Gizarte Zibilaren eta Estatuaren Sorrera: Ikuspegi Klasikoak eta Modernoak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Francés
Escrito el en
vasco con un tamaño de 10,65 KB
Gizarte Zibilaren Sorrera
Aristotelesek Politikan dio gizakia berez gizarteko izakia dela. Badakigu pertsonek bizirik irauteko premia dutela. Gizarteak gizakia hartzen du (gizartearen menpe). Ase ditzake premia materialak, adeitasunezkoak eta adimenekoak. Hauek asetzeko gizarteko erakundeak daude. Gizarte taldeak gero eta konplexuagoak eta hobeto egituratuak dira.
Gizarte Erakundeak
Gizabanakoen portaera eta gizarteko jarduera arautzeko ereduak edo egiturak dira.
Helburuak:
- Premiak asetzea.
- Gizabanakoen kohesioa.
Gizarte zibilaren sorreraren azalpena bi egoeratan oinarritzen da (Aristotelesen arabera): gizabanakoen berezko izaera, eta gizartea biltzea, egintza kontziente baten ondorioz. Horrek hitzarmenak, kontzientzia eta inposizioa dakartza.
Ikuspegi Naturalista (Aristoteles)
Aristotelesen arabera, gizakia gizartean bizi bada, ez da apetagatik, beharrizanagatik baizik, gizartean bizitzeko eginda baitago. Familia eta tribua dira gizakiari dagokion gizarte-antolamenduaren lehenbiziko osagaiak, eta estatu moduko gizarte antolakuntza handiagoak eta konplexuagoak osatzen dituzte.
Gizarte politikoa ongiaren zerbitzurako egon behar da, ongi hori instituzio bihurtu ahal izateko. Gizarteak guztiontzako ongia bilatzen du.
Polisa: gizaki libreen eta berdintsuen arteko komunitatea da. Aristotelesen ustez, gizakiaren izaera sozialaren froga mintzairan dago.
Ikuspegi Konbentzionala (Kontratu Soziala)
Gizabanakoak itun baten bidez elkartu ziren. Berez, ez zuten gizartean bizi nahi izango, baina kalte handiagoak saihestearren onartu egin zuten. Doktrina horren aurrekariak sofisten erakutsietan daude.
Greziar jakintsu horien aburuz:
- Naturaren fenomenoak berezko eta nahitaezko dinamika baten arabera bilakatzen dira.
- Giza kontuak (hots, gizakiaren ohiturak, elkarteak, arau moralak eta legeak) zeharo konbentzionalak dira (ezin esan daiteke horrelako itunak naturalak direnik).
XVII. eta XVIII. mendeetan, ituna egituratzeko arrazoiak hauek izan ziren:
- Segurtasuna bilatzea.
- Bakoitzaren jabetza babestea.
- Askatasuna bermatzea.
Hitzarmenaren aldeko filosofoek bi kontzeptu dituzte oinarri:
- Egoera Naturala: Borroka egin behar den egoera, gizarte zibila sortu baino lehenagokoa.
- Egoera Zibila: Gizabanakoen batasun finkoa eta iraunkorra.
Kontratu Sozialaren Filosofoak
Thomas Hobbes (1588-1679): Menpekotasun Hitzarmena
Leviathan liburuan, ingeles filosofo honek ikuskera ezkorra ematen du giza izaeraz. Gizakia berekoia eta bortitza da, eta gura duen guztia ororen gainetik hartzeko joera menderaezina du. Esaldi ospetsua: “Gizakia otsoa da gizakiarentzat”.
Bakea eta segurtasuna nagusiarazteko, hitzarmen baten bitartez, askatasunari eta eskubideetako batzuei uko egin behar zieten, guztien gainetik egongo zen gobernu erakundea sortzeko (helburua gizabanakoen segurtasuna zaintzea). Estatuburuak, erregeak, botere absolutua du. Zenbat eta botere handiagoa, orduan eta hobeto gobernatuko du.
John Locke (1632-1704): Hitzarmen Liberala
Britainiarra. Gizakiok jatorrizko izaeraz askeak eta elkarren berdinak gara. Hainbat eskubide ditugu: bizitza, askatasuna eta jabetza pribatua, eta eskubide horiek guztiak edozein komunitatek bermatu behar ditu. Eskubideak koordinatzeko, herritarrek Estatuarekin ituna sinatzen dute (Hobbesen aurka).
Hitzarmen horretatik sortzen den botere politikoa bere eskubideen babeslea baino ez da. Estatu erakundea gatazkei aurrea hartzeko eta inork bere kasa zigorrik ezar ez dezan sortzen da. Boterea ez da esku bakar batean egongo (botere banaketa da oinarria).
Jean-Jacques Rousseau (1712-1778): Hitzarmen Soziala
Aurrerapenean konfiantza baikorraren kontra, Rousseauk zeharo ikuspegi ezkorrari eutsi zion. Haren ustez, zenbat eta gehiago urrundu jatorrizko egoera xalo hartatik, orduan eta okerragoa izango zen gizabanakoen arteko bizikidetzarako (basati ona).
Gizabanakoak gizartean biltzen diren uneaz geroztik, hondatzen hasten dira. Jabetza pribatua jartzen du gizakien galbidearen iturritzat. Gizarte antolamendurik egokiena erabakitzeko, basati onaren ikusmoldea hartu behar da kontuan. Horrelako eraketak lortzeko, hitzarmen soziala garrantzitsua da.
Estatua ez da inondik sortzen, herritarren borondate eta asmo guztien bat eginda ez bada. Estatu demokratiko modernoaren oinarriak finkatu zituen.
Zuzenbide Kontzeptua eta Baldintzak
Zuzenbidea lege bilduma bat da, zeinak Estatuaren barruan zer egin edo zer ez egin esaten digun. Arau erregulatzaileak dira, harreman sozialak ezartzen dituztenak, eta portaera desegokien aurrean neurri hertsatzaileak ere ezartzen dituzte.
Zuzenbide Estatua agintea legearen menpe daukan erregimen politikoa ulertu ohi da. Gizabanakoen eskubideak babestea du eginkizun. Arautegi nagusi bat du: Konstituzioa. Bertan, Estatua osatzen duten erakunde guztien egitekoak eta euren arteko harremanak xedatzen dira.
Zuzenbide Estatuaren 3 Baldintza Nagusiak
- Herri-subiranotasunetik sortu diren erakundeek promulgatu behar dituzte legeak.
- Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean agertzen diren zuzenbidearen araberakoak izan behar dute (Parlamentua da legeak egiteko dagoen erakunde bakarra, aginte legegilean datza). Hitzarmenak ezin dira Estatuaren zuzenbidearen kontrakoak izan. Zuzenbide Estatuak ezin du lege bat ezarri Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren kontrakoa bada.
- Estatuaren erakundeek legea bete behar dute, eta ez dago salbuespenik. Zigorrak maila berekoak izan behar dira.
Estatu batek aipaturiko baldintzak betetzen dituenean, zuzenbide estatua dela esaten dugu. Berdintasunean eta askatasunean oinarritzen den sistema demokratikoa da. Botere politikoaren iturria herritar guztien artetik sortu bada, herriak, modu arautuan (hauteskunde sistema), botere horren kudeaketan parte hartzen du. Pertsonen pentsamoldeak askotarikoak direnez, gizabanakoak taldetan nahiz alderdietan elkar daitezke.
Estatu Erakundeak
Estatua Absolutismo garaian osatuz joan ziren oinarrizko hiru funtzioetan antolatzen da: legegilea, exekutiboa eta judiziala.
Estatu Burutza
Gobernu forma kontuan harturik, estatu-burutza monarkia edo errepublika izan daiteke.
Monarkia
Antzinako forma da. Egitura demokratikoetan egokitu da, eta errepresentazio soileko gune politikoetan. Haren eginkizuna herrialdeko konstituzioak xedatzen du. Gaur egun, monarkia parlamentarioak dira. Monarkiaren eginkizun politikoa Estatuaren ordezkari sinboliko gisa, batasun politikoa da, eta bitartekari lana egiten du, kontu politikoetan sartzen ez delako.
Errepublika
Bere hautazko izaera du. Presidentea aukeratzeko era hiru motatakoa da:
- Zuzeneko sufragioa (adibidez, Frantzia edo Portugal).
- Konpromisarioaren bidez (horiek aukeratzen dira geroago haiek presidentea hautatzeko; adibidez, Ameriketako Estatu Batuak).
- Parlamentuaren bidez.
Gobernua
Botere exekutiboarekin identifikatzen da, menperatzeko ahalmenarekin, alegia. Presidenteak hartzen du bere gain herriaren antolamendu politiko orokorraren zuzendaritza. Diputatu gehien duen parlamentu-taldeak gobernua osatu ahal du, dagozkion ezaugarri ideologikoen arabera.
Parlamentu-taldearen buruan:
- Koalizio-gobernua eratzea erabaki dezake, alderdi politikoetako ordezkariei ministerio ardurak eskainiz.
- Komenigarriagoa da alderdi politiko bateko diputatuak batuta gehiengo osoa izatea: kolore bakarreko gobernua horrela osatzea.
Parlamentua (Aginte Legegilea)
Erakunde kolegiatuak dira, eta gainera, konplexuak. Botere exekutiboa kontrol parlamentarioaren bidez kontrolatzen du, konstituzioak eta araudiak zehazten duten eran. Parlamentua Estatu Liberalean sortu zen, subiranotasun nazionalaren ordezkaritza politikoa zen. Bertan, oposiziokoek beren iritzia eman dezakete funtzio hauetan: funtzio legegilea eta exekutiboaren eta administrazioaren kontrol funtzioa. Bestalde, gobernuaren lege-proiektuak gauzatzeko, parlamentuak onespena eman behar die. Horregatik interesatzen zaio gobernuari parlamentuaren gehiengo babesa izatea.
Erakunde Judizialak (Aginte Judiziala)
Gizarte garatuetan, erakunde batzuk sortzen dira, eta horien helburua gatazkak konpontzea eta ordena soziala mantentzea da. Epaileen eta fiskalen multzoari dagokion egitekoa ezarritako ordenak iraun dezan begiratzea da, eta legeak urratzen direnean, zigor egokiak aplikatzea. Prebarikazio-delituak euren inpartzialtasuna zikinduko luke. Estatuak, hortaz, epaileen autonomia babestu beharko du.
Agente Politikoen Legitimazioa
Estatua gizabanakoak zapaltzeko bitarteko hutsa dela dioten ideologia anarkistak izan ezik, gehienek behar-beharrezkotzat jotzen dute Estatua. Estatua erakunderik egokiena da bortizkeria-agerraldiak kontrolatzeko eta guztion ongizate ekonomikoa sustatzeko.
Agintea menekoei zilegi edo legezko egiten zaien neurrian, Estatuaren eraginkortasuna handitu egiten da. Estatu-agintearen zilegitasuna aztertzeko, politikatik eta Estatutik bertatik aldendu beharra daukagu. Zertan funtsatzen da Estatuak erabiltzen duen aginte politikoaren hertsadura? Funts hori etikan edo filosofian aurkitu behar dugu.
Max Weberren Zilegizko Aginte Ereduak
Max Weber filosofoak hiru eredu hauek ikusten ditu zilegizko agintetzat:
- Legitimazio Karismatikoa: Herritarrak buruzagiari txundituta sentitzen dira. Agintariak menekoak erakartzen ditu, eta horiek jarraitu egiten diote, behar duen guztia lortu arte eta hutsik egin gabe gidatuko dituela sinetsita. Heroiak, profetak, demagogoak eta liluratzeko ahal irrazionala aitortzen zaien liderrak ditugu. Mugimendu iraultzaile gehienek izan dituzte horrelako buruzagiak.
- Legitimazio Tradizionala: Nolabaiteko santutasuna dariela sinestea da. Antzinatik jarauntsitako ohiturek ematen diote berme-sineskera hori, agintariei obedientzia zor dietelako uste osoa. Enperadoreen eta monarken autoritateak aipa ditzakegu arlo horretan, aginpidea Jainkoaren graziatik datorrela ere.
- Legitimazio Legal-Arrazionala: Agintedun pertsonarik gabe, ezarritako legeari egiten zaio men. Legeak xedatzen du gobernariak nor eta zergatik izango diren, zalantzarako tokirik utzi gabe, eta hiritarrei, ordainean, gobernuan dihardutenei obeditzea eskatzen die. Konstituzioa duten estatuetan nagusi da, jatorrizko hitzarmena oinarri hartuta: herritarrek guztion gaineko eragina izango duen arautegia hitzartzen dute.