Goya eta Eiffel: Artea eta Arkitektura XIX. Mendean

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,05 KB

Francisco de Goya: 1808ko Maiatzaren 3a Madrilen

Francisco de Goya margolariaren 1808ko maiatzaren 3a Madrilen edo Monkloako fusilamenduak (Prado Museoa, Madril) pintura historikoaren azterketa.

1814ko koadro bat da eta haren egilea Francisco de Goya da. Olio-pintura mihise gainean teknika erabili zuen hau marrazteko. Gaur egun Madrilgo Pradoko Museoan dago.

Testuingurua eta Gaia

Abertzale kutsuko tamaina handiko bi koadro margotu zituen. 1808ko maiatzaren 2koak frantsesen kontrako madrildarren matxinada adierazten du eta Maiatzaren 3koak, berriz, frantses soldaduek matxinaturiko zibilak exekutatu zituztela.

Gaia: Koadroaren protagonista espainiar herri etsitua da. Argiaren bidez antolatzen da konposaketa eta funtzio dramatikoa du. Argiak, lurrean jarritako linterna batetik datorrenak, sinbolikoki banatzen ditu:

  • Argiztatutako zonaldea: non kondenatuak itxaroten dauden.
  • Ilundutako zonaldea: non soldaduak dauden.

Argiztatutako zonaldean, matxinaturiko baten alkandora zuriak koadroaren argi guztia bereganatzen du eta adierazpen eta sinbolismo handia du. Militarren pelotoiak, aurpegi barik, fusilak prest daude tiro egiteko eta hanka atzeratzen dute tiro botatzeko prest daudela azpimarratzeko; aurpegiak tapatuz, margolariak despertsonalizatu nahi ditu eta hiltzeko makinak direla adierazi nahi du.

Hiritar anonimoen fisonomiak, aitzitik, duintasuna ematen die. Gizon hauek, hilko direla dakitenez, heriotzaren aurrean jarrera ezberdinak dituzte: aurpegia eskuez estaltzen dute, ezkutatzen dira edota otoitz egiten dute. Ondoan hildakoak daude, hauen odola lurrean itsasten da. Alkandora zuria duen gizonak besoak altxaturik ditu eta aurrerantz begiratzen du. Bere jarrerak Kristo gurutzean gogorarazten du. Gainera, eskuetan iltzeen markak ditu. "Gerraren irrazionaltasunaren kontrako oihua" egiten du. Bide batez, Jainkoaren eta Historiaren errukia eskatzen da.

Teknika eta Estiloa

Goyak adierazpena indartu nahi duenez, koloreak mugatzen ditu (okrea, beltza, alkandoraren zuria eta odolaren gorria). Pintzelada solteagoak egiten ditu eta, azkenik, kolore-mantxak ugariak dira argi-kontrastea sortzeko eta itzalak azpimarratzeko.

Alexandre Gustave Eiffel: Eiffel Dorrea (Paris)

Burdinazko arkitekturaren adibiderik onenetarikoa da. Industria Iraultzaren ondorio zuzena da eta edertasun eredu berria ezarri zuen. 1889ko Parisko Erakusketa Unibertsalaren sinboloa izateko burutu zen, Frantziako Iraultzaren ehun urteurrena ospatzeko egina.

Bere egilea Alexandre Gustave Eiffel da; bere izena daraman dorrea burutu aurretik, metalez eginiko eraikuntza eder eta arriskutsuengatik ezaguna zen ingeniari gaztea zen.

Egitura eta Diseinua

Zaila da bereiztea zer den barnealdea eta zer den kanpoaldea. Oinplanoak laukizuzen birtuala marrazten du eta ertzak lau arku erraldoi sostengatzeko lau pilare erraldoi ditu. Gorantz joan ahala, pilareak okertzen doaz barnealderantz elementu bera izanik; trazatu piramidalak bertikaltasuna indartzen du. Diseinua simetriaren prototipo bezala kontsideratu zen.

Dorreak hiru plataforma ditu. Plataformetara igogailuz edota eskaileretatik igo daiteke. Parisko Erakusketa Unibertsalerako eginiko lehiaketan irabazle izan zen. Eraikuntza honek, izaera publikoa duenak, egituraren elementuak bistan uzten zituen eta modernitatearen eta aurrerapenaren estandarte bihurtu zen.

Material Berriak eta Iraultza Arkitektonikoa

XIX. mendeko siderurgiaren aurrerapenei eta material berrien erresistentzia handiagoari esker eraiki zen. XIX. mendean eta Industria Iraultzarekin batera, iraultza arkitektonikoa eman zen material berriak erabiliz:

  • Burdina
  • Altzairua
  • Hormigoi armatua

Eiffel dorrea burdina nahiz beste material berri batzuk erabiliz garatu zen arkitektura funtzionalaren adierazgarri garbia dugu.

Entradas relacionadas: