Globalizazioa: Dimentsioak, Eragileak eta Motorrak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,48 KB

Globalizazioa hitzaren bidez adierazten da zenbait eredu ekonomiko, politiko, sozial eta kulturalen hedapena, merkatu-ekonomia duten herrialde garatuetatik mundu osora gertatzen dena.

Globalizazioaren Dimentsioak

Ekonomiaren Globalizazioa

Munduko sistema ekonomiko berria ekonomia-jardueren liberalizazioan oinarritzen da, jarduerak mugatzen dituzten hesiak ezabatuz.

Globalizazio Politikoa

Hainbat erabakiguneko sistema bat eratu da (multipolarrra), eta bertan, Estatu Batuek botere hegemonikoa dute. Mendebaldeko eredu politikoa (demokrazia, giza eskubideak, eta abar) erreferentzia bat da munduan. Edonola ere, herrialde multzo txiki batek bertan ez sartzeko asmoari eusten dio (Kuba, Iran).

Globalizazio Soziala

Indibidualismoan eta kontsumismoan oinarritutako giza balioak gailentzeko joera dago, eta horrek gizartean, komunitateen eta familien egiturak eraldatzea ekartzen du ondorioz.

Globalizazio Kulturala

Ohitura kulturalak eta kontsumitzeko moduak berdinduz, mendebaldeko erreferentziazko ereduan oinarritutako eredu kultural bat azeleratzen ari da.

Globalizazio Teknologikoa

Telekomunikazioen alorreko aurrerabideek aukera ematen dute berehala edukitzeko munduko edozein lekutan gertatzen denari buruzko informazioa. Horregatik esaten da mundua auzo global bat bihurtu dela.

Globalizazioaren Eragileak

Globalizazioaren eragileak munduko finantzak, industria eta merkataritza kontrolatzen eta arautzen dituzten erakundeak dira.

  • Nazioarteko erakundeak: Munduko Merkataritza Erakundea (MME), Nazioarteko Diru Funtsa (NDF), Munduko Bankua eta G8. Mundu osoko merkataritza eta finantzak arautzen dituzte.
  • Munduko estatu nagusietako gobernuak: Haien esku dago globalizazioa benetan muga lezaketen arauak edo legeak sortzea. Aldi berean, globalizazioaren defendatzaileak ere badira, haien herrialdeetako enpresek atzerrian dituzten interesak babesteko.
  • Enpresa multinazionalak: Munduko ekonomiaren parte handia kontrolatzen dute.

Enpresa Multinazionalak

Enpresa multinazionalak enpresa bat edo enpresa multzo bat izan daitezke, eta antolakuntzari dagokionez, oinarria edo egoitza nagusia herrialde batean dute, eta munduko beste leku batzuetan eskumendeko enpresak.

Oinarria

Multinazionalaren erabakigunea da. Hortxe egiten dira produktuen ikerkuntza, diseinua eta publizitatea; Amerikako Estatu Batuetan, Erresuma Batuan edo Japonian, adibidez.

Ekoizpen Prozesu Geografikoki Dibertsifikatua

Produktua fabrikatzeko prozesuaren urratsak ez dira herrialde berean egiten, kostua murrizteko, soldata eta zerga merkeei esker, eta, bestetik, sukurtsalek erabakimenik izan ez zezaten prozesu horretan.

Globalizazioaren Motorrak

Amerikako Estatu Batuak

Munduko ekonomia-potentzia nagusia da, oso garatuta dituztelako hiru sektoreak: nekazaritza, industria eta zerbitzuak. Gainera, merkataritza- eta finantza-bolumen handia dute. Munduko botere politiko eta militarra monopolizatzen dute, eta komunikabide asko kontrolatzen dituzte.

Europar Batasuna

Munduko merkataritza-potentzia nagusia da. Europar Batasuna potentzia politikoa ere bada, Amerikako Estatu Batuek bezainbesteko botere militarrik ez izan arren.

Japonia

Hiru oinarri nagusi ditu: industria ahaltsua, merkataritza-bolumen handia eta finantza sendoak.

Potentzia Berriak

Txina, India eta Asiako dragoiak.

Entradas relacionadas: