Globalizazioa, Natura eta Kultura: Antropologia Eztabaidak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,59 KB
Globalizazioaren Abantailak eta Desabantailak
Zer abantaila eta desabantaila izan dezake globalizazio deritzogun fenomenoak? (Aipatu adibide modura, globalizazioa kaltegarria gertatu zaien zenbait gizatalde, eta esan zein izan den haien erantzuna)
Globalizazioaren eragina eta ondorioak
Globalizazioa hasieran prozesu onuragarria zirudien, herrialdeak eta kulturak elkarren artean hurbiltzen zituelako. Baina kultura horiek bat egiteko joera nabarmena sustatzen ari da gaur egun, eta herri batzuek beste batzuen ohiturak eta sinesmenak asimilatzeko joera dago. Ondorioz, kultura-aniztasuna gutxitzen ari da.
Beraz, globalizazio-prozesua prozesu homogeneizatzaile bihurtu da, eta horrek kultura jakin batzuek bereak zituzten ezaugarriak galtzea ekarri du.
Onurak eta kalteak
- Herrialde garatuak: Oro har, globalizazioaren onurak haientzat izan direla esan dezakegu, nahiz eta desabantailak ere eduki dituzten, hala nola berdintasun ekonomiko eza.
- Herrialde pobreak: Bestelako eragozpenak jasan dituzte, besteak beste, pobreziaren gorakada, ingurumenaren degradazioa eta lur-galerak.
Gizataldeen erantzuna
Globalizazioaren biktima diren giza talde horiek prozesu horren kontra erantzun dute, hainbat modutara. Gizarte bera aldatzeko saiakera egin dute, besteak beste:
- Salerosteko eta kontsumitzeko modu berriak sortuz.
- Giza balioak berreskuratuz.
- Komunitate eta herri-mailako egiturak eraikiz.
- Nekazaritza-mundua eta gizartean emakumeek duten lekua berreskuratuz.
Antropologiaren Eztabaidak: Innatismoa vs. Environmentalismoa
Gure baitako zenbat da herentzia biologikoaren ondorio eta zenbat zor zaio heziketaren eta gizartearen bidez jaso dugun eraginari?
Bi ikuspuntu kontrajarri
1. Innatismoa
Giza jokaera biologikoa da gehien bat, geneetan ezarrita dugu. Odol-taldea, azal-kolorea bezala, izaerazko ezaugarri batzuk heredatzen ditugu.
Beraz, herentzia genetikoak zehazten du gure gaitasunen garapen-tarte posiblea: gutxienekoa eta gehienezkoa.
2. Environmentalismoa
Giza jokaera kulturala eta soziala da neurri handi batean. Gizakiak, jaiotzez, plastikotasun handia du, ekintza erreflexu eta senezko erantzun gutxi ditu.
Bizipenen eta ikasitakoaren arabera, halako ezaugarri eta joerak erakusten ditu. Beraz, heziketaren eta giro sozialaren pisua azpimarratzen du.
Bi ikuspuntuen arteko sintesia
Zientzialari eta filosofo gehienek bi ikuspuntuen arteko tesia defendatzen dute. Fransiz Collins-ek hurrengo bereizketa egiten du:
- Genotipoa: Genoman bilduta dugun informazio-multzoa. Honek gizabanako baten garapen-aukerak zehazten ditu.
- Fenotipoa: Berez azaleratzen diren ezaugarri multzoa. Hau bai herentziak (biologiak) bai inguruak (gizarte-giroa) baldintzatzen dute.
Batak zein besteak giza askatasuna eta erantzukizuna ukatzera eraman dezakete.
Antropologiaren Eztabaidak: Natura eta Kultura
Natura eta kulturaren arteko tentsioa. Nola interpretatu natura eta kulturaren arteko erlazioa?
1. Ikuspegi negatiboa: Giza izaera basatia (Hobbes eta Freud)
Thomas Hobbes eta Sigmund Freud pentsalarien ustez, gizakia otsoa da gizakiarentzat. Norberekeriarako eta agresibitaterako joera du jaiotzez.
Sigmund Freud: Pultsioak
Freudek dio bi pultsio, irrika edo bulkada ditugula jaiotzez:
- Tanatos edo hil-irrika: lehian aritzeko eta indarkeriarako bulkada da.
- Eros edo bizi-irrika: sexu-irrika eta autokontserbaziorako bulkada biltzen ditu.
Bi pultsio edo irrika horiek eragiten dizkiguten nahiak asetzeko gogoari eutsi egin behar diogu pertsonok, hein batean, gizartean bizi ahal izateko.
Gizabanakook gure berezko bulkadak libre utziko bagenitu, batere neurtu gabe, ezin biziko ginateke elkarrekin. Kulturak geure gogoari eusten erakusten digu, erreprimitzen hain zuzen ere.
Errepresioa gehiegizkoa bada eta gure berezko joerak bideratu gabe uzten baditu, ezinegona eta zorionik eza sortzen da.
2. Ikuspegi positiboa: Giza izaera ona (Rousseau)
Rousseau pentsalariak, berriz, gizakia berez, jaiotzez, ona dela uste du. Haziz heinean, galtzen du ontasuna, ohartzen delako gizartean injustizia dela nagusi.
Injustiziaren jatorria ondasunen banaketa injustua da, aukera-berdintasunik eza. Beraz, sozializazioak ez gaitu pertsona hobeak bihurtzen, guztiz kontrakoa baizik.