Globalizazioa eta Sobietar Batasunaren Amaiera: 1990eko Hamarkadako Eraldaketak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Inglés
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,95 KB
Globalizazioa eta 1990eko Hamarkadako Doikuntzak
Sobietar Batasunaren desagerpena gertatu zen. Txinaren irekiera merkatu-ekonomiara, herrialde komunista izanik, funtsezkoa izan zen. Ondasun eta zerbitzuen mundu-ekoizpena Mendebaldetik Ekialdera mugitu zen. Horrela, bigarren globalizazio bat agertu zen, ondasunak, zerbitzuak, faktoreak eta konkurrentzia munduko espaziora zabalduz.
Globalizazioaren Bultzatzaileak
- Merkataritzaren askapena: 1993an, munduko populazioaren gehiengoa kanpora ireki ziren lurraldeetan bizi zen. Trukaketen gain ezarritako kontrolak ezabatu ziren, eta kanbio-tasak flotatzaileak ziren. Garapen bidean dauden lurraldeek esportazioa bultzatzen zuten kanpo-zorrari aurre egiteko.
- Nazioarteko garraioaren hobekuntza: Baldintzak hobetu ziren aire-garraioan, honen partaidetza handituz, eta ozeanoen arteko garraioan kostuak murriztuz.
- IKT (Informazio eta Komunikazio Teknologiak) orokortasuna: Posta elektronikoa, Internet, bideokonferentzia eta produkzio-prozesuen automatizazioa garatu ziren. Komunikazio ultra-azkarrek guztiz eraldatu zuten munduko ekonomia.
Ezaugarri Nagusiak
Merkatu bakarra sortu zen, ekoizpen globala eta nazioarteko finantzak, inbertsioak eta teknologiak etekinen bila lekuz aldatuz.
Ondorioak
- Garapen bidean dauden lurraldeen esportazioa: Produktu landuak handituz joan ziren. Prozesu hau intentsiboagoa izan zen Latinoamerikan eta Asian. Aldaketa garrantzitsu bat gertatu zen: lurralde aberats eta pobreen arteko merkataritza tradizionala amaitu zen, espezializazio handiaren gainbehera ekarriz.
- Ekonomia garatuen merkatuak: Ekonomia berrien produktuak nagusitu ziren (adibidez, Txina). Europan, petrolioaren krisiarekin batera, industrian enplegua desagertzen ari zen, eta enpresek zailtasunak zituzten. Krisi horrek eragindako aldaketak finantzatu behar ziren.
- Erakunde-aldaketak: Europar Batasunaren sorrerak integrazio ekonomikoa indartu zuen. Munduko merkatu global bat sortu zen, eta zerbitzuen garapenak tertziarizazio prozesuak bultzatu zituen. 1999an, Euroa ezarri zen.
Sobietar Batasunaren Krisia eta Erorketa
1970eko Hamarkada: Krisiaren Aurrekariak
- Nekazaritza: Kolektiboa zen, eta produktibitateak behera egin zuen pizgarririk ez zegoelako. Horrek esportazioetan eragina izan zuen, eta stockak lortzeko ahalmen gutxiago zegoen.
- Energia: Harrobien errendimendua beherakorra zen, eta inbertsio, eskulan eta teknologia gehiago behar ziren.
- Gastu militarrak: Handiagoak ziren BPGan.
Lehen petrolio-krisia iristean, salmentak gutxitu zirenez, inportazioak ere gutxitu ziren. Irtenbidetzat kontsumoa, inbertsioa eta inportazioak murriztu zituzten, baina ez zuten ezer lortu. Bigarren krisia iritsi zen, non erosteko ahalmena are gehiago murriztu zen.
Perestroika (1985): Azken Erreforma Saiakera
Perestroika sortu zen Erregimen Sobietarra mantentzeko azken erreforma gisa, eta bi eragin nagusi izan zituen:
- Estatuaren industrian, helburua planifikazioa leuntzea zen.
- Kanpo-merkataritzarekiko monopolioa leundu zen, eta horrekin enpresa zehatz batzuentzat sarrera askea jarri zitzaien kanpoko truke-harremanetara. Erreformaren helburuetako bat dibisen merkatua sortzea izan zen.
Perestroikaren Ondorioak
- Enpresen gaineko kontrola leundu zen, eta horrek industrian eta merkataritzan ezegonkortasuna ekarri zuen.
- Ekonomia guztiz desantolatua geratu zen, plangintza egiten zutenak desagertu zirelako.
- Erregimenaren erorketa.
1991: SESBen Desagerpena
1991n, SESBek ez zuen finantza-iturririk nazioarte mailan, eta erregimen komunisten hondamena gertatu zen Ekialdean. Horrek Europar Batasunaren erakargarritasuna areagotu zuen. Barnealdean, berriz, pribatizazio prozesu bat eman zen.