Goi-Lautadaren Kanpoko Sakonuneak eta Mendikateak: Analisia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,89 KB

Goi-Lautadaren Kanpoko Sakonuneak

Ebro eta Guadalquivir ibaienak dira. Biak arro edo fosa aurrealpetarrak dira, forma triangeluarrekoak. Tertziarioan sortu, sedimentu tertziarioz eta kuaternarioz bete ziren, eta gaur egun erliebe ia horizontalak dira.

Ebroren Sakonunea

Ebroren sakonunea Pirineoen paraleloa da. Hauek Imendikateak eta Kataluniako Kostaldeko Mendikatea ixten dituzte. Antzinako ebroko mendigunearen lekua hartzen du. Sakonunean, itsasoa egon zen, gero itxi eta intzira bihurtu. Orduan, Ebrok itsasoraino bidea egin Kataluniako Kostaldeko Mendikatean zehar. Beraz, itsas materialak eta material kontinentalak ditu, lodiak sakonunearen ertzetan eta finagoak erdialdean. Erliebea materialen gogortasun desberdinaren eta klima lehorraren emaitza da.

Somontanoak edo Piriniar eta Iberiar mendioinak lur lauak dira, pixka bat inklinatuta. Konglomeratuek osatzen dituzte, ibaiek mendi-erliebeetatik garraiatutako material lodi eta gogorrak. Higadurak, mailuak eta zuloak eratzen ditu. Mailuak dorre harritsuak dira, haustura bertikaletatik sortuak. Zuloak material bigunetan sortutako sakonuneak dira.

Sakonunearen erdigunean estratuak horizontalak dira, modu alternatiboan kareharri gogorrek eta buztinak, margak eta igeltsu bigunek eratzen dituzte. Horren emaitza dira mahaien edo lautaden erliebea, kareharriekin, eta badlands izenekoen erliebea.

Guadalquivirren Sakonunea

Guadalquivirren sakonunea mendikate betikoen paraleloa da, Sierra Morenaren eta Ozeano Atlantikoaren artean dago. Lehenengo, itsasora irekita egon zen, gero kostaldeko aintzira edo albufera bihurtu. Buztinez, kareharriz eta itsas margaz bete zen. Erliebean, buztinak nagusi zirenez, landazabal apur bat uhinduak sortu ziren. Kareharrizko mantuak sortzean, mahaiak eta muino lekukoak edo mendixkak eratu ziren.

Goi-Lautadaren Kanpoko Mendikateak

Pirineoak, Euskal Mendiak, Kataluniako Kostaldeko Mendikatea eta Mendikate Betikoak dira. Tertziarioko alpetar orogenesian sortu ziren. Beraz, kareharrizko materialak dira nagusi.

Pirineoak

Pirineoek egitura konplexua dute:

  • Ardatza: Akitaniako hertziniar mendigune zaharrari dagokio. Alpetar orogenesian gaztetu zen. Material paleozoikoek osatzen dute eta erliebe malkartsua du.
  • Pirineoaurrea: Alde axialaren hegoaldean daude. Tertziarioko alpetar orogenesian sortu, fosa piriniarrean jailkitako material sekundarioak tolestean.
  • Erdiko Sakonunea: Margak osatutako sakonune luze eta estua da.

Euskal Mendiak

Euskal Mendiak, zatirik handienean, Pirineoaurrearen luzapena dira. Kareharrizkoak dira. Pirinio axiala ekialdeko muturrean soilik azaleratzen da, harri paleozoikoekin.

Kataluniako Kostaldeko Mendikatea

Kataluniako Kostaldeko Mendikatea Pirineoen ekialdeko aldearen aldaketa da. Biak failen bidez daude bananduta eta horregatik, inguru sumenditsua sortu da. Mendikataren iparraldeko erdia material paleozoikoek osatzen dute. Hegoaldeko erdia kareharrizko lur sekundarioek osatzen dute, alpetar orogenesian tolestu zirenak.

Mendikate Betikoak

Mendikate Betikoek konplexutasun geologiko handia dute.

  • Mendikate Penibetikoak: Tertziarioan sortu, mendigune betiko-rifeko zaharra gaztetzearen eraginez. Materialak paleozoikoak dira. Hemen altuena Sierra Nevada.
  • Mendikate Subbetiko: Tertziarioan sortu, itsasoak fosa betikoan jailkitako material sekundarioak tolestean, afrikar eta iberiar plakak hurbiltzearen ondorioz. Materialak gogorrak eta bigunak ziren, tolestean, lerradura-mantuak eta zamalkadurak sortu ziren, materialak sorlekutik distantzia handira modu horizontalean mugitu ziren. Mendilerrorik aipagarrienak Grazalema, Ubrique eta Cazorla dira.
  • Sakonune Intrabetikoa: Sakonune txikitan dago zatituta (Ronda, Antequera, Guadix, Bazako zuloak).

Entradas relacionadas: