Gogamena, Kontzientzia eta Loaren Nahasmenduak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 19,02 KB
Gogamena eta Kontzientzia
Gogamena: espaziorik ez duena zerbait da.
1. Garuna-gogamena arazoa
Giza garunaren eta prozesu mentalen egitura eta antolamendua ikertzen du neurozientziak. Hiru teoriatan sailka dezakegu:
Dualismoa
Dualistek garuna eta gogamena bi entitate independientetan banatzen dituzte, ezaugarri desberdinak dituztenak eta substantzia desberdinak direnak. Garuna materiala eta espaziala da, kanpo-pertzepzioaren bitartez ezagutu badaiteke ere kontzientziarik eta intentziorik ez duena. Gogamena, aldiz, immateriala da, ez du espaziorik betetzen, eta barne-pertzepzio pribatu eta subjektiboaren bitartez baino ezin daiteke nabaritu; intenzionala da, eta kontzientzia hartzen du barnean. Buru-prozesuak gogamenean gertatzen dira, ez gorputzean. Platon eta Deskartes borondate askearen alde egin zuten, gogamena gai da garunak eta gorputzak hasitako hainbat pentsamendu eta ekintzaren artean hautatzeko. Dualismoaren teoriaren kontra planteatzen da, ondorengoa, gogamena fisikoki existitzen ez bada, nolatan izan daiteke garunean aldaketa fisikoak abiarazteko gauza?
Monismoa
Monistek ez dute onartzen garunaren eta gogamenaren arteko bereizketa. Francis Crickek, John Watsonekin batera DNA aurkitu zuelako, La busqueda cientifica del alma liburuan erreibindikatu zuenez, gogamena eta haren atributu misteriotsu den kontzientzia, antolatutako neuronen lanaren emaitza baino ez dira. Haren ustez, gogamena garun-jardueraren mendekoa da, eta ez errealitate independente bat. Budismoaren arabera, koma gogo gertaeran esplika daitezke gertaera fisikoen bidez garuneko gertaeren bidez sustantzia mota bakar bat dago fisikoa.
Emergentismoa
Emergentistek diote jarduera mentala prozesu fisiko-biologikoen ondorio dela baina ez dela horietara mugatzen. Roger Sperryk kailukararen funtzioa aurkitu zuen. Kontzientzia garun antolamendutik sortzen da eta garunaren gainean berriz ere jarduteko gai da haren urratsak zuzenduz. Zer egiten dute garun prozesuek egoera kontzientea sortzeko? Kontzientzia garuneko eskualde jakin batzuetan kokatzen da edo fenomeno orokorra da? Jon R. Searlek filosofoaren esanetan “garuna aztertzeko kontzientzia aztertu behar da ezinbestean urdaila aztertzeko digestioa aztertzea ezinbestekoa den bezala”.
2. Zer da kontzientzia?
Kontzientzia funtsezkoa da giza existentziarentzat, kontzientziarik gabe gure bizitzaren gainerako alderdi guztiak, pertzepzioa, pentsamendua edo emozioa ezinezkoak liratekeelako. Unibertsoak ez luke esanahirik izango. Kontzientzia norbera eta errealitatea ezagutzeko esperientzia subjektibo bat da. Kanpo-munduko esperientziak (irudiak, soinuak, koloreak, hotz eta bero sentsazioak) barne munduko esperientziek (fantasia, oroitzapenak eta ametsak) esperientzia mental eta motibo eta (harridura, oinazea, zorionak, gorrotoa eta beldurra) osatzen duten. William James psikologoak zioenez, ezagutza korronte edo ezagutza fluxu bat da kontzientzia, aldakorra. Borondatezko kontrola ezartzea eta bestetik gure egoera mental eta emozionalen berri ematea ahalbidetzen digu ezagutza da. Paul Churchland neuro zientifikoaren ustetan, kontzientzia haien atzean dauden mekanismo neurobiologikoen mendekoak dira.
3. Kontzientzia mailak
Psikologoen ustez, norberaren eta ingurunearen kontziente izatea da kontzientzia. Zenbait kontzientzia egoera bereizten dira, loaldiaren, iratzarri egoeraren edo pertsona baten gogo-aldarteen (poza, beldurra edo depresioa) araberakoak. Kontzientzia gure esperientziaren arabera garunaren jardueratik sortutako propietate bat da. Garunaren jarduerari buruzko gogoeta egin dezakegu autokontzientzia eta gure esperientzietatik urrun gaitezke gure buruari zerbait batean zer sentitzen ote den galdetzeko. Objektu, gertaera edo pertsona jakin bat ulertu eta baloratzea eta kontziente izatea munduaz eta gure buruaz dugun ezagutza subjektiboa da, gure uste eta ekintza guztiekin batera doana. Dauzkagun sentsazioak eta pentsamenduak, oroitzapen eta sentimenduak biltzen ditu kontzientziak. Bi modu bereiz ditzakegu: Pentsamendu kontzientea da aukera ematen digu pertsona, gertaera eta tokiak benetakotzat eta esanguratsutzat jotzeko. Gure jokabidea aldatzea esan nahi du, prozesu kognitiboak, pertzepzioa, ikaskuntza edo adimena ingurunera moldatzeko eta gure bizitza planifikatzeko baliagarri dira.
(3) Loaldian sortzen den pentsamendu oniriko edo inkontzientean
Kontzientzia eta kanpo-munduaren eskakizunak galtzen dira. Kontzientzia egoera jakin batzuk kontzientzia arruntetik bereizten dira eta nekearen, meditazioaren, hipnosiaren edo droga kontsumoaren ondorioz sortzen dira. Jean Delay eta Pierre Pichot psikologo frantsesek 7 kontzientzia egoera deskribatu dituzte:
1. Maila: Gehiegizko ernetasuna
Gehiegizko ernetasuna eta muturreko kontzentrazioa ditu ezaugarritzat. Pertsona irrika bizian dago emozio indartsuek bizitzeko. Kanpoko munduaren kontzientzia oso ahulduta dago eta jokabidearen kontrolik ez dago. Errealitatearekiko moldatze eskasa suposatzen du.
2. Maila: Ernetasuna
Egoera horretan dagoen pertsonak intentsitatean dispertsatzen du, inguruneko estimuluei arreta eskaintzen die, selektiboki.
3. Maila: Lasaitasun egoera
Pertsonaren arreta kontzentratu edo fokalizatu gabe dago, pentsamendutik asoziazio libreak sortzen ditu, kanpoko munduarekiko kontzientzia txikiagoa du.
4. Maila: Ametsetan
Aurkitzen garen inguruarekin edo egiten ari garen jarduerarekin ia zerikusirik duten pentsamenduetan murgiltzen garenean gertatzen da. Subjektuak ingurumenarekiko konexioa galtzen du bere fantasiarekin (ikusizko irudiak) jolasteko.
5. Maila: Lo arina
Kanpo-munduaren kontzientzia galtzen da eta ikusizko eta entzutezko irudimena bizia da, baina ametsetan izaten denaren desberdina.
6. Maila: Lo sakona
Kanpo estimuluen kontzientzia galtzen da eta ezinezkoa da kontzientziaren edukiak gogoratzea.
7. Maila: Koma egoera
Kanpoko estimuluen aurrean erreakzionatzeko ezintasuna. Mugimendurik ez dago ezta hizkuntza erabilerarik ere.
4. Loaren Nahasmenduak
Insomnioa
Ohikoena da, loari eusteko zailtasunean datza. Faktore biologikoek (estimulatzaileen erabilera) edo psikologikoak (logelan telebista ikusten ohitzea) eragin dezakete insomnioa. Baterakoa edo kronikoa izan daiteke. Aldi baterako insomnioa estresaren, lan ordutegi aldaketen, bidaien edo krisi emozionalen ondorioz gertatzen dira. Insomnio kronikoa berriz, arazo organiko edo psikologikoen ondorio da. Nahasmendu psikiatrikoak edo gabeko migrainak dituzten pertsonek izaten dituzte normalean. Insomniodunak lo egitera behartzen dutenean iratzarriago egotea baino ez baitute lortzen. Gualberto Buela Casal psikologoak insomnioa tratatzeko jokabide eredu bat proposatu du. Pertsona bakoitzak lo egin beharreko denbora zenbait faktoren (biologikoak, jokabidezkoak eta ingurumenekoak) araberakoa da, pertsona bakoitzari era batera edo bestera eragiten diotenak. Loaren guztizko denbora eta egitura, aldagai hauen mendean daude: erritmo zirkadianoa (noiz egiten du lo pertsonak), organismoa (nola egiten du lo), jokabidea (zer egiten du lo egiteko) eta ingurunea (non egiten du lo).
(4) Loaldiko apnea
Loaldian zehar arnasketa gehitu egiten da 20 segundu edo gehiagoan. Jarraian, pertsona pixka bat iratzarri, airea irentsi eta berriz ere lo hartzen du. Askotan errepika daiteke gauean.
Narkolepsia
Eguneko logale krisiak dira, bat-batekoak eta ezin eutsizkoak, minutu batzuetatik ordu erdira bitarte iraun dezaketenak eta indar muskularraren galera dakartenak (kataplexia), batzuetan ikus-entzunezko aluzinazioak ere.
Sonanbulismoa
Lo zaudenean ohetik altxatzea da. Begiak irekita eta finkatuta edukitzen ditu, ingurunea azter dezake bidean aurkitutako oztopoak gaindituz, eta jantzi eta etxetik irteteko gauza ere bada. Ez dugu sonanbulua iratzarri behar, larritu egiten baita. Erraz askoan eraman dezakegu oheraino, horretarako trabarik ez duelako jartzen. Ordu erditik gora iraun dezake.
Gaueko amesgaiztoak
Amets beldurgarriak dira, ohikoak haur eta nerabeen artean, larritasuna eta izu-ikarak eragiten dizkietenak eta loa nabarmen ahaztarazten dutenak.
Gaueko beldurrak
Bat-bateko iratzartzeak dira, oihu eta negarren ondotik datozenak, eduki onirikorik ezean oroitzapenik uzten ez dutenak.
Somnilokoia
Lo egin bitartean egitea da. Segundo gutxi batzuk irauten du eta bat-batean gertatzen da. Ez da nahasmendu patologiko baten seinale.
Bruxismoa (hortzak klaskatzea)
Loaldiko lehen bi fasetan agertzen da normalean. Zarata egin arren haurra ez da iratzartzen.
5. Sigmund Freuden ametsen teoria
Antzinarotik Jainko umezurtzak edo etorkizuneko iragarpentzat hartuak, ametsak eta edukiak kezka iturri handiak izan dira gizakientzat. Amets egin bitartean kanpo estimuluekiko erantzuna apaltzen da, kontzientzia galtzen da eta sentikortasuna galdu edo murrizten da. Horregatik sortzen dute kezka edo urduritasuna. XX. mendearen hasieran, Sigmund Freudek psikologiaren mundua irauli zuen bere teoria berriaren eskutik. 1900. urtean, Freudek Ametsen interpretazioa argitaratu zuen eta lan horrekin hautsi zuen bere garaian nagusi zen ikusmoldea. Freudek bere lana idatzi zuenean, loaren fisiologia ezezaguna zen. REM loaren aurkikuntzek ametsak neurologiatik analizatzeko bidea erraztu bazuten ere, Freuden funtsezko ideia (ametsa gure barneko sentimendu eta kezken isla dira) erabiltzen da oraindik ere praktika psikoanalitikoaren esparruan.
(5) Ametsek inkontzienterako bidea
Ametsek inkontzienterako bidea eta inkontzientea izan badela frogatzen dutela adierazi baitzuen Freudek. Inkontzienteak, bere lege eta prozesuekin, bizitza mentalaren eraketan eta antolamenduan eragiten du. Ametsen interpretazio psikoanalitikoak honako ideia hau eta labur daiteke:
Bat-bateko asoziazioa
Ametsak, hitz egin baino gehiago, irudi eta irudikapenen bitartez adierazten dira, eta intentsua aztertu eta argitzeak ameslarien ideien asoziazio askea eskatzen du.
Ametsek inkontzientearen existentzia azaleratzen dute
Inkontzientearen aurkikuntza da interpretazio onirikoaren zeregina. Ametsak idealizazioak dira, edo bete gabeko desirak betetzea, eta modu disimulatu eta sinbolikoan ematen dute barne bizitzaren berri.
Ametzaren edukiak eta pertsonaren erresistentziak
Freudek bereizi egin zituen ametsaren ageriko edukiak batetik (ameslariak gogoratzen duena, batzuetan izugarrizko burugabekeriak) eta eduki latenteak bestetik (inkontzientean gordetzen dena). Freudek pertsonaren erresistentziak aurkitu zituen adierazi nahi zituen ideia eta desirak erreprimitzen dituelako.
Zentsura
Erreprimitutako desira bat ezkutuan betetzea da ametsa. Debekatutako ametsak ezkutatzen ditu zentsurak, eta ametzaren elementuak arbitrarioki aldarazten; ikuspegi etiko edo sozialetik gaitzesteko bat diren joeren aurka egiten du ametsak, eta amnesia onirikoa eragiten du.
Ametsak egiteko prozesua
3 elementu hartzen dute prozesu horretan: kondentsazioa: bi irudi edo gehiago bat egiten dute ikur bakar bat osatzeko. Objektu edo pertsona ezaugarriak nahastu edo sintetizatzen dira. Lekualdatzea: irudi oniriko batetik beste bat ateratzen du, hizkuntzan metaforek diharduten moduaren antzera. Dramatizazioa: ideiak eta erlazio abstraktuak ikusizko irudi bihurtzen dira; adulterioa hanka baten hausturarekin irudika daiteke adibidez.
Ikur onirikoak
Ametsek desira eta gatazka itxura aldatuta adierazten dituzte, ikur onirikoen antzera eta sakoneko esanahia dute irudiak. Heriotza bidaia irudika daiteke. Hizkuntza onirikoak ez du denbora eta espazioa kontuan hartzen ezta logikaren aginduak ere. Ikur oniriko asko sexu desirak dira. Freuden arabera, ametsetan makilak, euritakoak, giltzak edo errebolberrak gizonezkoen sexu organoaren sinboloak dira. Botilak, kutxak eta antzekoak berriz emakumezkoen sexu organoaren sinboloak.
6. Droga psikoaktiboak
Antzinaroan egiptoarrek eta greko zein erromatarrek opioaren eta beste zenbait drogaren berri bazuten, Kolon aurreko kultura amerikarrak ere asko zekiten landare haluzinogeno, amets eragile eta estimulatzaile inguruan, xede ludiko, erritual edo terapeutikoetarako erabiltzen zituzten. Lehen zibilizazioetan, landaren ahalmena ezagutza ezinbestekoa zuten bizirik irauteko soilik, haien ahalmen terapeutikoagatik baita kontzientzia indibiduala eta kolektiboa asaldatzeko duten gaitasunagatik ere. Gizarte eta kultura guztietan gizakiak drogekin bizi izan dira eta hainbat helburutarako erabili dituzten sentsazio berriak bilatzeko edo errealitatetik ihes egiteko, plazerra lortzeko edo mina arintzeko, komunikazio soziala errazteko edo esperientzia eta ezagutza berriez jabetzeko. Droga psikoaktiboak nerbio-sistema zentralaren gainean diharduten substantziak dira eta pertzepzioan, sentimenduetan eta jokabidean dute eragina. Psikofarmakologiak drogek gorputzean eta giza jokabidean eragiten dituzten efektuak ikertzen ditu.
