Gizarte Trebetasunak eta Bilera Eraginkorrak: Gida Praktikoa

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,24 KB

Zer dira gizarte trebetasunak?

Gizon edo emakume batek pertsonen artean erabiltzen dituen portaera multzoa da. Pertsona horrek sentimenduak, jarrerak, desioak, iritziak eta eskubideak egokiro adierazten ditu, portaera horiek besteengan errespetatuz, eta normalean sortzen diren berehalako arazoak konpondu eta etorkizunean gertatzeko probabilitatea gutxitu egiten du.

Gizarte Trebetasunen Atal Nagusiak

  • Pertsonen arteko testuingurua: gizarte trebetasunek elkar eragitea beharrezkoa duten pertsona batzuk dauden egoeretan garatzen dira.
  • Adierazpen egokia: testuinguru edo egoera horietan, sozialki trebeak diren pertsonek beren sentimenduak, jarrerak, nahiak, iritziak edo eskubideak egokiro adierazten dituzte.
  • Arazoen bideratzea: arazoak bideratu edo txikiagotu egiten dituzte.

Jarrera trebeak lortzen saiatzen dira: lagunak egitea, talde batean integratzea, gelan parte hartzea, lana edo bikotekidea lortzea... Harremanak edukitzeko dauzkagun ohitura-portaera, pentsamendu eta emozio multzoa dira gizarte trebetasunak.

Bilera Motak

Bilera Informatiboak

Informazioa transmititzea dute helburu. Ez da beharrezkoa erabakiak hartzea. Laguntza dokumentuak edo ikus-entzunezko tresnak oso erabilgarriak izaten dira bilera horietan.

Bilera Formatiboak

Taldeko partaideen formakuntza dute helburu. Gidariak giroa ongi prestatu behar du, egindako ekarpenak kontuan hartu, eta egindako lanaren talde ebaluazioa erraztu.

Erabakiak Hartzeko Bilerak

Egoera edo gai bati buruz erabakiren bat hartzea dute helburu. Moderatzailearen lana oso garrantzitsua da, ikuspuntu guztiak kontuan izan behar dituelako. Era berean, sortzen diren tentsioak eta arazoak ongi bideratzen jakin behar du gidariak.

Sormenezko Bilerak

Egoera bati erantzuna emateko ahalik eta ideia gehien sortzea dute helburu bilera hauek. Brainstorming-a da honelako bileretan erabiltzen den tekniketako bat. Kontua da ahalik eta ideia gehien sortzea.

Bilerak Gidatzea

Bilerak eraginkorrak izan daitezen, animatzaile, koordinatzaile edo moderatzaile lana hartzen duen norbaitek gidatzea komeni da. Hezkuntza, gizarte hezkuntza edo gizarte zerbitzuen esparruetan, askotan, ardura edo karguren bat dutenek bilerak zuzentzen dituzte, ongi prestatu eta zuzendu behar da.

Bilera Koordinatzailearen Funtzioak

Funtzio Ekoizlea

Funtzioak edukiarekin du lotura, eta lanerako plan bat ezartzean datza: helburuak ezarri, metodologia, jarraitu beharreko prozedurak zehaztu. Koordinatzaileak gai zerrenda aurkeztu behar du eta bileraren helburu zehatzak gogorarazi. Bilerako parte hartzeak moderatu behar ditu, gaia errespetatuz. Azkenik, jasotako ekarpenak eta lortutako ondorioak eta helburuak laburtu behar ditu.

Funtzio Errazlea

Edukiekin eta taldekideen parte hartzearekin du lotura, denei ematen zaie hitz egiteko aukera.

Funtzio Erregulatzailea

Taldearekin du lotura. Taldeetan sortzen diren gatazkak konpontzeari dagokio. Koordinatzaile lana egiten duen pertsona taldearen kontzientzia bilakatzen da, beronen ekintzen azpian dauden sentimendu eta emozioak interpretatuz, askotan inkontzientean egoten baitira.

Entradas relacionadas: