Gizarte Zerbitzuak, Behartasuna eta Bazterketa Soziala: Analisia eta Erronkak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,05 KB
Atala: Gizarte Zerbitzuak, Behartasuna eta Bazterketa Soziala
Kontzeptuaren Inguruko Eztabaida
Bazterketa soziala: Babes-sarerik ez edukitzea, kapital sozial apala, errenta apala edukitzea, etxe duinik ez edukitzea, ikasketa-maila baxua, eta osasun fisiko eta psikiko kaskarra dira bazterketa sozialaren adierazle.
Pobrezia soziala: Irizpide ekonomikoetan oinarritzen da. Errenta medianoaren % 60 baino gutxiago kobratzea pobrezia-egoeratzat hartzen da (medianoa: soldatak ranking batean jarri, eta erdiko balioaren azpitik kobratzea).
Oinarrizko errenta: Pobrezian daudenei gutxieneko diru-sarrera bat bermatzeko laguntza da.
Garapen ekonomikoak behartsutasun- eta bazterketa-forma berriak sortu ditu. Ongizate Estatuak aurrerapauso nabarmena eman du desberdintasun sozialak eta erabateko behartsutasun-egoerak mugatzeko. Bazterketa sozialak, truke sozialaren eta elkartasunaren arteko oreka hausten du. Oreka hori berreskuratzeko, babes eta elkartasun soziala garatzea funtsezko helburua da. Babes-sistema honek paternalismoarekin eta mendekotasunekin amaitu nahi du, herritarren benetako berdintasuna sustatzeko.
XIX. mendeaz geroztik, babes- eta elkartasun-sistemak garatu dira zuzentasun- eta berdintasun-helburuak betetzeko, birbanaketaren eta baliabide ekonomikoen lekualdatzearen bitartez. Sistema horiek gero eta konplexuagoak dira, eta egitura politiko-administratiboak sortu dituzte. Ongizate Estatuaren eginkizuna gizarte-politikak osatzea eta abian jartzea da. Politika horiek zenbait eskakizun dituzte: kategorien osaketa, elkartasun-kontzeptua barne hartzen duten ondasun publiko eta kolektiboen definizioa, eta erabat desfaboratuta dauden taldeen irabazi berezien zehaztapena. Halaber, politika horien eraginkortasuna eta errentagarritasuna ez dira behar bezala neurtzen, eta irizpide moralen erabilerak gizarte-politikaren helburuen eta erabakiak hartzeko moduaren bidezkotasuna onartzea dakar.
Administrazio publikoak gastu publikoa justifikatzeko erabiltzen duen diskurtsoa: euro bakoitzeko, bi bueltan (argudio ekonomikoa erabili da, oso arrakastatsua).
Arauen egituraketa ezak eta harreman profesionalen instituzionalizazio ezak bazterketa soziala gizarte modernoen arrisku nagusietako bat bihurtu dute. Behartsu berriei eta oso ahulak diren taldeei prekarietatea eta langabezia gehitzen zaizkie, luzaroan nagusi izan diren lan-baldintza arruntak hautsiz. Lehen integrazioa eta arautzea nagusi baziren ere, gaur egun ezegonkortasun iraunkorra, malgutasuna eta prekarietatea orokortu dira, zaurgarritasuna eta bazterketa eraginez. Zaurgarritasun sozialaren sentipen gero eta handiagoak eta kolektibo ezberdinen prekarietate- eta bazterketa sozial, politiko eta ekonomikoko forma berriak adierazteko, kontzeptu berriak behar dira.
Pertsona eta talde askorentzat, aldaketa horiek besteekin eta ingurunearekin harremanetan sartzeko eta egoteko moduak erabat aldatu dituzte. Iraganean, behartsutasun-egoerak babes- eta elkarrekiko laguntza-moduak izan bazituen ere, talde zehatzak ukitzen zituen.