Gizarte eta Ongizate Kontzeptuen Gida

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,47 KB

Kontzeptuak

Gizarte Zerbitzuak

Publikoarentzako zerbitzu tekniko erregular eta jarraituak dira. Arazo sozial zehatzak jorratzeko programak eta baliabideak daude zerbitzu horietan, gizarte ongizatea lortu edo hobetzeko helburuarekin burutzen direnak.

Gizarte Politikak

Gizarte politikak ikusezina den alderdi hori gizarte-langintzan jarduten duten profesionalek sentitu eta tratatu dezakete beren eguneroko lanean. Beraz, norabide orokorrak zehazten eta tresna egokiak proposatzen dituen gizarte-politikak irakasgaiak zein profesionalak behar ditu neurri horiek gauzatzeko eta egoera nahiz pertsona bakoitzari egokitzeko, behar sozialen alderdi ezberdinak kontuan hartuta.

Ongizate Estatua

II. Mundu Gerraren ostean, mendebaldeko estatuetan garatutako egitura da. Enplegu osoarekiko sektore publikoaren konpromisoa, gizarte-zerbitzuen estaldura unibertsala eta biztanle bakoitzarentzako gutxieneko diru-sarrera bermatzeko antolaketa soziopolitiko bat.

Politika Ekonomikoak

Herrialde bakoitzeko agintariek ekonomiaren esparruan egindako ekintzak eta hartutako erabakiak biltzen ditu. Bere esku-hartzearen bidez, herrialdeko ekonomia kontrolatu nahi da, egonkortasuna eta hazkunde ekonomikoa emateko, bere funtzionamendu egokirako jarraibideak ezarriz.

Behar Sozialak

Behar sozialak historikoki eraikiak direnez, sozialki hierarkizatuak izanik, ezin direnez nahikari edo itxaropen arruntetara mugatu eta gune konplexuetan modu kontraesangarrian kokatzen direnez, beren esanahia zein bilakaera testuinguru politiko eta instituzionalari lotuta daude. Behar batek balorazio eta ikuspegi ezberdinak sortu ditzakeenez, eztabaida pizten da batzuentzat nahikoa delako eta besteentzat ez delako. Izan ere, beharraren eta ongizatearen zentzu subjektibo bat dago eta bitarteko aldagai batzuek egoera ezberdinak sortzen dituzte. Pertsona batek bizi izan dituen egoera sozial, ekonomiko, familiar edo profesionalek eragin dezakete.

Europar Kontzeptuak

Europar Batasuna

Europar Batasuna zuzenbidean oinarritutako komunitate politiko bat da, Europako estatuen eta herrien integrazio eta gobernantza bateratua bultzatzeko eta sustatzeko sortua.

Europar Gizarte Politikak

Europar gizarte politika Europar Batasunaren mailan osatzen eta kudeatzen den gizarte-politika da, beti ere Estatuen erabaki eta politikekin lotura mantenduz. Baina, Europar eta nazio mailako politikak antzekoak badira ere, ez dira berdinak.

Europar Modelo Soziala

Europar modelo soziala sorospenean, elkartasun eraginkorrean, lehentasuna lanari ematean integrazio sozial zein ekonomiko bat lortzeko asmoz, lehiakortasun ekonomikoan, ezberdintasunak errespetatzen dituen hurbilketan edo komunak diren gutxieneko arauen kokalekuan oinarritzen da. Modelo hau Europar Batasunaren egitasmo politikoaren funtsezko osagaitzat jotzen da, nahiz eta herritar, sindikatu eta alderdi askok bere gabeziak azpimarratu.

Gizarte-Langintza

Gizarte-langintza pertsona, familia, talde eta komunitateen gainean egindako jarduera tekniko antolatua da, beren ongizate eta gizarte-funtzionamendu egokiago baten alde. Gizarte-langileek hainbat pertsona eta familiari laguntzen diete beren arazo pertsonalak eta gizarte-mailakoak konpontzen, hala nola baliabideen eskasia, egokitzapen-arazoak, aisialdi eta harreman-mailakoak eta etxebizitza-arlokoak. Gizarte-langilearen lanbideak bi alderdi ditu: batetik, laguntza; eta bestetik, lagundutako pertsonen gizarte-sustapenaren alderdia.

Entradas relacionadas: