Gizarte Zerbitzuak eta Immigrazioa: Aniztasuna eta Berdintasuna
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,06 KB
Gizarte Zerbitzuak eta Immigrazioa
Europako herri gehienetan, jatorri eta etnia ezberdinetako herritarrak daude, bertakoak ala etorkinak izan daitezela. Bertako herritarren arabera, ezberdintasun sozial, ekonomiko eta kultural egoeretan aurkitzen dira eta, maiz, arrazakeria eta diskriminazioak jasaten dituzte. Egoera horren aurrean, gobernu demokratiko gehienek, berdintasun politika ordainketazaleak osatu eta martxan jarri dituzte, pertsona guztiek eskubide berak ukan ditzaten eta hezkuntzara, lan mundura eta osasunera iritsi daitezen, inongo diskriminaziorik jasan gabe.
Bide horretan, lehen urratsa diskriminazioaren debekua izan da. Izan ere, lege batzuen onarpenaren bidez, ezinezkoa bilakatu da pertsona bat bere jatorri geografiko, erlijio eta oro har sinesmen, kultura eta hizkutzarengatik baztertzea. Era berean, gutxiengo etnikoen eskubideak indartu dira aukera eta tratuaren berdintasuna bermatzeko, izan dadila lanaren ala etxebizitzaren arabera. Europar Batasuneko Funtsezko Eskubideen Kartak eta Europar Konstituzioaren egitasmoak, berdintasun eta diskriminazio ezaren printzipioak sartu ditu bere oinarrizko baloreen artean.
Antzematen du irizpide horiek alor guztietan gauzatzen direla, Europar Batasunaren eginkizuna delarik horiek zehaztea eta gauzatzea, diskriminazioaren aurkako ekintza eta politika publikoak osatuz eta ondoren martxan jarriz. Horren bidez, garapen sozial osorako eta pertsona zein taldeen bizi kalitaterako aukeren berdintasuna bermatzen da. Zeren, demokrazia batean, giza ezberdintasunaren ezagupena eta errespetua berdintasunaren baldintzak dira.
Irakurketa etnokulturala
Historian zehar, kontzeptuak eta politikak aldatzen joan dira, suertatu diren gertakizunen eta eraldaketen arabera. Hasiera batean neurriak babesleak badira, adierazpen eta jarrera arrazistei aurre egiteko asmoz, zenbait neurri baikor hartu dira berdintasuna bermatzeko. Bilakaera horrek, sinesmenak, usteak eta aurreiritziak alde batera uztea suposatu du zeren, ordurarte, ezberdintasuna eta aniztasuna arazo batzuk bezala ikusiak dira, herrien batasun sozial eta politikoa oztopatuz. Pixkanaka, diskriminazioaren arriskuaren ohartaraztea eta pertsonen zein taldeen berdintasuna segurtatu nahi duten politikak bultzatu dira.
Geroz eta zorroztasun gehiagorekin, biztanleak ohartzen dira, pertsona ezberdinen presentzia onartzen eta beraien diferentzia ezagutzen delarik, aberastasun bat dela gizartearentzako eta demokrazia indartzen duela. Aldiz, modelo berdintsu eta bakar baten ezarkuntzak, bazterketa eragiten du, gutxiengo etnikoak ez baitira integratuak sentitzen eta ez baitaukate ordezkaritzarik beraien kultura eta interesak babesteko. Denborarekin, eskubide sozial, ekonomiko eta kulturalekin, herritargoaren eremua handitzen joan da, herritargo ezberdinduaren ezagupenera iritsi arte.
Azken politiken helburua, ez da soilik pertsonen eskubideak babestea, baizik eta, Estatu bakoitzaren barruan, kapital soziala sortzea eta sendotzea. Kliksberg-ek kapital soziala definitzen du: talde eta erakundeetan batzeko ala elkarrekin lan egiteko gaitasuna duten