Gorputz Jarrera eta Gorputz Jarrera Higienea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Deporte y Educación Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,36 KB

ZER DA GORPTZ JARRERA? Jarrera, une jakin batean hartutako posizioa da. Pertsona desberdinei jarrera bat hartzeko esaten badiegu, jarraibideak berberak izan arren, bakoitzak bere jarrera propioa hartzen du. ZER DA JARRERA ZUZENA? Jarrera zuzena, giltzadurak ahalik eta atseden handienean daudeneko jarrera da, alegia, giltzadura guztiak eroso, ahalik eta tentsio gutxienarekin dauden jarrera. Gihar agonistek gehiegizko tonua dutenean, antagonistek tonu gutxiegi dute edota inhibituta daude. Luzaroan (hilabeteak, urteak) okerreko jarrerak hartzen ditugunean, jarrera egokia ez da erosoa izango, gure giharrak, giltzadurak, tendoiak eta fasziak okerreko jarreran egoten ohituta baitaude. Jarrera, hauek, ordea, luzarora kaltegarriak izango dira. ZER DA GORPUTZ JARRERA HIGIENEA? Modu egoki eta zuzenean, epe luzerako lesioak sahiestuz egiten den lan edo mugimendu ororen inguruko aholku multzoa da. Gorputzean 3 kutxa ditugu: -Kutxa pelbikoa -Kutxa torazikoa -Garezurraren kutxa. Zutik egoteko jarrera egokia hauxe da: -Oinak sorbalden neurrian zabalik. -Pisua bi zangoen artean berdin banatuta. -Aldaka jarrera neutroan, ez antebertsioan, ez erretrobertsioan. -Sorbaldak ez goian, ez behean. -Enborra ez flexioanatua ez luzatua. -Lepoa jarrera neutroan, ez flexionatuta, ez luzatuta. -Arnasketa lasaia. Minaren kausa nagusiak ESTRUKTURALAK: -Hezurretakoak: bizkar-hezurraren desoreka (eskoliosia, espondeolosia, hernia diskala...) -Giharretakoa FUNTZIONALAK: Eguneroko bizitzak eragindakoak. -Bizkarreko giharren gaixotasuna: AHULTASUNA -Gorputz jarrera desegokiak. -Keinu errepikakorrak. -Denbora luzez gorputz jarrera berdinean egotea. -Gainkargak. BESTE BATZUK: -Ardurak, kezkak, estresak, antsietateak, beldurrak... Min zerbikalak: Tortikulisa: Bat batean agertzen da mina eta 2-3 eguneko iraupena. Mugimendu bortitza, postura desegokiak... eraginda. Zerbikalgia sinplea: Arazo psikologikoei loturik agertzen da. Neuralgia zerbikobrakiala: Eskuek sentsibilatea galtzen dute eta lepoko mina besoetara ere luzatzen da. Zerbikaletako herniak eraginda. Dorsalgia: Bizkar-hezurraren erdialdeko zonaldean izaten den mina da. Ziztada bat jasan edo erretzen duenaren sentsazioa eragiten du. Kausak: -Denbora luzez eserita egoten diren. -Besoak altxatuta izaten dituzten. -Tentsio psikologiko handia.


3-Lumbalgia: Zonalde honeak bizkar-hezurraren kurbaturarik handiena izateaz ezaugarritzen da eta pisu handiak jasaten ditu. -“Lumbalgia akutua” edo lumbagoa: Mina bat batean agertzen da eta intentsitate handikoa da. Oso mingarria da eta ia ez du mugimendurik egitea baimentzen. Beraz erabateko atsedena eta medikura bisita gomendatzen da 2-3 egunetan desagertzen den arte. -Ziatika: Lumbarreko azkeneko ornoen arteko talkak nebioak zapaltzen ditu . Mina hanketaraino sentitu dezakegu. Erabateko atsedena gomendatzen da. Zutikako jarrera egokia den ala ez jakiteko, zera egin dezakegu: -Pelbisa antebertsiora eraman, gero jarrera neutrora. Ondoren erretrobertsiora eraman, ondoren jarrera neutrora. -Buruarekin gauza bera egin jarrera neutroa aurkitu arte. ZER DA CORE? “Core” hitzak ingelesez NUKLEOA esan nahi du. Nukleo hau gorputzaren GRABITATE ZENTRUAN kokatua dago, alegia, kate zinetiko funtzional guztien mugimenduak hasten diren gunean. COREak kate zinetikoek mugimenduetan behar duten luzera eta indar egokiak eskainiko ditu eta gorputzaren lunbar eta pelbisaren egonkortasuna adierazten du. Gihar multzoak: Abdominalak: zuzenak, zeharkakoak eta zeiharrak. Lumbar aldeko giharrak: ileokostala, multifidusa, dortsal luzea, dortsal zabala... Diafragma /Aldakako giharrak: gluteoak, psoas iliakoa, iskiotibialak, oinarri pelbikoko giharrak... Corearen onurak: -Gorputzari EGONKORTASUNA ematen diote. -Jarduera fisikoa ERAGINKOR ETA EKONOMIKOA bihurtzen dute. -NEKEAREN AGERPENA ATZERATU. -LUNBAR ALDEKO OINAZEAK SAIHESTEN ditu. -Gainerako gorputz atalen EUSKARRIA da. -Osasun dinamikoa: -Ez da egonkorra bizitzan zehar. -Gora-beherak eta aldaketak izaten ditu. -Ongizate gorenetik heriotzaren inguruko egoeretaraino mugi daiteke. Osasunak baldintzen duten faktoreak: -Ingurugiroa: fisikoa (airearen garbitasuna, zarata maila, etab.), gizarte mailakoa eta ekonomikoa. -Biologia: adina, sexua eta herentzia genetikoa. -Bizimodua: jarduera fisikoa, elikadura, sustantzien kontsumoa, emozioen kudeaketa... -Osasun zerbitzuak: osasun zerbitzurako sarbidea, arretaren kalitatea...

Entradas relacionadas: