Globalizazioa: Ondorioak eta Erronkak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Inglés

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,36 KB

Globalizazioaren Ondorioak

Ondorio Positiboak

  1. Merkataritzaren hazkundea: potentzia ekonomiko handietan eta azeleratzen ari diren eskualde-potentzietan, aberastasun handiagoa dago.
  2. Merkaturatzeko modu berriak: garraioaren eta telekomunikazioei esker, banaketa- eta merkaturatze-modu berriak garatu dira.
  3. Deskokatzea: industria-deskokatzeak abantailak ditu beren jarduerak beste herrialde batzuetan egin ditzaketen multinazionalentzat. Gastuak murrizten dituzte soldatak eta zergak txikiagoak direlako.
  4. Lan-munduko aldaketak: globalizazioak lanpostu berriak sortzen lagundu du, beste herrialde batzuetan lan egiteko aukera ematen du (lan-mugikortasuna). Lan egiteko era berri bat sorrarazi du: telelana; zeregin jakin batzuk etxetik nahiz beste lekuetatik egin daitezke.
  5. Berehalako informazioa: teknologia berriei esker, informazioa bizkor heltzen da planetako leku guztietara. Eragin handia du mundu osoko erabaki politikoetan, ekonomikoetan, sozialetan eta kulturaletan.
  6. Kulturaren zabalkundea: kultura eta herriak ezagutzeko aukera ematen du.
  7. Globalizazio soziopolitikoa: demokrazia sistema politikoa hedatzen lagundu du. Mendebaldeko kulturan ernatutako giza eskubideak ere hedatu ditu. Gizarte-balio on batzuk ere globalizatu dira: ingurumenaren babesa eta garapen iraunkorra.

Ondorio Negatiboak

  1. Desberdintasun ekonomikoak handitzen dira: enpleguaren prekarietatea eta pobrezia handitzen ditu.
  2. Truke desorekatua areagotu: merkataritza, gero eta gehiago, harreman asimetrikoetan oinarritzen da.
  3. Informazioa banaka batzuen eskuetan biltzeak: informazio plural eta egiaztatua izatea eragozten du. Hedabideak edo masa-komunikabideak kontrolatzen dituzten komunikazio-talde handiak eratzen dituzte. Horiek erabakitzen dute zer hedatuko eta nola azalduko dituzten.
  4. Kulturaren uniformizazioa: kulturaren zabalkundeak badu arrisku bat: kultura batek beste baten ezaugarriak hartzea, eraginaren edo inposaketaren bidez, eta bereak alboratzea. Hala, kultura globala ager daiteke. Gaur egun, Mendebaldeko kultura nagusitzen ari da eta horren ondorioz kultura horretako moda eta jokabide batzuk gailendu dira.

Entradas relacionadas: