Gizarte Zerbitzuen Definizioa eta Bilakaera EAEn
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 9,42 KB
1. Atala: Gizarte Zerbitzuen Izaera
1.1. Gizarte Zerbitzuen Definizioa
Ongizate sozialaren ekoizpen moduek eragin zuzena dute gizarte zerbitzuak definitzerakoan. Zentzu horretan, ekintza sozial, laguntza sozial, gizarte segurantza zein ongizate soziala kontzeptuek, testuinguru historiko batzuei lotuak izateaz gain, gizarte zerbitzuak kontzeptualizatzeko eta ulertzeko moduak adierazten dituzte. Nahiz eta legediak eta araudiak pilatu, ikerketa eta informazio gutxiago dago Gizarte Zerbitzuei buruz, gai horri buruzko datuak ez baitira sistematikoki bildu. Hain zuzen ere, ikerketa gehienak unibertsitate arlokoak dira, kongresu, mintegi eta argitalpenen bidez plazaratzen direnak.
Egun, gizarte zerbitzuak eskubide sozialen luzapen gisa agertzen dira. Behar sozial nozioa gizartearen menpe dago. Administrazio publikoaren aurrekontuetan txertatu hori bermatzeko. Aurrekontuetatik partida batzuk bideratzen dira gizarte zerbitzuetara. Partida horiek bideratzeko dirua lortu behar da, fiskalitatearen (zergak igoz) eta murrizketen bidez.
Lurralde historiko bakoitzak independentzia du kudeatzeko. EAEko zonaldeen artean desorekak daude historiaren ondorioz (frankismoan, nahiz eta Araba eta Nafarroa forudun lurraldeak izan eta Bizkaia eta Gipuzkoa "traidoreak", gehiago esplotatu zen Araba eta Nafarroa). Desoreka horiekin bukatzeko, 2008ko Gizarte Zerbitzuen legea argitaratu zen. Bertan, eskubide subjektiboak eta 8 urtetan EAEn gizarte zerbitzu minimo eta maximo batzuk bermatzen dira. Baina krisia ematen da eta administrazio publikoak ez du dirurik hori aplikatu ahal izateko. Ondorioz, legean ageri zena atzeratzen da.
Gizarte zerbitzu kontzeptua 2 zentzutan erabiltzen da:
- Zabalena: ongizate estatuaren barruan garatzen den gizarte politikaren jardueretan kokatzen da, jakinik bere helburua herritar guztien bizi baldintzak babestea eta hobetzea dela. Ikuspegi honek Gizarte Zerbitzuen jarduera eta laguntza multzo bat bezala ikusten ditu, osasuna, hezkuntza, etxea eta hirigintza, enplegu eta errentaren segurantzak, laguntza eta Gizarte Zerbitzuak bertan sartzen direlarik. Nazioarte mailan Gizarte Zerbitzuak ezagupen handia daukaten definizioak daude, 1948ko Nazio Batuen Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala. (Ezagutza diagnostiko zabal baten aukera ematen digu. Diagnostiko horren ondorioz esku hartzea egokia egin/emateko aukera ematen digu.)
- Zehhatzagoa: Gizarte Zerbitzuek modu zehatzagoan definitzen ditu. Mendebaldeko herrietan geroz eta hedatuagoak diren Gizarte Zerbitzuak pertsonalak dira. Europako Karta Sozialak proposatzen duen definizioaren arabera, Gizarte Zerbitzuak, Gizarte Langintzaren metodoak erabiliz, ongizatea dakartenak, komunitateko talde eta gizabanakoen garapena bilatzen dutenak eta ingurugiro sozialera egokitzen direnak dira.
Planteamendu/ikuspegi ezberdinak daude ideologiaren arabera, zein izan behar den Gizarte Zerbitzuen zabalera. Ezkertiarren arabera zabalago edo ia zerbitzu guztiak eman behar dira. (Esku hartze publikoa handiagoa izan behar da).
Gizarte Zerbitzuen Bilakaera Historikoa
II. mundu gerraren ostean, mendebaldeko estatuetan ongizate estatua garatu zen. 1960ko hamarkada amaieran, Gizarte Zerbitzuetan ondorio nagusiak dauzkaten aldaketak ikusi dira. Espainian, Europako beste herriekin alderatuta, nahiz eta berandu garatu, egoera erabat eraldatu da Gizarte Zerbitzuen inguruan adostasun zabal bat egon delako, 1980ko hamarkadan tira-bira politiko eta administratibo asko izan badira ere. Babes eta esku hartze modelo berri baten osaketak, legedi, administrazio eta finantza erreforma larriak burutzea eskatzeaz gain, botere publiko eta eragile pribatuen arteko harremanak berrikustea suposatu du.
Orduan agertzen dira, Gizarte Zerbitzuei buruzko lehen argitalpenak eta ekintza sozialean adituak diren politikoek eta profesionalak buruturiko lehen azterketak. (Frankismoan elizari azpikontratatu zitzaizkion hezkuntza, adibidez, eta benefizientzia soziala). Profesionalen arteko bilkura anitzek eztabaida hori elikatu dute, zelai hau zehazterakoan erreferente nagusi batzuk finkatuz. Gizarte Langileen lagunarteko egiturak, ongizate sozialerako Espainiako batzordeak eta Gizarte Zerbitzuen talde sozialistak prozesu horren eragile nagusietarikoak izan dira.
Gizarte zerbitzuen garapenerako informazioaren hedapenean eta profesional zein erakundeen biziberritzean eginkizun garrantzitsu bat jokatu dute. Prozesu horren emaitza gisa, Gizarte Zerbitzuen kontzeptua Gizarte Zerbitzu pertsonalekin nahastu da, 3 irizpideren arabera zehaztuz:
- Gizarte Zerbitzuen izendapenekin, Autonomia Erkidegoetako eta udaletxeetako egitura administratiboaren berrindartzea, beti ere uneak kontuan hartuz eta eskualde ezberdinetara egokituz. Administrazio publikoaren barruan Gizarte Zerbitzuak osagai berezi batzuk bezala osatu dira, bere sail, erakunde publiko ala autonomoekin. Batze eta indartze prozesu horrek, bere antzemate hobea faboretu du, batasun berezi bat lez, bai profesionalen aurrean, bai gizarte osoaren aurrean.
- 1980ko hamarkadan Gizarte Zerbitzuei buruzko lege berezi batzuen bidez, Autonomia Erkidegoek beraien gaitasunak gauzatu dituzte alor horretan. Bere aldarrikapena, une garrantzitsua izan da Gizarte Zerbitzuen egituraketa eta berrindartzean eta garrantzi semantiko itzela ukan du.
- Paraleloki, unibertsitate munduan eta Gizarte Langileen heziketan, Gizarte Zerbitzu hitzaren esanahi mugagarria aukeratu da, garatzen ari den praktika sozial, politiko eta administratiboa zilegiztatuz.
Gaur egun, Gizarte Zerbitzuen izena daramaten jarduera batzuk orokortu dira, osasuna, hezkuntza eta kulturarengandik banatzen diren babes sozial alor bereziak ordezkatuz. Mugak dauzkan eremu propio bat, ez da soilik baliabide sozialak ezagutzen, osaketa teoriko eta tekniko propioak dauzkan baliabide zehaztu batekin baizik, irudi sozial geroz eta bereziago bat edukiz. Batez ere, gizarte politikaren barnean, zuzenbidearen ezaugarri, egitura politiko-administratibo eta aurrekontu bereziak ditu.
Diziplina bakoitzak joera dauka bere objektu propioa diseinatzeko. Gizarte Langintzaren diziplinak bere objektuak definitu behar ditu. Gizarte Langintza normalizatzen den heinean suposatzen da bere esfortzu hori egin behar duela; eta, Gizarte langileei eskatzen zaie ikerketari loturiko konpetentziak izan ditzaten. Gizarte Langintzan oraindik ez dago ikerketa tradiziorik.
Gizarte Zerbitzuen Definizio Zehatza
Beraz, Gizarte Zerbitzuak horrela zehaztu daitezke:
- Autonomia Erkidegoetako Gizarte Zerbitzuen legearen argitalpenetatik abiatuz, legedian eta erakundeetan, Gizarte Zerbitzu hitza erabiltzen da, laguntza batzuk eskaintzen dituen zerbitzuak gisa: enpleguaren sustapena, pertsonaren garapen askea, herritar bizitzan bere parte hartzea sustatzeko eta bazterketa eragiten duten arrazoien ohartaraztea, trataera eta konparaketa. Zerbitzu mota hau, herritarrek eskatu dezakete eskubide zilegi bat lez eta estatuak bermatu behar duen eginkizun bat gisa agertzen da.
- Ezaugarri administratibo, organiko eta instrumentalak: Gizarte Zerbitzuak, herritarren ala taldeen behar hurbil bezain larriei norabidetuta dauden egitura administratiboak lez ikustarazten dituzte. Pertsonak, bere ingurugiro sozialarekin harremanetan jartzea eta bizi kalitatea goratzea du helburu. Eta, administrazioaren eta talde teknikoen bidez, baliabideak zein laguntzak kudeatzen ditu.
- Gizarte Zerbitzuak, gizarte politikak bezala ikusi behar direnaren inguruan, ez dago adostasunik nazioarte, unibertsitate eta profesional mailetan. Batzuek diote Gizarte Zerbitzu batzuk merkatuak bermatu behar dituela eta hori bera gertatzen da Europako herri gehienetan. Halaber, herri zenbaitek, Gizarte Zerbitzu pertsonalen kudeaketa erakunde pribatu eskuzabalen eskuetan utzi dute, estatuaren laguntza ekonomikoa jaso arren.
Gizarte Zerbitzuak ahalik eta hurbilen egon behar dira jendartetik.
Udalen Eginkizuna Gizarte Zerbitzuetan
Gizartean suertatzen diren testuinguru aldaketek eta bereziki herritarrekiko hurbiltasun geroz eta eskaera handiagoek, udalak lehen lerroan ezarri ditu gizarte zerbitzuak eskaintzerakoan. Udalak toki egokiak bezala agertzen dira eskubide sozialak hedatzeko eta sakontzeko, gizarte zerbitzuen ikuspegia zabalduz: zerbitzu pertsonalen politikak, pertsonen, taldeen eta komunitateen inguruan antolatutako tokiko ekintza publiko batzuk bezala agertzen dira, elkartasun, integrazio eta parte-hartze harremanen gainean oinarrituz, garapen sozio-ekonomikoa garatzeko asmoz.
Udalek beregain konpetentzia batzuk legeak aitortzen ez dituena. Ondorioz, ez izan diru parterik. Krisia ematean, rekaudazio fiskal gutxiago eta gastua igo. Hori eragin, udal asko zorpetu. Horiek interbenituta izan dira. 2008ko legea egin behar zehazteko noren eskumena den bakoitza.
Planteamendu honek, ekintza eta esku-hartzearen funtsezko ardatzetan ekiten du. Batetik, laguntza-sustapena, non estalgarri sozialak eta kudeaketa anitz, elkartedunak eta pertsonalizatuak diren, bana ezinak izanik. Bestetik, unibertsaltasuna-ekintza baikorra: ekintza komunitario integratzailean sartzen da, eskaera bereziak egiten dituzten sektoreak lagunduz eta bultzatuz.
Gizarte zerbitzuen ikuspegi honekin batera, ikuspegi mugagarriago bat eta errealitatetik hurbilago bat dago. Zerbitzu horiek, babes sozialaren azken sareak, hautazkoak, soberakinak eta osagarriak dira eta zailtasunak dauzkaten herritarrei norabidetuta dauden egiturak bezala agertzen dira.