Gizarte Zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoan: Analisia eta Legeak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Formación y Orientación Laboral

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,47 KB

Gizarte Ongizate Estatua eta Gizarte Zerbitzuak

Gizarte ongizate estatua giza beharrak ezin hobeto asetzen diren gizarte egoera da, pertsonei gizartean osoki eta askatasunean garatzeko aukera emanez. Gizarte Politika eta Gizarte Zerbitzuen azken helburua da.

Gizarte Zerbitzuen Definizioa Euskal Legean

Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema eratzen da. Gizarte Zerbitzuetarako eskubidea eskubide subjektibotzat aldarrikatzen da, Osasun eta Hezkuntza sisteman gertatzen den moduan, administrazio eta epaitegi bidez erreklamatu ahal izateko. Gizarte Ekintzako Hirugarren Sektorearen partaidetza onartu eta arautzen du Gizarte Zerbitzu Publikoak ematerakoan (lehen maila zein bigarren mailakoak).

Gizarte Zerbitzuen Zentzu Bikoitza

Gizarte Zerbitzu kontzeptuak bi zentzu ditu:

  • Zentzu zabalean: 6 arlo barne hartzen ditu:
    1. Osasun Zerbitzuak
    2. Hezkuntza Arloko Zerbitzuak
    3. Gizarte Segurantza
    4. Enplegu Zerbitzuak
    5. Etxebizitza Zerbitzuak
    6. Gizarte Zerbitzu Pertsonalak (ongizate estatuaren hiru zutabeak).
  • Zentzu murriztuan: 6. arloari bakarrik lotuta. Kolektiboen arreta barnean hartzen du (haurtzaroa, familia, gaztaroa, nagusiak, ezgaitasuna, adikzioak, gutxiengo etnikoak, pobrezia eta alboraketa).

Gizarte Zerbitzuei Buruzko Oinarrizko Legedia EAEn

Gizarte Zerbitzuei buruzko legeak (1982-2008):

  1. 6/1982 LEGEA, maiatzaren 20koa, "Gizarte Zerbitzuak".
  2. 5/1996 LEGEA, urriaren 18koa, Gizarte Zerbitzuen Legea:
    • Gizarte Zerbitzu Sistema bat eratzen du.
    • Gizarte Zerbitzuak eta prestazioak hedatu eta garatzen dira.
    • Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak, sistemaren funtsezko unitate moduan gauzatzen dira.
  3. 12/2008 LEGEA, abenduaren 5ekoa, gizarte zerbitzuei buruzkoa:
    • Gizarte Zerbitzuetarako eskubidea eskubide subjektibotzat aldarrikatzen da.
    • Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema eratzen du.
    • Gizarte Ekintzako Hirugarren Sektorearen partaidetza onartu eta arautzen du.
Gizarte Zerbitzuak Sistema Juridiko Publiko Moduan

SISTEMA: Ongi lotutako ekintza bilduma bat, pertsonei beraien gizarte asmoak asetzeko eta ahal den neurri gehiengo bizitza kalitate eta ongizatea lortuarazteko.

JURIDIKOA: Zuzenbidearen bidez araututako prestazio teknikoak.

PUBLIKOA: Botere publikoen betebeharra da. Ematea araututako prozedura administratibo eta publiko baten eraginpean egon behar da.

Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Ezaugarriak
  1. Babesgabezia, menpekotasuna, alboraketa eta gizarte larrialdiengan du eragina.
  2. Pertsona, familia eta gizarte talde guztien autonomia, gizarteratze eta gizarte ongizatea du asmotzat.
  3. Sustatzeko, aurreikusteko, babesteko eta laguntzeko eginkizunak betetzen ditu.
  4. Pertsonen eta harremanei buruzko prestazio eta zerbitzuek zabaltzen ditu.
Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Printzipioak

Erantzukizun publikoa, unibertsaltasuna, berdintasuna eta ekitatea, hurbiltasuna, prebentzioa, integrazioa eta normalizazioa, arreta pertsonalizatua eta integrala, eta arretaren jarraitasuna. Esku-hartze interdisziplinarioak, koordinazioa eta lankidetza, gizarte-ekimena sustatzea, herritarren parte-hartzea, kalitatea.

Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Helburuak
  1. Pertsonen autonomia sustatzea eta menpekotasun egoerek pertsonei eta familiei eragiten dizkieten beharrizanei aurrea hartu eta erantzutea.
  2. Babesgabezia egoerek eragiten dituzten beharrizanei aurrea hartu eta erantzutea.
  3. Bazterketa egoerei aurre hartu eta erantzutea eta pertsonen, familien eta taldeen gizarteratzea sustatzea.
  4. Larrialdi egoerek pertsonei eta familiei eragiten dizkieten beharrizanei aurrea hartu eta erantzutea.
Gizarte Zerbitzuen Titularrak

Orokorrean, gizarte zerbitzuen titularrak izan daitezke:

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietako edozeinetan erroldatuta dauden pertsonak, baldin eta legezko eta benetako bizilekua bertan badute eskabidea egin aurreko 12 hilabete jarraituetan.
  2. Menpekotasun Legeari dagokien prestazio eta zerbitzuentzat, lege honek ezartzen duena jarraitzen da.
  3. Arrisku egoeran edo babesgabetasun egoeran dauden haur eta nerabeentzat: Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babesteko legea hartzen da kontuan.
  4. Zerbitzu batzuentzat baliteke errolda epe desberdina jartzea, preskripzio teknikoaren eta zerbitzuen katalogoak eta hura arautzen dutenen xedapenen arabera (EEL, ostatu zerbitzuak, eguneko zentruak, gaueko zentruak, Egoitzak…).
Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Antolaketa

PRESTAZIOAK:

  • TEKNIKOAK: Profesionalek egiten dituzten jarduerak. Harreman alderdi bat dute, laguntzekoa, eta ahal den neurrian, erabiltzaileen parte hartzearekin gauzatu behar dira.
  • EKONOMIKOAK: Une jakin batzuetan edo aldizka pertsonei nahiz bizikidetza unitateei ematen zaizkien diru kopuruak dira, gizarteratzea eta autonomia sustatzeko. Ongizateko beste Sistema batzuetakoak izan litezke. Subsidiarioak dira, aldi baterako eta ohiz kanpokoak.
  • TEKNOLOGIKOAK: Autonomia irabazten eta gizarteratzen laguntzen dituzte, eta ahal den neurrian autonomia gutxi duten pertsonei bere ohiko bizilekuan jarraitzen.
  • BESTE BATZUK.

Entradas relacionadas: