Goizalde aterpetxea eta Londreserako lan-proposamena

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,75 KB

Goizalde aterpetxearen informazioa

Gobernuz kanpoko erakundeko jaun-andreak:

Goizalde aterpetxeko zuzendaria naiz eta, ezer baino lehen, egun batzuk gurean igarotzea pentsatu duzuelako eskertu nahi dizuegu. Gure zerbitzu berrien gaineko informazioa eman nahi dizuegu jarraian.

Sarrian gaude, Zuiako udalerrian (Araba), leku pribilegiatu batean, Gorbeia mendiaren hegalean. Kokapen hau ideala da, bai hiriko zaratatik ihes egiteko, bai familiarekin egun batzuk igarotzeko edo, besterik gabe, deskonektatzeko.

Instalazioak eta zerbitzuak

Aterpe honek 64 plaza ditu eta honela banatuta dago:

  • Solairu nagusian: Jarduera-gela, jantokia, sukaldea (etxeko janaria eta alergikoentzako aukera bereziak) eta bi komun.
  • Lehen solairuan: Ohatzeak dituzten logela zabalak, bainugelak eta dutxa indibidualak.
  • Bigarren solairuan: Liburutegi handia eta fonoteka bat.

Gure instalazioek kanpoko espazio zabala daukate: mahaiak dituen karpa bat, futbol zelaia, igerileku klimatizatua eta lorategia.

Jarduerak eta arauak

Hainbat jarduera-programa ditugu: hezigarriak, kulturalak zein kiroletakoak, bisitatzen gaituzten pertsona mota guztientzat egokiak. Errespetatu beharreko arauak gure web-orrian aurkituko dituzue: www.goizaldeaterpetxe.com

Gutxi gorabehera hau da dena; espero dut mezu elektroniko honen bidez zuen zalantza guztiak argitu izana. Zuen berri laster izango dugulakoan, jaso agur bero bat.

Sarrian, 2018ko...


Londresera joateko proposamena

Egun on, Kepa:

Aspalditik elkartu ez garenez, buruan bueltaka daukadan ideia bati buruz hitz egin nahiko nizuke.

Azken hilabete hauetan hemendik hara ibili gara lanpostu on baten bila, ezer lortu gabe. Enpresa gehienetan ez dute esperientziarik gabeko pertsonarik nahi, baina esperientzia hori eskuratzeko inork ez digu aukerarik ematen. Horrela, ezinezkoa da lanik aurkitzea.

Pasa den asteburuan arazo honi buruz lagun batekin hizketan, Londresen gure egoeran dauden gazteentzat aukera gehiago daudela esan zidan. Interneten bilatzen egon naiz eta guretzat aproposak diren bi edo hiru lan-eskaintza topatu ditut.

Ezin dut ideia burutik kendu, guretzat aukera ezin hobea baita. Alde batetik, soldata on batekin falta zaigun esperientzia lortuko genuke, eta, beste aldetik, gure ingelesa hobetuko genuke klaserik ordaindu gabe.

Zer deritzozu? Animatuko zinateke nirekin sei hilabeteko egonaldia egitera? Bion artean alokairu merke bat aurki dezakegu eta denboraldia elkarrekin pasatu.

Lasai pentsatu eta dei iezadazu honi buruz hitz egiteko. Anima zaitez! Ez zara damutuko!

Blanca.

Entradas relacionadas: