Zergatik gogortzen da hormigoia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,64 KB

1-Zergaitik aztertzen da lurzorua?
Lurzorua zer sakoneratan dagoen jakiteko aztertzen da.
2-Zergaitik egiten dira lur-mugimenduak?
Lur-sailak prestatzeko egiten dira lur-mugimenduak.
3-Nola egiten dira zimenduak?
Zapatak eraikiz egiten dira zimenduak.
4-Egitura eraikitzean prozezuak azaldu ezazu.

Lenengo zapatak jartzen dira, gero zutabeak eta azkenik habeak.
5-Barne-banaketa azaldu ezazu.
Etxearen barruan egiten diren horma zutabeekin sortzen dira logelak eta eta etxeko gelak eta sukaldeak.
6-Instalazio motak aipatu itzazu.

Ur hotzak, ur beroa, berokuntzaren-sistema hoditeriak eta elektrizitate eta telekomunikazio-kableatuak.
7-Akabera prozesuan zer egiten da?
Zoruak, eskaloiak, pintura, berniza, sarrailak, ateak, horma, armairuak... Egiten dira.
8-
Zimenduak zergaitik egiten dira?
Eraikinari eusten diote eta hura egonkortzen dute. Hormigoiz egin ohi dira.
9-Egiturak egiteko zer material erabiltzen dute?
Altzairuz edo hormigoiz armatu egin ohi dira.
10-Zer da itxura?
Kanpoko hormak eta estalkia dira.
11-Kanpoko hormak garrantsitzuak dira?
Bai, egitura nagusiaren parte direlako.
12-Estalkia nola egiten den azaldu ezazu.
Altzairuz edo zurez egindako eraikina da.
13-Barne-banaketak nola egiten dira, eta zergaitik egiten dira.
Tabikeak edo hormak erabil daitezke.
14-Zoruak nola egiten dira.
Hormigoiz eta zeramikaz
1-Nola lortzen dira harriak?
Harrobietan lortzen dira harriak.
2-Harrien sailkapena idatzi ezazu.
Magmatikoa edo igneoak, sedimentarioak eta metamorfikoak.
3-Granitoaren ezaugarriak eta bere erabilerak idatzi ezazu.
Jatorri magmatikoa dute. Gogorrak eta dentsitate handikoak dira, eta erresistentzia handia dute konpresio-esfuertzuekiko eta ingurumen-baldintzekiko. Landu eta leundu daitezke, gainazalak diztira izan dezan. Kolore askotakoak daude. Hormak zoruak eta sukalde gainekoakegiteko erabiltzen dira besteak beste.
4-Kareharrien ezaugarriak eta bere erabilerak idatzi ezazu.
Sedimentu asko. Hormak egiteko eta zementua fabrikatzeko erabiltzen dira.
5-Hare harrien ezaugarriak idatzi ezazu.
Testura pikorduna eta zementu naturalez lotuak.
6-Arbelen ezaugarriak eta bere erabilerak idatzi ezazu.
Gogorrak, dentsitate handia eta trinkoa. Teilatuak eta zoruak egiteko erabiltzen dira.
7-Marmolen ezaugarriak eta bere erabilerak idatzi ezazu.
Konpresioarekiko erresistentzia, dentsitate eta gogortasun handia. Sukalde-gainekoak egiteko eta zoruak eta hormak estaltzeko.
8-Harearen ezaugarriak idatzi.
Harri desegina, naturalak edo artifizialak izan daitezke.
9-Legorraren ezaugarriak eta bere erabilerak idatzi itzazu.
Harri puskak, urak edo izotzak garraiatuta, erraz itsasten dira. Betelanetan eta drainatze-sistemak eta zoruak egiteko.
1-
Zeramika eta beiren ezaugariak idatzi itzazu.
Zeramika eta beira oso material gogorrak dira, beroaren eta elektrizitatearen isolatzaileak, tenperatura altuekiko eta eraso kimikoekiko oso erresistenteak, eta erraz moldeatzeko modukoak, baina, hauskorrak dira, eta zatitan pùskatzeko joera dute kolpeak jasatzea.
2-Zeramika lortzeko prozesua idatzi ezazu.
Buztina beste material batzuekin nahastuta lortzen dira zeramikazko materialak, esaterako, harearekin, eta metal-oxidoekin nahastua. Nahasketa xehatu egiten da, eta ura nahasten zaio. Ondoren, moldeatu egiten da nahi den forma emateko. Bukatzeko, lehortu eta labean sartzen da, egos dadin.
3-
Zeramika motak idatzi itzazu.
Zeramika porotsuak eta zeramika iragazgaitzak.
4-Eraikuntzan erabiltzen diren zeramikazko produktuak idatzi.
Adreilua, gangatila, lauza, teila, loza eta portzelana.
5-Beira lortzeko prozesua idatzi ezazu.
Harea, karea eta elkarrekin urtu behar dira labe batean. Behin nahasketa urtutakoan, forma eman behar zaio, eta hotz dadin utzi behar da.
6-Beiraren erabilerak idatzi ezazu.
Leihoak, botilak, baxeruak, laborategi-materiala, apaingarriak eta abar egiteko.
7-Beira bakoitza leihoetan zergatik jartzen da?
Beroarekiko eta zaratarekiko isolamendua duelako.
8-Aglutinatzaileak azaldu itzazu.
Beste material batzuk lotu eta haiekin elementu trinkoak osatzeko erabil daitezkeenak.
9-Aglomeratzaile batzuk idatzi itzazu.
Buztina, kola, betuna.
10-Konglomeratzaile batzuk idatzi itzazu.
Igeltsua, kaea eta zementua.
11-Igeltsua nola lortzen da?
Minetaletik lortzen da.
12-Igeltsuaren erabilerak idatzi itzazu.
Plakak, panelaeta moldurak egiteko.
13-
Zementua nola lortzen da?
Igeltsua, kareharria eta buztinaren nahasketarekin.
14-Zementuaren erabilerak idatzi itzazu.
Morteroak eta hormigoiak egiteko.
1-Morteroa nola egiten da?
Konglomeratzaile bat edo gehiago, ura eta harea nahastuz egiten da.
2-Zertarako erabiltzen da morteroa?
Eraikuntzako elementuak eta materialak lortzeko erabiltzen dira , lauzak jartzeko eta eraikinen kanpoko estaldurak egiteko.
3-Hormigoiaren osagaiak idatzi itzazu.
%55tik %75era artean materialinerteak dira eta %25etik %40ra artean aglomeratzaile bat.
4-Nola egiten da hormigoia?
Hormigoia palekin edo masaderekin egiten da.
5-Zertarako erabiltzen da hormigoia?
Zimenduak, zutabeak, espaloiak eta abar egiteko.
6-
Hormigoi armatua zelan egiten da?
Metalezko barrez indartzen dira hormigoizko zutabeak eta habeak. Barra horiek altzairuzkoak izan ohi dira. Izan ere, hormigoia eta altzairua neurri bertsuan dilatatzen eta uzkurtzen dira, eta horrela, txikiagoa da hormigoian pitzadurak sortzeko arriskua.
1-Zuraren jatorria eta ezaugarriak idatzi itzazu.
Zura material natural bat da, eta zuhaitzen enborretatik datorrena. Oso iraunkorra da.
2-Zuraren erabilerak idatzi itzazu.
Egitura-elementu soilak egiteko erabil daiteke bai eta egiturak egiteko ere. Enkofratuak egiteko ere edo solairuei denbora batez eusteko erabiltzen da. Zurgintzan ere erabiltzen da; besteak beste, ateak eta leihoak egiteko eta barrualdeak apaintzeko.
3-Altzairuaren ezaugarriak eta erabilerak idatzi itzazu.
Erresistentzia handiko materiala da, elastikoa eta zaila, deformazio handiak jasan ditzakeenak hautsi gabe. Egiturak fabrikatzeko eta hormigoia armatzeko erabiltzen da; bai eta, metal-arotzerian ere, eskailerak, burdin hesiak edo eskubideak egiteko.
4-Kobrearen erabilerak idatzi itzazu.
Instalazio elektrikoetan eta hodien fabrikazioan erabiltzen da ur, eta berokuntza-instalazioak egiteko.
5-Aluminioaren erabilerak idatzi itzazu.
arotzerian eta itxuretan erabiltzen da.
6-Beira-zuntzaren erabilerak idatzi itzazu.
Sabaiak eta horma isolatzeko erabiltzen da.
7-Artelazkiaren ezaugarriak eta erabilerak idatzi itzazu
Material naturala da, artelatzaren azaletik lortzen da. Beroaren eroale txarra da. Zoruak eta hormak estaltzeko erabiltzen da.
8-Poliuretano-aparraren erabilerak idatzi itzazu.
Beroaren nahiz zarataren isolatzaile eta betegarri gisa erabiltzen da.
10-Material bituminosoen erabilerak idatzi itzazu.
Estalkiak iragazgaizteko erabil daitezen, eta arbelezko estalkien forma eta antolaera antzeratu sitzakete.
12-moketen erabilerak idatzi itzazu.
zoruan jartzeko erabiltzen dira eta beroaren eta zarataren isolatzaileak dira.
13-Paper pintatuaren erabilerak idatzi itzazu.
Hormetan itsasten da, pinturaren ordezko akabera emateko.

Entradas relacionadas: