Goikoek egiten duten kaltea menpekoek jasan edo konpondu behar dute
Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas
Escrito el en vasco con un tamaño de 9,96 KB
2017ko ESAEREN AZALPENAK
(2017-IV-1)
1.ADISKIDEAK, ZAINDU BEHARREKOAK
Adiskideak zaindu behar ditugu (onak, Batez ere; besteez ez kezkatu). Azalpen gehiagorik behar duzu? Horrela bada, ez Duzu zuk lagun askorik, ezta merezi ere...Gazteleraz esaten da ere antzera: “quien Tiene un amigo, tiene un tesoro”.Lagunak ondo zaindu behar dira, lagunik gabe Bakarrik geratuko garelako.
2.ASKO DAKI ZAHARRAK, ERAKUTSI BEHARRAK
Behar: beharrizan (necesidad; nécessité)
Pertsona zaharrek (barka, adinekoek) asko dakite. Zergatik? Beharrak erakutsi dielako; hau da, Nahitaez ikasi behar izan dutelako. Gazt.: Más Sabe el diablo por viejo que por diablo edota No hay mejor maestra que la necesidad.
3.BAKOITXAK DAKI BERAN BARRI
Bakoitxa: bakoitza, norbera / Beran: bararen, bere / Barri: berri
Soilik Zeuk dakizu zer dagoen zeure buru-bihotz-arima-gogo-barru- barrenetan. Gainontzekook, zure inguruan egonda ere, ez dugu Jakingo ezta horren Laurdena ere. Gaztelauek dioten moduan: La Procesión va por dentro.
4.DAKIENAK BADAKI, EZ DAKIENAK BALEKI
Baleki: jakingo balu
Jakinduria ez dago ondo banatuta: Batzuek asko dakite; beste askok jakin nahi Lukete, baina ezin. Gaztelaniaz esaten duten moduan, Lo que Natura no da, Salamanca No presta (alegia, unibertsitaterik onenak ere ezin du konpondu inteligentzia eza).
5.EDER EDO ITSUSI, ZEIN BEGIK IKUSI
Estetika
Erabat kontu subjektiboa izaten da: nork ikusi, hala baloratu. Bakoitzak
Bere ustea dauka, zuretzat ezin politagoa dena, agian, albokoarentzat zantarra
Izan daiteke. Sobre gustos no hay nada escrito esaten du erdal esaerak. Entzun
Duzue inoiz esaera hau: zenbat
Buru,hainbat aburu?
Egia handiak dira horiek, e???
ERAUNTSIA PASATU ETA GUARDASOLA ATERA
Erauntsi: Zaparrada, euri-jasa
Funtzionatuko badute (baliagarriak izango Badira), gauzak momentu/abagune egokian egin behar dira. Berandutuz gero, ez Ohi dute ezertarako balio. Adibidez, alferrik da euritakoa zabaltzea euria egin Ostean. Gazteleraz entzun duzue inoiz “a buenas horas mangas verdes”? Euskaraz Badaukagu beste bat: “hilda gero, salda bero”.
6.ESKATZEA LIBRE DA, EZ EMATEA ERE BAI
Nahi dugun guztia Eska dezakegu; eman ere, nahi duten guztia (eta ez gehiago) emango digute. Aznar handiak esan ohi zuen moduan, Ante El vicio de pedir, la virtud de no dar.
7.GANBARA BETE ARTO, EZ GAGOZ HAIN TXARTO
Ganbara: baserri batean, teilatu azpiko Solairua, aletegi gisa-edo erabiltzen dena / Gagoz: gaude
Etxean janari aski izanez gero, ezin Kexatu.Gogoratu txitxarra eta inurriarena, zenbat biderrez entzungo zenuten Istorio hori umetan?.
8.HERRIK BERE LEGE, ETXEK BERE AZTURA
Aztura: ohitura, usadio, ekandu, usantza, Kostuma
Tokian tokiko ohiturak oso sustraituta Egoten dira, garrantzi handia dute nortasun aldetik, eta errespetatu behar dira (batez ere, kanpotik bazatoz). Gazt.: Allá Donde fueres, haz lo que vieres.
9.IBILTARI GAUEAN LOGALE GOIZEAN
Ekintza guztiek dakarte ondorioa: gauez Hor zehar ibiltzen bazara (lo egin beharrean), logale (logura) egongo zara Goizean. Ai, amigo, parrandan bazabiltza, biharamunak gogorrak izaten dira!!!
10.IDIA EZ DA BAKARRIK UZTARTZEN
Uztartu: lotu, uztarrian jarri (uztarri: yugo, Yunta; joug, attelage)
Kontu batzuk ez dira berez gertatzen: Geuk egin behar ditugu, geure esfortzuz. Idiek uztarturik lana egin dute, baina Norbaitek prestatu behar ditu, eurek ezin dute uztarria jarri….Gainera, kontuan Hartu idiek ez dutela izaten gogo handirik uztartuta egoteko... (neuk ere ez Nuke edukiko, egia esanda).
11.INOREN ZER ESANGOAK LOTZEN DIZKIZU ZANGOAK
Zer esangoa: besteek zer esango duten / Zango: Hanka, berna
Lotsatu, beldurtu eta kikildu egiten gara Besteek zer esango duten pentsatuta edo aurreikusita. Beldur horrek kentzen Dizkigu askatasuna, ausardia zein autonomia, eta izugarri baldintzatzen du gure Jarduera. Gaztelaniaz ezin argiago dago: el Miedo al qué dirán. Ez al zaigu hori eskolan ere askotan gertatzen? Esango Nuke, baina ez naiz ausartzen, deskuiduan, hanka sartzen badut…
12.KANPOAN LILI, TA ETXEAN ELORRI
Lili: lore / Ta: eta
Zenbait pertsonak Arras jokaera ezberdina dute tokiaren arabera: kalean, jendearekin, atseginak Dira (lorea dirudite); etxean, berriz, senideekin-eta, arantzaz beterik (elorria ematen dute).Kalean gozoa, etxean beti haserre eta petralduta. Antzekoa da “Kalean uso, etxean otso”.
13.KEAREN BELDURREZ, SURAT IHESI
Surat: sutara / Ihesi: azkar aldendu leku batetik, beldurrez
Batzuetan, Beldurrak eraginda, erabaki txarrak hartzen ditugu; hala, ketik ihes Egiteagatik, sutara hurbiltzen bagara, okerrera goaz. Gaztelaniaz esaten duten Moduan, “De Guatemala a Guatepeor” (badaezpada ere, oharra: “Guatepeor” ez dago Google Maps-en). Batzuetan erremedioa txarrago izaten da arazoa baino.
14.MIHI DUENA BETI HELTZEN DA PARISERAT
Mihi: mingain / Pariserat: Paris(er)a
Berba eginez, Galdetuz eta erantzunak ulertuz... Horrela, ia edozer lor daiteke: adibidez, Pariseraino iristea. Batzuek fobia (itzela) diote/diogu galdetzeari, baina hori Beren/gure arazoa da.
15.NAHI BADUZU ONGI BIZI, GAURKO AFARIA BIHARKO UTZI
Txarra omen da Afari oparoak egitea. Jakin behar da neurriz hartzen gauzak, ondo egoteak (argal, eder,…) beti eskatzen da sakrifizioa eta zenbait gauzei uko egitea. Zaindu zure burua!!! Gazt.: “De grandes cenas están las sepulturas llenas”.
16.NOLAKO IRINA, HALAKO OGIA
Nolakoa den irina, halakoa izango da Ogia. Logikoa, ezta?
17.NON ZALDARRA, HAN ATZAMARRA
Zaldar: Pikorta, garau, “grano” / Atzamar: Hatz, eri
Nahikoa da arazotxo bat izatea, edo min Txiki bat, edo ahulguneren bat, mundu guztiak horri erreparatzeko. Asmo txarrez Egiten dute? Baliteke. Batzuetan errez topatzen ditugu pertsonen ahuleziak eta Gogorarazi egiten dizkiegu…”Meter el dedo en la llaga”, donde más duela.
18.OGIRIK EZEAN, ARTOA GOZOA DA
Ezean: ezik (baldintza negatiboa) / Arto: landare jangarria (Zea mays)
Aprobetxatu Daukazuna, eta konpon zaitez horrekin. Txitxardinak (angulak) amaitu zaizkizu? Bada, jan otarraina (“langosta”), lasai-lasai. Gazt.: A falta de pan, buenas son tortas.
19.USTEA EZ DA JAKITEA
Mila milioi Iritzi daude (edo), baina oso egia gutxi. Asko hitz egiten dugu edozertaz, Baina ezer gutxi dakigu benetan. Ondo dakiguna bakarrik esango bagenu, isilik Egongo ginateke gehienetan. Hortaz, kontu egin zer esaten dugun. Ni daborduko Isilduko naiz. Uste nuen hori….Baina gero konturatzen gara ez zela horrela. Zuhurtziaz jokatu behar da, badakizue, usteak, erdi ustel!!!!!
20.ZAHAR HITZAK, ZUHUR HITZAK
Esaera Zaharrek arrazoi izaten dute. Zahar bezain zuhurrak dira.
21.ZAKURRAK, BERE ATARIAN INDARRA
Denok sentitzen Gara eroso geure tokian (geure lanean, geure etxean, geure autoan), hor Segurtasuna sumatzen dugulako. Hortik kanpo, kikildu egiten gara. Atletikekoak, Sasoi batean, etxean gogor aritzen ziren baina kanpoko partida guztietan Kikilduta eta euren mailatik behera, Kanpoko partidak galdu.
22.ZOAZ ERROTARAT, IRINA LOTUKO ZAIZU
Errotarat: errotara / lotu: erantsi, itsatsi
Leku, ekintza, Zaletasun, konpainia edo lan bakoitzak albo-ondorioak ditu (“efectos Colaterales”). Horrela, errotan laboreak ehotzen dira, irina egiteko; eta, Bertara sartuz gero, oso posible da irinez zikintzea. Gaztelaniaz: Quien con niños se acuesta, meado se levanta. Beraz, kontuz nondik edo norekin zabiltzan!! Esaten da ere “quien con fuego Juega, con fuego se quema”