Globalizazioa: Kontzeptua, Ekonomia eta Ikuspegiak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Medicina y Salud
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,59 KB
Zer da globalizazioa?
Globalizazioa, gaur egun dagoen komunikatzeko eta garraiatzeko erraztasuna dela eta, merkatuen arteko batasuna eta kultura zein gizarteen arteko hurbilketa bultzatzen duen prozesua da. Globalizazioak fluxu interregionalen eta interakzio sozialen eskala eta abiadura handiagotzen ditu, baina honek ez du zertan esparru guztietan ona izan behar.
Historia eta bilakaera
Globalizazio terminoa XX. mendean erabiltzen hasi zen, gehienbat interdependentzia ekonomikoari eta politikoari erreferentzia egiteko. Ekonomia mundiala edo merkatu mundiala terminoak ere erabiltzen hasi ziren. Aipatzekoa da 70eko hamarkadan hasi zela planetaren benetako ekintza globalizatzailea, ziberespazioa, komunikaziorako sateliteak eta abar sortu zirenean. Globalizazioak egitura sozialeko forma berri bat dakar berarekin, dimentsio sozio-espazial batetik ulertuta.
Definizioaren hiru mailak
Termino honen definizioa hiru mailatan banatu behar da:
- Lehen maila: Mundua leku bakar bihurtzen dela dioten definizioak.
- Bigarren maila: Espazio-denbora binomioa duen sarrera; hau da, erlazio sozialak eta interakzioa ez daude leku jakin bateko presentzia simultaneoaren menpe.
- Hirugarren maila: Izaki bizidunek mundu bakar horren barruan daudela jabetzen diren kontzientzia.
Globalizazioa eremu ezkutuetan ere ematen da; adibidez, ekonomia urperatuan gertatutako arazoen ondorioz, hala nola drogen trafikoaren handitzea ekonomia globalaren eraginez.
Ekonomia globala eta haren ezaugarriak
Ekonomia honetan, ondasunak eta zerbitzuak sare global korporatiboen sare oligopoliko batetik ekoitzi eta saltzen dira. Sare hori nazio-mugetatik haratago zabaltzen da, baina estatu nazionalek erregulatzen dute. Ziberespazioan 24 orduz funtzionamenduan dauden merkatu finantzario mundialak dira planeta mailako ekonomiaren gakoa.
Eztabaida akademikoa: Held eta McGrew
Held eta McGrew autoreek zioten ekonomia globalaren eztabaidarako puntu nagusiak honakoak zirela:
- Jarduera ekonomiko globalaren hedapena.
- Hirugarren industria-iraultzaren berritasuna eta haren hedapen globala.
- Gobernagarritasun internazionala, nazionalaren aurka.
- Konpetentzia, ekonomia nazionalaren eta ongizate-estatuaren aurka.
Eszeptikoak vs. Globalistak
Honi buruz, eszeptikoek diote aurreko mendeekin alderatuta lan-etorkin gutxiago dagoela eta hegoaldeko herrialdeak merkataritzarako itxiago daudela lehen baino. Hauen ustez, ekonomiak nazionalak eta lokalak dira, ez internazionalak (azken hauek osagarriak lirateke). Globalismo popularra kritikatzen dute, globalizazioaren alde onak soilik erakusten dituelako, eta globalistei leporatzen diete lanaren nazioarteko banaketan emandako transformazioak puztea.
Globalistak, aldiz, interakzio global garaikideko fase ekonomiko batean sinesten dute. Deslokalizazio industrialeko prozesuen dinamikak nabarmentzen dituzte. Haien ustez, ordena post-hegemoniko bat gertatzen da botere ekonomikoaren egituraketan, ez baitago merkatuaren eta merkataritza mundialaren arauak diktatzen dituen ezer. Hauen ustez, eredu ekonomiko berria lanaren banaketa berriarekin batera dator.
Ekonomia berria eta iraultza teknologikoa
XX. mendearen amaieran, iraultza teknologikoaren ondorioz, ekonomia berria sortu zen. Castellsek ekonomia horri informazionala, globala eta sareduna deitu zion.