Gizartea Antolatzeko Moduak: Boterea, Estatua eta Bizikidetza

Enviado por Chuletator online y clasificado en Formación y Orientación Laboral

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,22 KB

GIZARTEA ANTOLATZEKO MODUA: Gizakiok gizartean bizi gara, non bizirik irauteak, elkarbizitzak eta ikasteko bidea ematen digu; kultura eta hizkuntza osatzen dute. Gizakiok izaki sozialak gara; besteekin bizi beharra daukagu pertsona betan garatzeko. Denboraren joanean hainbat modutara antolatu izan da gizartea (antolaketa tribala, esklabitza, feudala, estatuetan oinarrituta...)

BOTEREA ETA LEGITIMAZIOA

Botere politikoa deritzo besteak modu jakin batean jokatzera behartzeko ahal edo indarrari. Botere politikoaren kontrola izateak bizilagun guztiei zer egin behar duten agintzeko ahala ematen dio gizabanako, talde edo instituzio bati. Dena den, agindu horiei ez zaie beti men egiten. Botere politikoa legitimoa da herriak onartzen duenean norbaiti obeditu behar zaiola. Norbaitek autoritatea duela esaten dugu haren aginduak obeditu behar dituztenak errespetatu egiten dutenean hura. Boterea ez bezala, autoritatea ezin da inposatu.

BOTERE POLITIKOAREN LEGITIMAZIOA

  • Legitimazio tradizionala: denboraren joanean aldaezin iraun duten ohituren prestigioan oinarrituta. Belaunaldiz belaunaldi indarrez egon ziren arauak errespetatzen badira hartzen da baliozkotzat boterearen erabilera (antzinako monarkiak).
  • Legitimazio karismatikoa: Agintzeko gaitasuna norberaren nortasunari esker da. Gizarteak onartzen du gizabanako berezi horri (gaitasun nabarmenak dituena) boterea ematea (Hitler).
  • Legitimazio arrazional-legala: ezarritako arauak jarraitzen ditu eta du legitimazioa. Boterea arau horietan jasotakoaren araberakoa baldin bada soilik izango da hura legitimoa (Sistema demokratikoetan bozka bidez).

ANIMALIA POLITIKOA

Antzinako Grezian sofistak esaten zuten taldean bizitzea hitzarmen batean adostatu zela. Antzin Aroan Aristoteles esaten zuen bizitzea gugan dagoen joera bat zela: "animalia politiko eta soziala". Pertsona bilakatzen gara besteekin gaudenean. Gure helburua zoriontasuna da.

ESTATUA ETA GIZARTEA

Estatu nazionalak dira gure esparru politikoa. Subiranotasuna; hau da, aginpea izatea. Botere subiranoa gauzatzen duen instituzio bat da. Botere hori gauzatzeko legitimoa izango da. Eremu geografiko batean bete ditzake dagozkion funtzioak, beste estatu batzuei dagokien lurraldetik bereizia. Estatuak haren mugen barruan bizi diren bizilagunen gain eragin dezake, biztanle horiek estatu-botereak emandako legeak bete behar dituzte.

Estatu batean instituzioak du subiranotasuna. Egitura administratiboak dauzka (alkaldetza, polizia, enbajadak...) eta haren bidez gauzatzen da boterea.

Max Weberrek esaten zuen estatuak lurralde jakin batean indarkeria modu legitimoan erabil dezakeen instituzio bakarra izateko.

ESTATUA ETA GIZARTE ZIBILA

Hainbat gizabanako eta taldek (ez direnak estatuarenak) elkartzen dira eta gure arteko bizikidetza antolatzeko eta hobetzeko lan egiten dute (sindikatuak, Greenpeace...) eta talde horiei gizarte zibila deritzo.

Entradas relacionadas: