Gobernu Motak eta Printzipio Juridikoak: Demokrazia, Monarkia eta Errepublika
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Matemáticas
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,13 KB
Gobernu Motak eta Printzipio Juridikoak
Herritarrek Aukeratutako Gobernua
Herritarrek aukeratutako gobernua dela esan nahi du, eta herritar horiek beste herritar batzuk aukeratzen dituzte beren ordezkari izateko. Biztanleria, beraz, bi mailatan banatzen da: gobernatzaileak, guztion onerako ari daitezen, eta gobernatuak edo herri xehea; bizitza pribatuari eusten dion jendea, agintearen zerbitzuak jasotzeaz gain, ezarritako kargak jasan behar dituena.
Berdintasun eta Desberdintasun Printzipioak
Berdintasun printzipioa: Legearen aurrean denok gara berdinak. Denok ditugu eskubide eta betebehar berberak.
Desberdintasun printzipioa: Legea denontzat berdina den arren, kasu batzuetan, egoera aintzat hartu eta eskubide bereziak aitortzen dizkie herritar batzuei. Adibidez:
- Haurdunaldian dagoen emakumeari baja eta amatasun eskubideak.
- Ezinduta dagoen pertsonari bizitza errazteko baldintzak.
Aukera berdintasun printzipioa: Legeak dio denok aukera berdinak ditugula gure bizitzari aurre egiteko, arraza, jatorria, sexua... direnak direla. Edozein gizabanakok, beraz, aukera berberak ditu lana izateko, etxea aukeratzeko, ikasteko aukera izateko...
Erakunde Judizialaren Autonomia
Lehen aipatu dugu legeak Parlamentuak egiten dituela, eta erakunde judizialak dira lege horiek zuzen bete ditugun ala ez erabakiko duten epaile eta fiskalek osatuta. Erakunde judizialak autonomoak edo beregainak izan behar dute, gobernua edozein dela ere. Argi dago, erakunde judizialek inoren menpekotasunik gabe erabaki behar dutela legea nola bete, eta hala egiten ez duenari zigor egokiak ezarri, edozeinek egin duela ere lege-haustea. Estatuak babestu behar du epaileen autonomia beste botere publikoetatik independente mantenduz, aldakeriak eta babesteko interesik sartzen utzi gabe, euren inpartzialtasuna ez zikintzeko.
Monarkia eta Errepublika
Monarkia:
- Antzinako aginte forma.
- Estatu burua erregea da.
- Demokrazia egiturara egokitu delako irauten du gaur.
- Estatuaren ordezkari sinbolikoa da.
- Monarkia parlamentarioa da: Parlamentuak erabakiak hartzen ditu, herriaren borondatea kontuan izanda.
Errepublika:
- Herriak aukeratzen duen aginte sistema da.
- Botoaz erabakitzen da.
- Bi sistema:
- Lehenik konpromisarioak hautatu, eta haiek presidentea erabakitzen dute.
- Herriak parlamentua aukeratu, eta honek presidentea.
Gobernu Motak Platonen Arabera
Aristokrazia | Timokrazia | Oligarkia | Demokrazia | Tirania |
---|---|---|---|---|
| Aristokrazia porrot egiten duenean, ohorearen gobernua sortzen da. | Diruaren gobernu bihurtzen du diru-goseak timokrazia. | Herriaren gobernua sortzen da, bozketaren bidez. |
|