Gizarte Zerbitzuak eta Beharrizanak: Kontzeptuak eta Tresnak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,39 KB
1.1. Giza eta Gizarte Beharrizanak: Gizarte Zerbitzuen Helburua
1.1.1. Giza Beharrizanak
Giza beharrizana: Oinarrizko zerbitzu eta ondasun gabezia.
Eragile ekonomiko, politiko, kultural eta ideologikoak izan ditzake, Maslowen piramidearen arabera:
- Beharrizan fisiologikoak (arnasa hartzea, jatea, lo egitea...)
- Segurtasun beharrizanak (mehatxu fisiko, ekonomiko edo psikosozialen kontrako babesa)
- Gizartean onartuta izateko beharrizana
- Autoestimazio beharrizana (estimatuta izateko eta eragingarri izateko nahia)
- Autoerrealizaziorako beharrizana
1.1.2. Gizarte Beharrizanak
- Elkarrekiko interesetan oinarrituta daude.
- Gizartearen funtzionamendu urria dela eta, banakoaren arazoa gizarte osoarena dela ulertu behar da.
- Historian zehar aldatu egiten dira.
Maslowren araberako baldintzak ulertu behar dira:
- Gizakia ez da gai bere beharrizanak guztiz asetzeko (gizartearen laguntza behar du).
- Gizarte-beharrizanak modu hierarkikoan garatzen dira (maila bateko beharrizanak asetzeko, aurreko mailakoak aserik egon behar dira, bai behekoak bai goikoak).
- Beharrizana ez da banakoaren arazo hutsa; kultura-testuinguruak ere sorraraz dezake.
1.2. Beharrizanei Erantzuteko Tresnak eta Baliabideak
- Naturalak
- Finantza baliabideak
- Materialak
- Giza baliabideak
- Teknikoak
- Baliabide instituzionalak
Historian zehar erabili diren baliabideak:
- Interbentzio negatiboa: Arazoa ukatzean, ezkutatzean, debekatzean, estaltzean edo baztertzean datza.
- Abstentzionismoa: Eskuhartze negatiboaren eta positiboaren artean dago. Arazo horiek konpontzea norbanakoari dagokio, ez gizarteari.
- Interbentzionismo positiboa: Gizarteak eskuhartzea izatea da.
- Interbentzionismo iraultzailea: Marxismoa eta sozialismoa bezalako korronteak, kapitalismoarekin iraultzaren bidez amaitzea proposatzen duena.
- Interbentzionismo erreformista: Aldaketa mugatuak proposatzen ditu.
1.4. Gizarte Zerbitzuak Norentzat?
- Familia eta haurtzaroa
- Gazteria
- Adineko pertsonak
- Gaixotasun kronikoak eta ezgaitasunak
- Tratu txarrak jasandako emakumeak
- Alkoholismoa eta droga-menpekotasuna
- Delinkuentzia eta horrekin lotutako arazoak
- Sexu-jokaera minorizatua
- Gutxiengo etnikoak
- Atzerritarrak
- Babesgabetasun pertsonala eta egonezin emozionala
- Pobrezia
- Gizarte bazterkeria eta marginazioa
- Larrialdiak
1.5. Gizarte Zerbitzuen Kontzeptua
1.5.1. Ezaugarriak
- Gizarte zerbitzuak ase gabe geratzen diren giza beharrizanez arduratzen dira.
- Gizarte zerbitzuak ez dira giza beharrizanak asetzeko modu bakarra; beste batzuk hauek dira:
- Osasungintza
- Etxebizitza
- Hezkuntza
- Hirigintza
- Lan-enplegua
- Helburua gabeziak aurreikustea eta laguntza ematea da.
- Gizarte zerbitzuak gizarte arazoei aurre egiteko modu formal eta egituratua dira.
- Gizarte zerbitzuek izaera teknikoa dute.
- Gizarte zerbitzuak diziplinartekoak izaten dira.