Gotikoa: arkitektura, eskultura eta pintura (XII–XV m.)
Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en
vasco con un tamaño de 6,05 KB
GOTIKOA
Kronologia
XII. mende erdialdetik – XIII–XIV–XV. mendetara.
Sorrera eta hedapena
Frantzian, Portugal, Espainia, Ingalaterra, Italia eta Alemania.
Testuingurua
Zister ordenaren erreforma, forma arkitektoniko berriak ekarriko dituena.
Filosofiko eta teologiko pentsamenduan Aristotelesen filosofia (sentsazioa, Platonen abstrakzioaren gainetik) nagusitu zen. Arkitekturan injeniaritza arloa nagusitu eta plastikan naturalismoa agertu zen.
Hirien garapena ekarriko duen egitura sozial berria XIII. mendetik aurrera. Merkataritzaren garapenak hirien berpiztea eragin zuen eta bertan merkataritza eta artisau klaseetako burgesia nagusi bihurtu zen. Hiriko katedralak landatar monasterio isolatua ordeztuko du; katedralak hiriko sinbolo izateaz gain arkitektura, eskultura eta pintura integratzeko gune bilakatuko ziren.
Arkitektura zibila ere garrantzitsua izan zen: udaletxeak, lonjak eta etxabeak.
ARKITEKTURA
Helburuak
Garaiera eta argitasuna.
Helburuak lortzeko elementuak
Arku zorrotza eta gurutzeriko ganga. Gangen erabilerak indarrak desbideratzen laguntzen du; horrela hormak arindu egiten dira eta leiho handiagoak egin daitezke (argitasuna).
Elementu garrantzitsua: arbotantearen erabilera. Kontrahorma eta arbotanteak erabiliz hormak altxatu eta meheagotu ziren.
Bertikaltasuna nagusitu zen (zerura jo). Horretan laguntzen zuten elementuak: arku zorrotzak, pinakuluak, orratzak (dorre oso finak) eta gableteak (arku gainean jartzen diren forma zorrotzak).
Eraikin garrantzitsuenak
Katedrala: Burgos, León, Toledo, Chartres, Reims… Bilbon: Santiago katedrala; Lekeition: Andra Mari; Gasteizen: Sta. Maria; Oñatin: S. Miguel.
Euskarriak: gurutzeriko pilarea, kontrahorma, arbotantea.
Arkuak: zorrotza, konopiala, karpanela…
Bobedak: gurutzerikoa, seizatitakoa, terzaletakoa, izartatua…
Apaindura: beirateak, trazeriak, arrosaleihoak, gargolak, gableteak…
Terminoak eta elementuak: beiratea, trazeria, arrosaleihoa, gargola, gabletea.
ESKULTURA
Portada gotikoa
Arkitektura eta eskulturaren uztartzea (integrazioa).
Eskulturaren kokapen nagusia tinpanoetan, artxiboltetan, mainel eta atezangoetan dago.
Arkitektura elementuak: arku zorrotza, artxiboltak, tinpanoa eta atezangoak.
Eskultura kokatzeak eta erlievek arkitekturarekin lotura sendoa dute.
PINTURA
- Horma-pinturak garrantzia galduko du (Italia salbu). Arlo berriak: beirateak, miniaturak eta bereziki ohol gaineko pintura.
- Pintura gotikoan eboluzioa naturalismora zuzenduko da.
a) Pintura trecentista (XIV.)
Sakontasuna lortzeko ardura, perspektiba azterketara eramango duena.
Anatomiari garrantzi handia emango zaio.
Sentimenduak adieraziko dituzte.
Kolorearen garrantzi handia izango da.
Pintore garrantzitsuenak naturalismora eginiko bidean:
Giotto (Florentziako eskolakoa): natura bere inspirazio iturria; figura monumentalak; aurpegietan adierazpen dramatikoak; mugimendua eta estilo biziagoa.
Duccio eta Simone Martini (Siena): fintasuna eta dotorezia; figura luzangak, aurpegi eta keinu goxoak.
b) Flamendar pintura (XV.)
Testuingurua: Flandes ehunen artisautza eta merkatal gune oparoarekin eta burgesia sendoarekin.
Olio-teknika garatu zuten.
Marrazkiaren nagusitasuna teknika mailan.
Naturalismoa, errealitate sineskorra burgesiaren gustukoa.
Xehetasunen garrantzia: hau gertutik ikusteko pintura da; objektuen irudikapen zehatzak.
Obra gehienak tamaina txikikoak dira, sarritan hiru taulakoak: triptikoak.
Paisaiaren garrantzia.
Aberastasun kromatikoa: lausodurak, distira, ñabardurak eta ehundura oso zainduak.
Generoak: erretratuak, erlijiosoak (emaileak barne).
Gotikoak oraindik: figura estatikoegiak eta pertsonaien arteko erlazio falta.
Pintore garrantzitsuenak:
Jan Van Eyck (Ardi Mistikoaren poliptikoa; Arnolfini senar-emazteak).
Rogier van der Weyden: Beherapena — konposizio bikaina.