6.1 Mendekotasuna
Drogak sistema biologikoaren egitura eta funtzioa aldatzen dute, substantzia kimikoak dira eta pertsonen jokabide indibiduala eta soziala eraldatzen dute. Horren erabilera konpultsiboak, kontsumitzeko eta hornidura ziurtatzeko beharra obsesiboa ekar dezake, hau da, mendekotasuna. Pertsona bat mendekoa da, edozein arrazoirengatik drogen kontsumoaren gaineko kontrola galdu duenean. Mendekotasuna pertsona bat bere eguneroko bizitzan normaltasunez jarduteko drogaren premia dagoenean gertatzen da. Bi eratakoak:
1. Mendekotasun fisikoa
Gorputzaren ongizateari eusteko drogak konpultsiboki jartzen direnean eta ondorioz nerbio-sistema drogen eraginpean jarduten hasten denean gertatzen da. Kontsumoa uzten denean abstinentzia-sindromea agertzen da.
2. Mendekotasun psikologikoa
Droga konpultsiboki bilatzea eta droga lortzeko irrika geldiezina, ongizate sentsazioa lortzeko. Pertsona ez da gauza bere eguneroko jarduerak droga kontsumitu gabe garatzeko. Drogen gehiegizko kontsumoa areagotu daiteke, ondorioz kontsumitzaileak dosi handiagoak behar ditu lehenengo efektuak lortzeko.
6.2 Drogak nerbio-sistema zentralean eragiten dituzten efektuen arabera
1. Depresoreak
Alerta-egoera murrizten dute. Kontsumitzaileei arreta txikiagoa eskaintzen diete kanpo-estimuluei eta motelago erreakzionatzen duten. Arreta, arrazoimena eta oroimena bezalako funtzio mentalak murrizten dituzte.
A. Alkohola
Lasaigarria da eta horren ondorio da hainbat pertsonak alkohola edan ondoren ekitaldi sozial batzuetan duten portaera. Ez da afrodisiako, sexu-jardunaren kaltetan doalako. Kantitate txikitan alkoholak kontzientzia arintzen du, inhibizio sozialak murrizten ditu eta erlaxazio eta euforia egoerak sorrarazten ditu. Gehiegizko kontsumoak efektu larriak eragiten ditu nerbio-sisteman edo gibelean kalteak eragiten dituelako, zentzumenen pertzepzioa nahasten du eta autokontzientzia gutxitzen du.
B. Barbiturikoak
Lo eginarazteko, epilepsia kontrolatzeko edo ebakuntza aurreko lasaigarri gisa erabiltzen dira. Dosi txikitan, mozkor alkoholikoaren efektuaren antzeko efektua izan dezakete. Dosi handitan nahasmendu mental larria edo sintoma psikotikoak eragiteko gauza dira. Gaindosiak koma edo heriotza eragin dezakete, arnasketa eragiten duten garuneko paralisia eragiten duelako.
C. Farmako lasaigarriak (antsiolitikoak)
Antsietateak edo nerbio-tentsioa beldur antzeko eta segurtasunik ezeko sentimenduak eragiten ditu, eguneroko zereginak egiteko oztopo direnak. Antsietateari aurre egiteko edo urduritasuna eta estresa arintzeko lagungarri dira.
D. Opiazeoak
Droga psikoaktibo bat da, grekoek jada erabiltzen zutena plazerra emateko edo medikuntza xedeetarako. Opioaren bi substantzia deribatu nagusiak morfina eta heroina dira. Morfina historian mina arintzeko gehien erabilitako analgesiko bat da. Opiazeoek tolerantzia eta mendekotasun psikologikoa eta fisikoa sorrarazten dute. Morfinak euforia, logalea eta mina arintzea eragiten du, eta hartzeari uzten zaionean, asaldura, depresioa eta minarekiko hipersentsibilitatea agertzen dira.
2. Estimulatzaileak
Organismoaren aktibazio orokorra eragiten dute, ulertzen dute eta errendimendu mentala areagotzen dute.
A. Anfetaminak
Gorputz baliabideen erabilera bizkortzen duten eta askotariko jokabide efektuak eragiten dituzte: errendimendua handitzen duten, alerta maila hobetzen dute eta nekeari aurre egiten laguntzen dute. Epe laburrean etengabeko esfortzua egin dute atsedenik gabe, indar nahikorik ematen nolanahi ere. Dosi handitan insomnioa, pisu galera eta kondizio fisiko eta mentalen hondamena dakarte, eta mendekotasun fisikoa eragin dezakete. Errealitatearekiko kontaktua galtzea ere sorraraz dezakete anfetaminek: erabiltzaileak mehatxatuta sentitzen dira eta delirio paranoideak izaten dituzte. Narkolepsia eta farmako lasaigarrien gaindosia tratatzeko erabiltzen da.
B. Kokaina
Jatorrizkoa Peru eta Boliviakoa eta kolonizazioaren aurretik erabiltzen goseari eta nekeari aurre egiteko. Mezularik kimikoekiko, noradrenalina garuna aktibatzen duena eta dopamina, plazer kolpe bat sortzen duena. Euforiako, segurtasuneko eta ongizateko sentsazioak eragiten ditu baina efektuak desagertzean luzamenduak, antsietatea edo depresioa ekar dezake.
3. Substantzia amets-eragileak
A. MDMA (estasia)
Propietate haluzinogenoak dauzkan droga sintetiko bat da. Deshidratazioa, hipertermia, tentsio muskularra, zorabioak eta hotzikarak eragin ditzaken. Nahasmendua, depresioa, lo egiteko arazoak, antsietatea eta paranoia ere sorraraz ditzake. Kontsumitzen duenari euforia egoera eragiten dio eta era berean bai norberarekin bai besteekin gertutasun eta konfiantza sentsazioa, lasaitasunarekin batera.
B. Marihuana eta haxixa
THC da marihuanaren substantzia kimiko aktibo nagusia. Aluzinogeno arin bat da, zentzumenezko inpresioak aldatzen dituena. Barre-algarak daude, sentimendu jarioa eta inhibizio pertsonalen askapena. Beldur antza eta kezka moduko bat, grabitatearen hondoraino iristeko joera bat, aukera eta beharra bagenuen ere egin dugun guztia gogoratzen diguna. Marihuana eraginkorra da gaixo larrien egoera arintzeko: glaukoma geldiaraz dezake, kimioterapiak minbizi gaixoei eragindako goragalea galaraz dezake, ihesa duten pertsonen gosea piztu dezakete, eta esklerosi anizkoitza dutenek izan ohi dituzten espasmoak arin ditzake. Haxixak, borondatea azaltzen duenez oroitzapenetarako eta irudimenerako bidea irekitzen du eta iragana eta etorkizuna orainari gainjartzen zaizkio.
C. Substantzia psikodelikoak
Substantzia aldatu eta esperientzia bereziak sortzen dituztenak, LSD adibidez. Droga psikodelikoak zentzumenezko pertzepzioa aldatzen dute, espazioaren, denboraren eta ni-aren ikusmoldea eraldatuta. Pertzepzioa eta ezagutza itxuraldatzen badute ere, sentikortasuna indartzen dute eta sinestesia, hau da, sentsazioen transmutazioa sortzen duten. Soinua ikuspen gisa esperimenta daiteke, ukimena soinu gisa, etab.