulertzeko aukera ematen du. Hiztuna sortzailea da.
6. Arbitrariotasuna
Hizkuntzaren zeinuei dagokien ezaugarria da. Zeinu batzuk arbitrarioak dira, baina beste batzuk konbentzionalak; hau da, akordio bati esker interpretatzen dira. Hizkuntza arbitrarioa dela diogu, zeinuak guk aukeratu ditugulako; konbentzio sozial baten ondorioz sortu dira hizkuntza desberdinak.
Hitzek ez dute konexio arauturik beren esanahiarekin. Hau da:
- Euskaraz: bat, bi, hiru…
- Ingelesez: one, two, three…
Zenbakietan ez dago hitzik araututa hizkuntza guztietarako.
Orduan, objektiboa ematen duen arren, modu arbitrarioan adierazita daude.
Hizkuntza bakoitzak ere bere alfabeto fonologikoa du, eta hotsen eta hotsen arteko konbinaketa propioa. Hitzak antolatzeko dauden printzipioak hizkuntza batetik bestera era batekoak edo bestekoak izan daitezke, baina ez hobeak edo txarragoak.
7. Testuinguruan Oinarritzea
Esaldien esanahia interpretatzeko baliagarria da. Esanahi hori testuinguruaren menpe edo barnean dagoela esan dezakegu. Komunikazioa esaten denarekin eta testuinguruarekin lotuta dago. Noiz? Nori? Non?… galderen erantzunek interpretatzen laguntzen dute.
Esate baterako: "Sekulako beroa egiten du hemen!". Esaldi honek kexua adierazteaz gain, leihoa irekitzeko eskaera bat izan daiteke. Egoeraren arabera, gizakiok askotan gezur pila esaten ditugu; beraz, prebarikazioa ere hizkuntzaren ezaugarri bat dela esan genezake.
8. Aldagarritasuna
Hizkuntzen arteko aldeak nabarmenak dira. Faktore desberdinen (egoera, asmoak, hizketakidea...) arabera izango da hizkuntzaren erabilera. Ez da gauza bera kuadrillako lagun batekin edo irakasle batekin hitz egitea, adibidez.
Aldagarritasuna hizkuntzaren ezaugarri garrantzitsuenetako bat da. Aldakuntza funtsezkoa da. Soinu-maiztasunean aldakuntzarik egongo ez balitz, ez legoke hizkuntzarik.
Ezaugarri honi esker, hitzen eduki semantikoa baino komunikazio zabalagoa dugu.
9. Transmisio Kulturala
Gurasoek seme-alabei hizkuntzaren bidez transmititutako jakintza da.
10. Prebarikazioa
Hizkuntzaren bitartez gezurra esateko gaitasuna da.
11. Semantikotasuna
Hizkuntzaren unitate bakoitzak esanahi bat du, baina batzuk elkartzean esanahi berriak sortu eta bereizten dira. Hitz bakoitzak bere adiera du diskurtso batean, baina diskurtsoaren arabera desberdina izan daiteke. Adibidez, polisemia:
- Buruan zauria egin dut.
- Taldeko buruari kasu egin behar zaio.
12. Bikoiztasuna
Hizkuntzak bi unitate mota ditu: fonemak (bereizgarriak) eta monemak (esanahia duten unitate txikienak).