Globalizazioa: Ekonomia, Merkataritza eta Ondorioak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía
Escrito el en vasco con un tamaño de 16,29 KB
GLOBALIZAZIOA
Globalizazioa munduko ekonomien arteko mendekotasun eta integrazio handiagoa lortzeko prozesua da. Mundializazio horren ondorioz herrialdeen arteko finantza-eragiketen fluxuak izugarri handitu dira, enpresak nazioartekotu egin dira. Globalizazioak dituen ezaugarri nagusiak hauek dira: Nazioarteko finantza-fluxuen hazkunde esponentziala, urtero biderkatu egiten dena. Burtsak dira ekonomia gune nagusiak. Nazioarteko merkataritzaren hazkunde handia. Salgaien nazioarteko merkataritzaren bolumena 1970ean 300.000 milioi $, gaur egun 4 bilioi ingurukoa. Enpresen kontzentrazioa fusioen bidez, lehiakorragoak izateko. Enpresa multinazional handiek eragin handia dute gobernuetan nahiz nazioarteko ekonomia-erakundeetan. Multinazionala zenbait herrialdetan jarduten duen enpresa da, zabaldutako herrialdeetan dituen enpresa txikiagoak eskumendekoak (filialak) dira. Ekoizpena beste modu batean antolatu da. Lan errazenak eta lan-esku gehiena behar dutenak soldata merkeeneko herrialdeetan egiten dituzte (Herrialde Azpigaratuetan), trebakuntza handiagoa behar dutenak, berriz, langileek El Regato Ikastetxea Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia 42 trebakuntza handiagoa duten herrialdetan (Herrialde Garatuetan). Ekoizpena hainbat lurraldetan banatzeko prozesua deslokalizazioa da. Komunikabideek izandako hobekuntzen ondorioz, biziestiloak, ohiturak eta gizarte-harremanak gero eta antzekoagoak dira. Beraz, integrazio ekonomiko, soziokultural eta politiko prozesu bat da. Prozesua gainerako herrialdeetara zabaltzea dakar.
GLOBALIZAZIOAREN FAKTOREAK
II. Mundu Gerraren bukaeratik aurrera, nazioarteko merkataritza-harremanak areagotu egin ziren, eta multinazionalek gero eta garrantzi handiagoa lortu zuten ekonomian. XXI. mendean fenomeno batzuek mundializazio ekonomikoaren prozesua biziagotu dute. Informazioaren gizartea dugu, gaur egun kapitalak segundo gutxitan mugitzen dira puntu batetik bestera Internet bidez. Garraioak hobetzeagatik eta merkatzeagatik errazagoa da salgaien eta pertsonen fluxua. Gobernuek ekonomia liberalizatzeagatik kontrola esku pribatuetara pasatu da. Baina 2008tik hona mundua ekonomia-krisian sartu zen Estatu Batuetan hasitako higiezinen burbuila zela eta. Gobernuak muga-zergak kentzen hasi ziren, produktuak tasarik gabe ibiltzeko herriz herri inportazioak merkatzen. Halaber, 1989an bloke komunista erortzearekin mugak ireki ziren inbertsioak eta produktuak sar daitezen; mundu-merkatu bakar bat osatzen dute herrialde guztiek.
GLOBALIZAZIOAREN ONDORIOAK
Globalizazioak ondorio kontraesanak izan ditu. ondorio positiboak izan direla: Munduko aberastasunak handitu egin dira. Herrialde batzuetan, ekonomia izugarri hazten eta garatzen hasi da: Txina eta India dira kasu deigarrienak. Gizarte aurrerapen handiak izan dira osasunean eta hezkuntzan. etekina ez da zuzena izan. Globalizazioa herrialde garatu guztientzat eta garapen-bidean dauden herrialdeentzat soilik izan da onuragarria. Herrialde azpigaratuak kanpo geratzen ari dira. Herrialde aberatsenen errenta %300 hazi da, herrialde azpigaratuetan, berriz, %26 baino ez. Herrialdeen barruan ere, desberdintasunak areagotu egin dira. Mesede handiagoa egin die hiriei landa eremuei baino. Estatuek ekonomian esku hartzeko eta ekonomia kontrolatzeko ahalmena murriztu izana da. Gero eta erabaki gehiago hartzen dira herrialde mugetatik kanpo multinazionalen bidez. Gini koefizientea: honen bidez desberdintasunen bilakaera neurtzen da, 0 balioak berdintasun osoa adierazten duelarik. Aldagai altuena Namibiak 0.70 du aldagairik altuena eta Suediak 0,23 du aldagairik baxuena. Espainiak 0,32 du. Tobin tasa: Nazioarteko transakzioei proposaturiko zerga da; herrialde azpigaratuak garatzea eta espekulazioa geldiaraztea da zerga honen helburua,4. MUNDUKO EKONOMIA ERAKUNDEAK Nazioarteko erakunde eta instituzio batzuek munduko ekonomiaren funtzionamendua baldintzatzen dute. Munduko Bankua (MB): 1945an sortua Washingtonen munduko pobrezia murrizteko. Honek oso interes baxuko edo interes gabeko maileguak ematen dizkie herrialde azpigaratuei. Nazioarteko Diru Funtsa (NDF): 1945an sortua Washingtonen finantza aholkuak eta maileguak emateko. Hau krisirik izan ez dadin saiatzen da. Munduko Merkataritza Antolakundea (MMA): 1995ean sortua Genevan (Suitza), munduko ekonomia erraza, askea eta bidezkoa izateko. Merkataritza arauak ezarriz, herrialde azpigaratuei laguntzea da bere helburua. G-20 munduko hogei herrialderen kontsulta eta lankidetza foroa da. Gutxienez, urtean behin biltzen da krisi egoerarik izanez guztien artean zer ekintza egin behar dituzten erabakitzeko. Espainia eta Herbehereak ere G-20ko bileretara joaten dira. G-8 Estatu Batuak, Erresuma Batua, Frantzia, Italia, Alemania, Errusia, Japonia eta Kanadak osatzen dute.
MUNDUKO EKONOMIAREN GUNE NAGUSIAK
Herrialde multzo batek ekonomia ekoizpen eta munduko truke gehienak kontrolatzen ditu. Hori dela eta, potentzia ekonomikoak direla esaten dugu. Potentzia tradizionalak: Estatu Batuak, Japonia eta Europar Batasuna. Garrantzia hartzen ari diren potentziak; BEIT (BRIC): Brasil, Errusia, India eta Txina. Eskualdeko potentziak: Australia, Asiako Dragoiak (Singapur, Hego Korea eta Taiwan), Hegoafrikako Errepublika eta Pertsiako Golkoa (Irak, Iran, Saudi Arabia, Kuwait, Arabiar Emirerri Batuak eta Oman). BPG (Barne Produktu Gordina): lurralde batek urte osoan sortutako ondasunen eta zerbitzuen balioa $-etan. Per capita errenta: lurraldeko bateko biztanleriaren bataz besteko errenta; hau da, biztanle bakoitzari zenbat $ kopuru dagokion. Hori jakiteko BPG zati biztanle kopurua egin behar da. Dibisa: nazioarteko merkataritzan erabiltzen den atzerriko txanpona.
(PARTE 2 (6) )
1985etik Aurrera merkatu bateratua bihurtu zen. Estatu kideek negoziatu zuten produktuak, langileak, zerbitzuak eta kapitalak estatu kideetan askatasunez zirkulatzeko. Zenbait abantaila lortu dira: Enpresek merkatu handiagoa dute beren produktuetarako, horri esker, ekoizpena handitu eta prezio baxuagoak eskaini ditzakete. Enpresek gainerako herrialdeetako enpresekin lehiatu behar dute. Lehia pizgarria da kalitatea eta prezioa hobetzeko. Europako enpresak lehiakorragoak dira mundu-merkatuan. 1993an Maastrichteko Ituna (Herbehereak) sartu zen indarrean. Europar Batasuna sortu zen, honekin euroa € Europako txanpontzat hartu zen. Honekin munduko lehengo merkataritza potentzia bilakatu zen. Hogeita zazpi estatuetatik hamaseik duten diru ofizialtzat euroa. Per capita errenta altuena Alemania, Erresuma Batua, Frantzia eta Italian dago. Beste eskualde batzuekin trukeak sustatzeko sinaturiko itunak ditugu. Esate baterako: 1975ean Lomé-ko Hitzarmena (Togo) finantza laguntzak emateko. 1994an Europako Esparru Ekonomikoa (EEE) sartu zen indarrean. Suitza, Islandia, Liechtenstein eta Norvegia merkatu bakarrean integratzeko. Hala ere EBk ahultasun larriak ditu. Ekonomia hazkundea, per capita errenta, langileen produktibitatea eta garapen teknologikoak txikiagoak dira Estatu Batuetakoak eta Japoniakoak baino.
POTENTZIA EKONOMIKO TRADIZIONALAK a) Amerikako Estatu Batuak
Munduko BPGren %23 inguru ekoizten dute. Herrialde honi laguntzen dioten faktoreak: Bere enpresa handi asko liderrak dira munduan. Gizarteak asko balioesten du pertsonen enpresa espiritua. Inbertsio handiak egiten ditu ikerketan, honekin enpresen produktibitatea eta lehiakortasuna oso handiak dira. Kalitate oneko unibertsitatea izateagatik oso langileria gaitua du. Oso aberatsa da natura eta energia baliabidetan. Bere ekonomia oso malgua da, berehala egokitzen da aldaketetara. Atzerriko inbertsioak berenganatzen ditu. Dolarra $ da munduko dibisa. Per capita errenta handienetakoa du kontsumoa oso handia izateagatik, ekoizpenaren hazkundea bultzatzen. Bi ahulezia handi ditu: Familien zorpetze handia da. Familiak maileguen menpe bizi dira. Merkataritza balantza defizitarioa du, askoz gehiago inportatzen du esportatzen duena baino. b) Japonia
1990eko hamarkadatik ekonomia atzeralditik atera zen eta gaur egun munduko hirugarren potentzia da, Estatu Batuak eta Txinaren atzetik, ekoizpenaren arabera. Bere ekonomiaren boterearen oinarriak: Industria ahalmen handia. Mundu mailako esportazioak. Inbertsio publikoak etengabe egitea. Nazioarteko finantza merkatuak ondo ezagutzea. Alde sendoak: Oso industria askotarikoa: teknologia berriak (elektronika, informatika…), automobilgintza, ontzigintza… Abantaila teknologikoak ditu robotikan, Estatu bakuek %80 erosten ditu robotikan. Manufaktura produktuak esportatzen ditu, kalitate-prezio erlazioa ezin hobea izaten. Munduko bigarren inbertitzailea da, bere enpresak (Toyota, Fujitsu, Panasonic…) oso hedatuta daude. Yen-a nazioarteko transakzioetan gehien erabiltzen den txanponetakoa da. Aberastasunaren banaketa ondo eginda dago. Langabezia-tasa %5ekoa da. Ekonomia garapenerako bi faktore negatibo dauzka: Biztanleria gero eta zaharragoa izateagatik, gizarte gastu handiak ditu. Natura eta energia baliabide urriak ditu, kanpoko herrialdeekiko menpekotasuna sortzen. Energia atomikoa sustatzen ari da. c) Europar Batasuna
Bere helburu nagusietako bat ekonomia eremu bat sortzea izan zen, mundu merkatuan lehiakorra izateko. Honako etapak egon dira: Aduana Batasuna (EEE Europako Ekonomia Erkidegoa). 1957an aduana eskubideak kendu zizkioten elkarri, produktuetan muga-zergarik ez izateko. Estatu kide ez ziren herrialdeentzat muga-zerga bat, denentzat berdina ezarri zuten.
7. GARRANTZIA HARTZEN ARI DIREN POTENTZIAK
TXINA Ekonomia dinamikoena da, lehen ekonomia planifikatua zen, baina 1979tik Aurrera merkatu kapitalistako ekonomia bihurtu da. Gaur egun, bigarren ekoizpen-potentzia da: 9 bilioi $ baino gehiago ekoizten ditu, AEBk 14 bilioi $. Bere ekonomia ereduak ezaugarriak: Munduko fabrika bihurtu da. Goi mailako teknologiaren (ordenagailuak, telebistak…), ehungintzaren (arropa, oinetakoak…), jostailuen lehengo ekoizlea da. Hala ere batzuetan produktu asko kopia ilegalak dira. Multinazional handien helmuga da, eskulan ugari eta merkea izateagatik. Halaber, etengabe handitzen ari da bere barne merkatua. I+G+b-n gero eta gastu handiagoa egiten ari da. Beraz berrikuntza ahalmena handituko du. Bere enpresak nazioartekotzeko politika egiten ari dira. Atzerriko multinazionalen zatiak erosten ari dira. Hala nola Lenovo (txinatarra) sartu egin da IBM ordenagailuen estatu batuar enpresa. Planetako dibisa erreserba handienetakoak ditu. Hala ere ekonomia hazkunde horrek desoreka handiak ditu; Txinako per capita errenta ez da 7.000$-koa baino handiagoa. Alderdi ahulak: Lan baldintzak oso gogorrak dira. Ez dago elkartzeko askatasunik, komunismoak kontrolatzen du. Ez du osasun asegururik. Ez dago pentsiorik. Kutsadura kontrolaezina da ingurumena suntsitzen. INDIA Munduko laugarren potentzia ekonomikoa da eta bigarrena hazkunde erritmoa kontuan hartuta. Hainbat faktorek erraztu zuten garapenaren hasiera: Negozioetan ingelesa erabiltzeko ohitura. Bere barne eskaria, 400 milioi biztanlek erosteko ahalmena dute. Atzerriko inbertsioak eta kapitala. Soldata baxuak. Prestakuntza tekniko altua. Indiako ezaugarri bereziak: Natura baliabide garrantzitsuak ditu. Munduko te, esne, barazki ekoizle nagusia da; bigarren ekoizlea fruta, zementu, ur-gezako arraina. Halaber, ikatz, burdina eta aluminioko ekoizle nagusietako bat. Industria oso dibertsifikatua dago. Software informatiko garrantzitsuena. Telekomunikazioak izugarri hazi dira. Gainera ehungintza, automobilgintza, farmazia industria, petrokimikoa… oso lehiakorrak dira. Gero eta berrikuntza ahalmen handiagoa du puntako sektoreetan (bioteknologia, nanoteknologia, genetika, IKT (Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak) , edo ordezko energietan. Nazioartean asko hedatzen ari dira Indiako enpresak. Hala ere, Indiak erronka handiak ditu: Milioika biztanle pobreziatik ateratzea. Biziraupeneko ekonomiatik ateratzea. Hezkuntza sistema eta azpiegiturak hobetzea. Finantza sistema modernizatzea.
BRASIL Brasilek 2 bilioi $-eko urteko ekoizpena du. Lehengo ekonomia da Latinoamerikan eta bederatzigarrena munduan. Garapen hori errazten duten faktoreak hauek dira: Atzerriko inbertsioen hartzaile nagusia da Latinoamerikan. Ekoizle nagusietako bat da munduan honako hauetan: nekazaritzan (kafea, soja, tabakoa…), abeltzaintza (abelburuak), meatzaritza (burdina-altzairua, urrea, eztainua…), baso ustiapena (zuntzak, kautxua, zurak…), eta abar. Energia aldetik buruaskia da: energia hidroelektrikoa (Itaipú – Paraná Ibaia), bioerregaia (etanol – azukre kanabera), hidrokarburoak (Petrobras), eta abar. Industrietan hauxek nabarmentzen dira: automobilgintza (osagaiak ekoizten), kimika, elektronika… São Pauloko burtsa (BM & F Bovespa) Latinoamerikako errentagarriena da. Bere txanpona erreala R$ da, baina dolar erreserba handitu ditu. Per capita errenta nabarmen handitzen ari da, gaur egun 11.000$-koa. Hauek dira bere ahuleziak: Biztanleriaren %20 pobrezia atalasearen azpitik bizi da (eguneko 2 $ baino gutxiagorekin). Ezkutuko ekonomia garrantzia izugarria du. Amazoniako baso-soiltze azkarra. Hezkuntza, osasuna eta azpiegiturak eskasak dira. ERRUSIA II. Mundu gerratik 1989ra arte bigarren superpotentzietako bat Estatu Batuekin batera. 1989tik aurrera Sobietar Batasuna desegitearekin batera krisialdi larrian sartu zen. Egun, ekonomia suspertu egin da bi oinarrizko baliabideak izateagatik: Hidrokarburoetako (petrolioa eta gas naturala) erreserba handiak ditu. Prestakuntza maila handiko biztanleria izateagatik. Hala ere, baditu arazo batzuk ere: Atzerapen teknologikoak produktuen kalitatea mugatzen du. Komunismo garaian ez zegoen enpresen arteko lehiarik. Gehiegizko burokrazia (funtzionarioak) eta ustelkeria politikoa. Ekoizpenaren adar askotan monopolioa (enpresa batek produktu baten ekoizpena kontrolatzen duenean) eta oligopolioa (presa gutxi batzuen eskuetan produktu baten ekoizpena dagoenean) egotea
8. ESKUALDEKO POTENTZIAK Eskualdeko potentziek haien inguruko lurraldeetan eragin handia daukate a) Australia Bere zerbitzu sektorean oinarritzen da ekonomia. Kanpo esportazioan meak eta nekazaritzako produktuak dira nagusi. Eragin nabarmena du Ekialdeko Asian eta Ozeano Barean. b) Asiako dragoiak Singapur, Hego Korea eta Taiwan dira Asiako dragoiak. II. Mundu Gerraren ostean hasi ziren arin industrializatzen, eskulan merkea eta gaitua baitzuten. Potentzia esportatzaile bihurtu ziren, haien produktuak oso lehiakorrak baitziren kalitate handiagatik eta prezio merkeagatik. c) Hegoafrikako Errepublika Afrikako BPGrik altuena du. Baina gutxiengo bat ari da aberasten; biztanle gehienak, ordea, miseriarik muturrekoenean bizi dira. Langile gaituak falta izateak, IHESaren eraginak eta kriminalitate handia izateak kalte egiten diote garapenari, eta atzerriko inbertsioak geldiarazten dituzte. d) Pertsiako golkoa Iran, Irak, Kuwait, Saudi Arabia eta Arabiar Emirerri Batuak dira Pertsiako golkoa osatzen duten herrialdeak. Petrolioaren diru sarrerei esker, dibisa kopuru handiak eskura ditzakete. Dibisa horiek atzerriko herrialdeetan eta enpresetan inbertitzen dituzte. Berez herrialde hauen inbertsio erabakiek eragin handia dute munduko ekonomia osoan. Hala ere energia eta finantza sektoreetatik kanpo ez dute ia jarduerarik.