Gizarte Zerbitzuen Definizioa eta Eboluzioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Formación y Orientación Laboral

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,1 KB

Ongizate sozialaren ekoizpen moduek eragin zuzena dute gizarte zerbitzuak definitzerakoan. Testuinguru historiko batzuei lotuak izateaz gain, gizarte zerbitzuak konzeptualizatzeko eta ulertzeko modu ezberdinak daude. Gaur egun, gizarte zerbitzuak eskubide sozialen luzapen gisa agertzen dira.

Gizarte zerbitzu hitza bi zentzutan erabiltzen da:

  • Gizarte zerbitzuak Ongizatezko Estatuaren barruan:
    Hauetan, gizarte politikaren jarduerak garatzen dira, eta horien helburua herritar guztien bizi baldintzak babestea eta hobetzea da. Gizarte zerbitzuak jarduera eta laguntza multzo bat bezala ikusten dira, non osasuna, hezkuntza, etxebizitza eta hirigintza, enplegua eta errentaren segurantzak, laguntzak eta gizarte zerbitzuak berak sartzen diren.
  • Gizarte zerbitzuak modu zehatzagoan (Zerbitzu pertsonalak):
    Mendebaldeko herrietan geroz eta hedatuagoak diren gizarte zerbitzu pertsonalak dira. Europako Karta Sozialak proposatzen duen definizioaren arabera, gizarte zerbitzuak, gizarte langintzaren metodoak erabiliz, ongizatea dakartenak, komunitateko talde eta gizabanakoen garapena bilatzen dutenak eta ingurugiro sozialera egokitzen direnak dira.

Espainian Gizarte Zerbitzuen Eraldaketa

1960. hamarkadaren amaieran, gizarte zerbitzuetan ondorio nagusiak dauzkan aldaketak ikusi ziren Espainian. Europako beste herriekin alderatuta, nahiz eta berandu gertatu, egoera erabat eraldatu da gizarte zerbitzuen inguruan adostasun zabal bat egon delako, 1980. hamarkadan tira-bira politiko eta administratibo asko izan badira ere.

Babes eta Esku-hartze Modelo Berria

Babes eta esku-hartze modelo berri baten osaketak, legedi, administrazio eta finantza erreforma larriak burutzea eskatzeaz gain, botere publiko eta eragile pribatuen arteko harremanak berrikustea suposatu du.

Gizarte langileen lagunarteko egiturak, Ongizate Sozialerako Espainiar Batzordeak eta Gizarte Zerbitzuen Talde Sozialistak gizarte zerbitzuen garapenerako, informazioaren hedapenean eta profesional zein erakundeen biziberritzean eginkizun garrantzitsu bat jokatu dute.

Prozesuaren Ondorioak eta Zehaztapenak

Prozesu horren emaitza gisa, gizarte zerbitzuen konzeptua gizarte zerbitzu pertsonalekin nahastu da, hiru irizpideren arabera zehaztuz:

  1. Gizarte Zerbitzuen Izendapena: Autonomi Erkidegoetako eta udaletxeetako egitura administratiboen berrindartzea. Administrazio publikoaren barruan, gizarte zerbitzuak osagai berezi batzuk bezala osatu dira, bere sail, erakunde publiko ala autonomoekin.
  2. Autonomia Erkidegoen Gaitasunak: 1980. hamarkadan, gizarte zerbitzuei buruzko lege berezi batzuen bidez, Autonomi Erkidegoek beraien gaitasunak gauzatu dituzte alor horretan. Hau garrantzitsua izan da gizarte zerbitzuen egituraketan eta berrindartzean.
  3. Heziketa eta Legitimazioa: Unibertsitate munduan eta gizarte langileen heziketan, gizarte zerbitzu hitzaren esanahi mugagarria aukeratu da, garatzen ari den praktika sozial, politiko eta administratiboa zilegiztatuz.

Entradas relacionadas: