Goi Paleolitoa Iberiar Penintsulan: Gida Osoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 6,66 KB
Goi Paleolitoa: Sarrera eta Trantsizio Garaia
Goi Paleolitoa hainbat alditan banatzen da, azken maximo glaziarrarekin bat eginez.
Erdi Paleolitoaren amaiera eta Goi Paleolitoaren hasiera
Trantsizio honetan Gizaki Anatomikoki Modernoa (GAM) agertu zen. Garai hartan bi hominido desberdin bizi ziren, eta ikerketak lau arazo nagusi ditu: C14 bidezko datazioa, tokian tokiko desberdintasunak eta abar. Epe honetako aldiak industria litikoak markatzen ditu.
Marko kronologiko-paleoklimatikoa
Oso laburra da: 48.000 BP inguruan agertu ziren lehen ebidentziak. 45.000-44.000 urtean Châtelperroniarra agertu eta 40.000-39.000 urtean desagertu zen; 44.000-42.000 urtean, berriz, Proto-Aurignaciarra. 44.000 eta 39.000 cal BP artean bi espezieak bizi izan ziren mosaiko egoeran Iberiar Penintsulan. OIS 3 garaian, klima orokorrean epela eta hezea zen, baina bat-bateko hainbat berotze-fase (abrupt climatic warming phases) gertatu ziren.
Erregistro arkeologikoa eremuka
- Kantauriar eremua: Une nahasia. 48.000-45.000 urtean Mousteriarraren amaiera, hiato txiki bat, eta ondoren Châtelperroniarra (43.000-41.000) eta Aurignaciar Arkaikoa (43.000-33.000).
- Kataluniar zonaldea: Erregistro mugatuagoa aurrekoarekin alderatuta.
- Levante eta Penintsulako hegoaldea: Neandertalen azken babesgunea. Datazio berriek erakutsi dute neandertalak ez zirela 32.000 urtera arte mantendu bertan.
Trantsizioko industriak: Châtelperroniarra
Hedapen mugatua izan zuen: Bizkaian (Aranbaltza), Kantabrian (El Pendo, Morin), Gipuzkoan (Ekain, Labeko Koba) eta Iparraldean (Bidart, Gatzarria). Ezaugarri nagusiak: Mousteriar industria eta ijelki gaineko tresnak. Fosil gidaria Châtelperron punta da. Frantziako aztarnategietan hezurrezko tresnak eta apaingarriak aurkitu dira. Egilea: H. sapiens eta H. neanderthalensis. Eztabaida dago: tokiko bilakaera ala migrazioa (ezarpena vs. akulturazioa)?
Neandertalen desagerpena
Espezie moduan 42.000 BP aurretik desagertu ziren, baina indibiduo gisa beranduago arte iraun zuten (Cueva Antón, 38.500 ka). Orokorrean, 38.000 urte inguruan desagertu ziren Iberiar Penintsulatik, barneko eta kanpoko faktoreen ondorioz (eskema multifaktoriala).
Kronologia, Periodizazioa eta Paleoingurunea
Goi Paleolitoa lau aldi nagusitan banatzen da:
- Aurignaciarra: 45.000 - 33.000 urte.
- Gravettiarra: 33.000 - 25.000 urte.
- Solutrearra: 25.000 - 22.000/20.000 urte.
- Magdaleniarra: 22.000/20.000 - 13.700 urte.
Testuinguru klimatikoa eta paleoingurunea
OIS 3 (Aurignaciarra eta Gravettiarra): 32.500 urtetik aurrera klima hozten hasi zen, eta 28.000 urtean egoerak txarrera egin zuen, OIS 2rako bidea irekiz. Euri kopurua jaitsi, hosto erorkorreko basoak gutxitu eta paisaia ireki zen.
OIS 2 (Solutrearra eta Magdaleniarra): Last Glacial Maximum (LGM) garaia. Itsas maila 100 metro beherago zegoen eta izotza hedatu zen. Pirinioak elurtuta zeuden eta tenperaturak asko jaitsi ziren (Euskal kostaldean 10-15 gradu gutxiago).
Gizaki Anatomikoki Modernoa (GAM)
Afrikan agertu zen eta bi migrazio olatu eman ziren. Ezaugarri fisikoak: 1300cc-ko garezurra, hezur arinagoak, hortz ez-arkaikoak, kopeta luze eta laua, eta kokotsa.
Iberiar Penintsulako giza aztarnak
Aztarna asko egon arren, giza fosil oso gutxi daude. Garaien arabera:
- Aurignaciarra: Morin (30.000 urte), lau indibiduoren negatiboak (Morineko gizona).
- Gravettiarra: Lagar Velho (29.000 urte), Penintsulako hilobiratze bakarra. 4-7 urteko umea, hibridazio zantzuekin eta okre gorriarekin.
- Solutrearra: Ez dago hilobiratzetik ezta gorpu osorik ere.
- Magdaleniarra: El Mirón (18.000 urte), Red Lady hilobiratzea. Dieta ona eta historiako lehen lore-eskaintza izan daitekeena.
Erregistro Arkeologikoa eta Ondare Materiala
Banaketa geografikoa desorekatua da. Kantauriar eremua, Katalunia, Levante eta Portugal dira nagusi. Barnealdean hutsuneak daude arrazoi politiko, ekonomiko eta geografikoengatik.
Industria Litikoa eta Hezurrezko Tresneria
Goi Paleolitoan ijelki gaineko industria nagusitu zen, tresnen estandarizazioa eta espezializazioa lortuz. Lehengai erabiliena suharria zen.
Pieza nagusiak:
- Marruskagailua: Elementu bigunak lantzeko, normalean kirtenduak.
- Zulakaitza (Burina): Angelu formako ertza, ebakidurak egiteko (Noailles motakoa).
- Zulagailua: Amaiera zorrotza zuloak egiteko.
Kultura-aldien ezaugarriak:
- Aurignaciarra: Hezurrezko tresnen agerpena (azagaiak). Tresna domestikoak eta sinegetikoak bereizten dira.
- Gravettiarra: Europako lehen kultura amankomuna. Gravette punta eta hezurrezko industria garatua (bastoi zulatuak, espatulak).
- Solutrearra: Hostokaren agerpena eta arkua izan daitekeenaren zantzuak. Orratza eta jaurtigailua asmatu ziren.
- Magdaleniarra: Adierazpen artistikoen loraldia. Tresnen mikrolitizazioa eta harpoiaren (arrantza) sorrera.
Bizimodua: Okupazioa, Biziraupena eta Artea
Lurraldearen okupazioa eta bizilekuak
Modu estentiboan okupatu zuten lurraldea, batez ere harpeetan eta haitzuloetan, baina baita aire zabalean ere. Mugikortasun handiko taldeak ziren. La Garma (Kantabria) adibide bikaina da: 16.000 urtean kolapsatutako kapsula arkeologikoa, 76.000 aztarnarekin.
Biziraupen estrategiak
Ehiza zen nagusi (oreinak, uroak, ekidoak). Gravettiarretik aurrera espezializazioa agertu zen. Ur-baliabideak (arrantza) Magdaleniarrean orokortu ziren. Landareen kontsumoak jarraitu zuen, dieta orekatua mantenduz.
Ohitura sozialak eta adierazpen artistikoak
- Aurignaciarra: Lehen labar-artea (Tito Bustilloko bulba gorriak).
- Gravettiarra: Arte higigarria eta oreinen irudiak (La Lluera).
- Solutrearra: Pintura gorri tanponatua eta arte higigarri garatua (El Buxu).
- Magdaleniarra: Gailur artistikoa. Irudi errealistak, grabatuak eta polikromia (Ekain, Altamira). Santutegi handiak eta haitzulo intimoak bereizten dira. Musika tresnak ere agertu ziren (Isturitzeko flautak).