Gizarte Psikologia: Ikuspegi Ofiziala eta Alternatiboak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,51 KB

Gizarte Psikologia Ofiziala: Jatorria eta Ezaugarriak

Gizarte Psikologia "ofiziala" gehienbat Ameriketako Estatu Batuetan garatu da, Psikologiaren parte gisa. Zehazkiago, organismoen (eta batez ere, pertsonen) portaera beste organismoen eraginez nola aldatzen zen aztertu nahi izan du. Beste modu batera esanda, organismo batek duen portaerari espezie bereko organismoek nola eragiten dioten. Norberaren portaera modu batekoa da banaka, baina ingurune sozial batean, beste askoren artean dagoenean, portaera bestelakoa dela uste du ikuspegi horrek. Laburbilduz, "psikologia indibiduala" dugu banaka (portaera indibiduala), eta "psikologia soziala" taldeka edo pertsonen artean (portaera soziala).

Ikuspegi Psikologista eta Erredukzionismoa

Gizarte Psikologia ofizial hau psikologista da. Alegia, pertsona da ikergai nagusia. Haren arabera, portaera azaltzeko orduan pertsonaren baitako ezaugarriak eta prozesuak nahikoak dira; ingurune sozialak eragin gehigarriak sortzen badituzte ere (nolabait, distortsioak), portaeraren berezko logika norbanakoan aurkitu behar dugu. Hortaz, aldagai psikologikoek giza portaera azaltzeko eta ulertzeko behar adina argibide emango dituzte. Ikuspegi honen arabera, gizartea eta gizarteko aldagaiak ingurunea baino ez dira. Beraz, analisi- eta ulermen-maila edo esparru oinarrizkoena (eta batzuetan bakarra) gizabanakoa da.

Ikusten denez, erredukzionismo (murrizketa) honek oso kontzepzio abstraktua du gizakien gainean: ez ditu kontuan hartzen benetako gizakiak, ingurune sozial batean bizi eta sortu direnak. Gizakiak, antza, pertsona "hutsak" dira: gizabanako hutsak. Gizartetik sortzen diren gauzek eta gertaerek, eragina badute ere, ez dute gizabanakoaren muina aldarazten. Beraz, gizarte-gertaeren zergatia ez da gizartearen baitan egongo, gizabanakoen muin horretan baizik (muin hori senak, grinak, sistema neuronala, ezagutzeko egiturak, jarrerak edo asmoak eta abar luze bat izan daiteke).

Metodologia: Esperimentuak eta Korrelazioak

Psikologia ofizial horretan oso arruntak izan dira eta dira esperimentuak eta kuantifikatu daitezkeen aldagaien korrelazioak; horrela, azalpenetarako "ereduak" sortzen dira. Horrelako batzuk ere ikusiko ditugu.

Gizarte Psikologia Alternatiboak: Elkarrekintzaren Garrantzia

Baina hau ez da Gizarte Psikologia osoa. Soziologian bezala, Gizarte Psikologian hainbat korronte izan dira, eta horietako batzuk, gainera, Soziologiaren barruan sailkatu ohi dira (adibidez, interakzionismo sinbolikoa).

Elkarrekintza: Oinarri Psikosoziala

Funtsean, gizarte-psikologia alternatiboen abiapuntua elkarrekintza da. Soziala eta psikikoa, biak ala biak, organismoen arteko elkarrekintzen emaitzak eta egintzak direla diote korronte horiek. Berriro ere lehengo adibidearen haritik: hizkuntza sistema sozial bat da (hiztunen arteko trukeak, harremanak eta abar araututa eta antolatuta daude hainbat efektu lortzeko) eta ez da inorena, baina ororena da, alegia, "elkarrena" da; baina, aldi berean, psikikoa da, hau da, norberaren gogamena eta adierazpena antolatzeko bidea izateaz gain, norberaren portaera jakinetan ernatzen da. Horrelako errealitateak psikosozialak dira. Eta horrelakoak direla esango dugu, batez ere, "nola azaleratzen eta egikaritzen diren" aztertzen badugu.

Pertsona eta Harremanen Egituraketa

Pertsonak elkarrekintzetan bizi gara. Harremanetan sortu eta izaten gara; haietan aktiboak garenez, aktoreak gara (eragileak), baina haiek egin gaituzte (gure izatea egituratu dute).

Entradas relacionadas: