Gizarte Politikaren Azterketa: Ongizate Estatua eta Gizarte Langintza

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,71 KB

Gizarte Politikaren Azterketa: Premia eta Helburuak

Estatu batean diseinatzen eta garatzen den gizarte politika aztertzea oso garrantzitsua da. Modu honetan, Estatu horretan dagoen errealitatea eta hiritarrei eskaintzen zaien babes mota ulertu ahal izango dugu. Izan ere, gizarte-politikak gizarte modernoen (industrializatuak eta urbanizatuak) garapen beti desorekatuaren ondorio material eta moralak aztertu eta publikoki esku hartzera dedikatzen da.

Zientzia arauemaile eta jarduera politiko gisa (bere dimentsio bikoitza), gizarte-ekintza garaikidearen hiru helburu nagusiei erantzuteko funtsezko eginkizuna du:

  • Justizia soziala (zentzu formalean).
  • Gizarte-ongizatea (zentzu materialean).
  • Gizarte-ordena (zentzu legalean).

Helburu horiek haustura horien aurrean "gizarte-eskubideak" deiturikoak konstituzionalizatzean eta babestean zehazten dira. Modu honetan, ikusten da gizarte politika aztertuz gizarte bateko testuinguru soziala eta ekonomikoa ulertu ahal izango dugula.

Ongizate Estatua: Fasetik Faseko Ikasketa

Ongizate Estatuaren urrats edo fase nagusiak aztertzea eta ezagutzea funtsezkoa da, izan ere, gaur egun indarrean dagoen ongizate gizartean dagoen sistema ulertzeko eta honek herritarrei eskaintzen dien babesa eta segurtasuna emendatzeko beharrezkoa da.

Preseski, tradizioak dio bere iragana ezagutzen ez duenak hori errepikatzera kondenatuta dagoela. Horrela, ongizate estatuaren faseak eta honen ezaugarriak aztertzearen arrazoi nagusietako bat iraganean honen krisia eta ahultasuna eragin zuten akats berberak ez egitea da. Azterketa honek ahalbidetzen du iragan hori ezagutzea, bizi dugun oraina ulertzeko eta gure etorkizuna eraikitzeko, horrela, egungo gizartearen aldaketa ulertuz, bizi garen gizartea nola sortzen den ulertuz eta akatsetatik ikasketak ateraz.

Europar Batasunaren Rola Gizarte Arloan

Europar Batasunak zeregin garrantzitsua du arlo sozialean, eta Europako herritarren bizi- eta lan-baldintzak hobetzen laguntzen du. Estatu kideen arteko lankidetza, politika nazionalen koordinazioa eta hurbilketa sustatzen ditu, bai eta tokiko agintarien, sindikatuen eta erakunde patronalen parte-hartzea ere.

Oso garrantzitsua da Europar Batasuneko politika sozialak aztertzea, hauek gure eguneroko bizitzan eragina dutelako, Espainiako politika sozialetan eragin zuzena dutelarik.

Gizarte Langintza eta Gizarte Politikaren Arteko Lotura

Gizarte Langintza eta gizarte politikaren arteko harremana aztertzea funtsezkoa da, izan ere, bi hauek osagai enpiriko eta teoriko amankomunak dituzte eta haien arteko loturak eragina izango du erabiltzaileei emandako zerbitzuen kalitatean eta garatzen diren politikan.

Gizarte Langintzan, giza eta gizarte-sustapena helburu duen eta bere lana gizarte-sektore ahulenetara bideratzen duen diziplina zientifikoan, gizarteak eskaintzen dituen zerbitzuetara irispiderik ez dutenetara, beharrezkoa da gizarte-politiken diseinuan eta ezarpenean esku hartzea.

Gizarte Langilearen Bitarkidetza Funtzioa

Gizarte-politikek, estatutik, diziplina anitzeko talde bat izan behar dute, non gizarte-langileak dauden, insitu errealitatea ezagutzen duen profesionala baita. Egungo testuinguruan, gizarte-langileak gizarte-politiken eta gizartearen arteko lotura edo bitartekaria izateko eginkizun politikoa betetzen du.

Gizarte-langilea eta gizarte-politika ongizate-estatuaren garapenarekin lotuta daude. Beharrezkoa da gizarte-langileek (errealitatea, premiak eta problematika in situ ezagutzen dituzten profesionalak) ordezkagarritasuna izatea gizarte-politikan, proposamen bideragarriak eta lorgarriak egin ahal izateko.

Entradas relacionadas: