Gorputzaren Funtzionamendua Ariketa Fisikoaren Aurrean
Enviado por Chuletator online y clasificado en Deporte y Educación Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,48 KB
Nola Jokatzen Du Gure Gorputzak Ariketa Fisikoa Egiten Duenean?
Gorputzak ariketa fisikoak egiterakoan, giharrak, odola eta oxigenoa gehiago beharko dituzte. Odol gehiago beharko dugunez, bihotza azkartuko da eta birikak azkarrago mugituko dira oxigeno gehiago izateko. Horren ondorioz, azkarrago asnartuko dugu.
Bihotza
Bihotza: Bihotzak, dugun odola, inpultsoen (bihotz-taupaden) bidez gorputz guztira sakabanatzeaz arduratzen da. Bihotz taupada bat, bihotzaren uzkurdura eta erlajazioa da. Taupada hauek, erritmo bat jarraitzen dute, eta kirola egiten dugunean, erritmo hori jakitea komenigarria izaten da. Erritmo horri, bihotz-frekuentzia deritzo.
Bihotz-Taupadak Kalkulatzen
Bihotz-taupadak kalkulatzen: Frekuentzia hau kalkulatzeko, minutu batean gure bihotzak dituen taupadak zenbatzen ditugu. Pertsona bakoitzak, bere bihotz frekuentzia maximoa izango du, eta frekuentzia hau ez genuke pasatu behar. Bi modu: Lepoko neurketa (karotideoa) eta eskumuturreko neurketa (radiala).
Lepoko Neurketa (Karotideoa)
Lepokok neurketa (karotideoa): Neurketa, hatz erakusle eta luzearekin egingo dugu, inoiz ez potoloarekin (erpuruarekin). Aipatutako hatzekin, arteria karotideoa topatuko dugu. Erlojua hartu eta 15 segunduz ditugun taupadak zenbatuko ditugu. Lehenengoari 0 balorea emanez, hau da; 0,1,2,3… 15 segundu igarota, lortutako taupada kopurua bider 4 egingo dugu. Adibidez, 18 taupada zenbatu baditut; 18x4=72 taupada izango ditut minutu batean.
Eskumuturreko Neurketa (Radiala)
Eskumuturreko neurketa (radiala): Neurketa, hatz erakusle eta luzearekin egingo dugu, inoiz ez potoloarekin (erpuruarekin). Aipatutako hatzekin, arteria radiala topatuko dugu. Erlojua hartu eta 15 segunduz ditugun taupadak zenbatuko ditugu. Lehenengoari 0 balorea emanez, hau da; 0,1,2,3… 15 segundu igarota, lortutako taupada kopurua bider 4 egingo dugu. Adibidez, 18 taupada zenbatu baditut; 18x4=72 taupada izango ditut minutu batean.
Lokomozio Aparatua
Lokomozio aparatua: Lokomozio aparatua, giharrek, hezurrek eta lotailuek osatzen dute, eta hauei esker, mugitzea lortzen dugu. Funtzio nagusiak hauek lirateke: euste funtzioa, babes funtzioa eta mugimendua.
Funtzioak
- Euste funtzioa: Zer gertatuko lirateke, gure gorputzatik giharrak kenduko bagenitu? Gorputza eroriko litzateke!
- Babes funtzioa: Gure lokomozio-aparatuak gure gorputzeko, bizitzeko ezinbestekoak diren zenbait atal babesten ditu.
- Mugimendu funtzioak: Mugimenduak egin ahal izateko, gihar batzuk uzkurtu egin behar dira, eta beste batzuk aldiz, erlaxatu egingo dira, modu honetan, artikulazioen mugimendua egiten utziz.
Gorputzeko Hezurrak
Gorputzeko hezurrak: Giza hezurdura; hezurrek eta kartilagoek osatzen duten multzoari, hezurdura edo eskeletoa deritzo. Hezurduraren funtzioak: gorputza eusten dute eta ahulak diren organoak babesten dituzte. Adibidez: garuna, bihotza edo birikak. Giharren tendoien helduleku dira. Hezur luzeen barruko aldean hezur-muina dago. Ehun horrek globulu gorriak eta zuriak sortzen ditu.
Gorputzeko Giharrak
Gorputzeko giharrak: Giharrak mugimenduaren motorrak dira. Gihar bat uzkurtzen diren mintzez osatua dago. Agindu egokia jasotzen dutenean mintza uzkurtzen da eta honekin batera txikitu. Txikitzen denean helduta dagoen hezur edo egituratik tira egiten du. Lana bukatzen duenean atseden egoera bereganatzen du. Giharrek hezurrekin batera barruko organoak babesten dizkigute eta forma ematen digute. Giza-gorputzak borondatez mugitzen ditugun seiheun eta berrogeita hamarretik (650) gora gihar ditu.
Arnas Aparatua
Arnas aparatua: Arnas aparatua, organoz osatua dagoen aparatua da. Bertan, arnas tutuak eta birikak daude, eta hauen bitartez arnastu egiten dugu. Arnasterakoan oxigenoaren eta CO2-ren arteko trukaketa bat gertatzen da. Oxigeno hori zelulek erabiliko dute (energia lortzeko), eta prozesu horren ondoren, CO2-a kanporatuko da biriken bitartez. Lasai gaudenean, gutxi gora behera 12 arnasketa hartzen ditugu minutuko, eta ariketa fisikoa egiten dugunean arnasketa hoiek igotzen doaz.
Nerbio Sistema
Nerbio sistema: Nerbio sistema centrala (NSC), burua eta nerbio sistema periferikoa (NSP) besoa.