Gizarteratzea: Definizioa, Motak eta Agente Nagusiak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,13 KB
Gizarteratzea edo Sozializazioa
- Bere bitartez, gizarteko arauak barneratzen ditugu eta “gutaz espero dena egiten dugu”. Hau da, “pertsonek euren rolak espero den moduan bete ditzaten posible egiten duen bidea” da.
- Jendarteak behar edo nahi dituen pertsonak sortzen ditu, pertsonak jendarte edo kultura zehatz batean bizitzeko prestatzeko helburuarekin. Arau edo balio multzo bat ikastean eta barneratzean datza (bizitza estilo bat, bizimodu bat). Jendarteak eta kulturak eragin handia daukate gure identitatean, nortasunean (baita nortasun indibidualean ere). Amaitzen ez den ikasketa prozesua da, ez du zertan prozesu formala izan behar.
- Osagai eta orientabide horiek instituzio sozialen ekintzaren bidez barneratzen ditugu: familia, eskola eta parekoen taldea (lehen mailako sozializazioa); zein sare digitalak, komunikabideak eta bigarren mailako sozializazio-instituzioak (kirol-, kultur-, erlijio-taldeak, ikaskideak, lankideak, etab.). Harremanak izateko dugun modua eta gizarte-taldeetan dugun kokapena arautzen duten osagaiak dira. Talde sozialak ezaugarriak partekatzen dituzten eta gizartean rol bat betetzen duten pertsonen multzoa dira.
Funtzioak
Gizarteratzearen funtzio nagusiak hauek dira: gizartearen parte bihurtzea, portaera egokia ikasiz; eta arauak, rolak, balioak eta abar barneratzea.
Lehen Gizarteratzea
- Haurtzaroan izaten da. Inork ezin du aukeratu zein errealitate sozialean jaioko den, baina errealitate horrek eragin handia izango du pertsonen bizitzan.
- Mundu filtratu bat ikasten dugu (konturatu gabe).
- Norberaren gaineko kontzientzia eta besteen kontzientzia (familia, lagunak, arauak) hartzen da.
- Oinarrizko arauak garatzen dira, errepikapenaren bidez.
- Umea bere familiarekin identifikatzen da.
- Hizkuntza eta identitate bat barneratzen ditugu. Kontzientzian sendo barneratzen diren edukiak dira.
Bigarren Gizarteratzea
- Familiaz kanpo gertatzen da (ez dago horrenbesteko karga emozionalik).
- Gai gara identifikazio-maila minimo batekin funtzionatzeko.
- Errealitate sozial asko: mundu zehatzagoak ikasten dira.
- Barneratutako edukiak kontzientzian ahulago barneratzen dira.
- Bigarren sozializazioan rolak antzezten ikasten dugu: modu tipifikatu batean portatzen ikasten dugu, modu jakin bateko pertsona bat izaten.
- Antzekotasun handia du aktore-lanarekin: jendarteak gidoi bat eskaintzen digu rol bakoitzerako, eta guk paper hori antzezten dugu.
- Rol batzuek beste batzuek baino identifikazio handiagoa eskatzen dute, eta rol bera antzezteko modua ere aldatu egiten da: rolak norberak eskuratutakoak edo jendarteak atxikitutakoak izan daitezke.
- Rolez gainera, arauak ere ikasten eta barneratzen ditugu. Gizarteko arau multzoek "patroi kulturala" osatzen dute: jarraitu beharreko eredua edo eskema.
Familia
Gizarte eta kultura guztietan, familia sozializazio-agente garrantzitsuena da. Haurren lehen urteetan babesa eta laguntza ematen du, eta mundua erakutsiko dio umeari. Gizarteratzea familian ez da prozesu antolatua, kaotikoa baizik, etengabekoa eta erabatekoa (umeek entzundako guztia barneratzen baitute). Horregatik, hain dira garrantzitsuak norberaren eraikuntzan familiaren ezaugarriak (klase soziala, arraza, erlijioa, etab.).
Azken urteetako aldaketa handiak:
- Familia-instituzioaren garrantzi-galera, gizarte tradizionaletik egungoetara.
- Emakumearen rolaren aldaketa (lan-merkatuan parte-hartzea areagotzean; jada II. Mundu Gerratik: industrializazio garaian fabriketan ere aritzen ziren).
- Gurasoen denbora gutxiago haurrentzat (emakumeak gizonaren rola hartu du lan-merkatuan, baina gizonak ez du berea hartu etxeko eremuan).
- Familia-eredu berriak (postmodernoak: pertsona bakarrekoak, guraso bakarrekoak, sexu bereko bi gurasoak, etab.).
Familiaren hezkuntza- eta sozializazio-jardunak nabarmen baldintzatzen du eskola-errendimendua.
Eskola
Mundu-ikuskera zabaltzen da (familiatik at): ezagutza formalaz gain, gizarteko arau eta balioak ere ikasten dira, hala nola diziplina, puntualitatea, lehiakortasuna, abertzaletasuna, etab. Etorkizuneko helduei gizarteak bizirik irauteko hori erakusten die eskolak.
- Gizarte modernoetan lehen baino oinarrizkoagoa da. Adibidez, gizarte tradizionaletan familian belaunaldiz belaunaldi nekazarien eta eskulanak egiten zituzten beste langile batzuen lanbide-prestakuntza transmititzen zen. Egun, umeek ez dute gurasoen lan-jarduera bera egiten.
- Umeak eskolan zaintzen eta hezten dira: lanean hasi arte oinarrizko trebetasunak garatuko dituzte, eta trebetasun bereziak gero, eskolan jarraitzen badute.
Lagun-taldea
- Helduen kontrolpetik at: Gurasoengandik aldendu eta identitate propioa eraiki (independentzia sentsazioa). Harremanak aukeratzen dira. Hasieran, antzeko adineko edo klase sozialekoak izaten dira.
- Erreferentzia-taldeen teoria: Talde mota bat baino gehiago. Aukeratu edo tokatu? Taldearen kanpo-adierazpenak imitatzen ditugu: arropa, portaerak, etab.
- Lehen mailako taldea nerabezaroan (familia, kuadrilla): Denbora asko elkarrekin. Harreman pertsonal eta iraunkorrak. Balio handikoak: maitasuna eta babesa eskainiz, gizarte indibidualistetan.
- Bigarren mailako talde handia (lankideak, unibertsitateko kideak, guraso-lagunak): Gertutasun emozionalik gabe. Interes berdinen ondorio (instrumentalak). Taldea bitartekoa da. Ez dute zertan "betiko" izan beharrik.
Komunikabideak
Aldeko argudioak:
- Parte-hartzea eta sormena sustatu.
- Eztabaida publikoa sustatu.
- Informazioa eta entretenimendua jende guztiari zabaltzea.
- Aniztasuna.
Kontrako argudioak:
- Kulturen homogeneizazioa (globalizazioa).
- Pasibotasuna, konformismoa, kritikotasun eza.
- Manipulazio eta kontsumismo arriskua.
- Ez dena ikusten edo entzuten, ez da existitzen.
- "Simulazioaren eta espektakuluaren gizartea" sustatu.