Gizarte Nozioen Eskuratzea: Friera eta Hezkuntza

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,2 KB

Atal honetan, gizarte bizitzako fenomenoen inguruko nozioak nola geureganatzen ditugun aztertuko dugu. (Zuzenean denborarekin zerikusirik ez duten nozioak dira). Gizarte zientziak ulertzeko beharrezkoak diren beste kategoria batzuk hauek dira:

  • Gizarte kontzeptuen ulermena
  • Kausalitatea
  • Enpatia
  • Pentsamendu formalarekin erlazionatutako trebetasunak eta erlatibismo historikoa

1. Gizarte Kontzeptuen Ulermena

Zailtasunak

Gizarte zientzietan erabiltzen diren kontzeptuen ulermena oso zaila egiten zaie ikasleei. Errazago eta lehenago bereganatzen dituzte natur zientzietako kontzeptuak gizarte zientzietakoak baino.

Zergatik?

Hiru arrazoirengatik:

  • Haurraren garapen psikologikoa dela eta. Pentsamendu formalaren garaira arte, elementuak modu isolatuan ulertzen dira eta horien arteko harremanak ez dira ondo ulertzen.
  • Gizarte kontzeptuak konplexuak dira. (Natur Zientzietako hainbat fenomeno behatu, erreproduzitu, legeak sor daitezke; Gizarte Zientzietan ez). Gainera, aldaketa asko gertatzen dira Historian eta aldaketaren kontzeptu honek talka egiten du haurraren kontzepzio estatikoarekin.
  • Haurrak gizartean duen rol pasiboagatik. Haurrak ez du gizarte bizitzan, instituzioetan parte hartzen eta haientzat ikasteko modurik egokiena esperimentazioa da.

Adibideak: Aberri Kontzeptua

Aberri kontzeptua ikerketa ezberdinen objektu izan da.

Piaget eta Jahodaren Ikerketen Emaitzak
  • 6-7 urte arte: beren herriaren, eskualdearen, herrialdearen izenak ere ez dakizkite eta horrek zailtasunak sortzen dizkie.
  • Bestalde, haurrek ez dute ulertzen donostiarrak eta gipuzkoarrak aldi berean izan daitezkeela.
  • Arazo honek multzo logikoekin dituzten arazoetan du oinarria. Multzo hauek matematikan lantzeaz gain, gizarte zientzietan ere lantzen dira.
  • 10-11 urterekin: hori bereizteko gai izango dira.

Kontzeptu Ekonomikoak

9 urterekin txanponekin ibiltzeko gai izan beharko lukete. Delvalen arabera, kontzeptu hauek ulertzerakoan hiru maila bereizten dira:

  • 7 urte arte: lotura oso sinpleak egiten dira, aberatsak loteria irabazleak direla uste dute.
  • 7-11/12 urte: kontzeptu hauek sistemaren arabera, sistema baten barruan kokatzen dituzte. Ulertzen hasten dira. Saltzaileak jasotzen duen diruarekin, berriz, gauzak erosi eta saltzen ditu.
  • 12 urtetik aurrera: sistemaren ulermen egokia lortzen dute. Saltzaileek inbertitzeaz gain, irabaziak ere jasotzen dituzte.

2. Kausalitatea

Historiaren ikaskuntza, kausen ikaskuntza da. Lehen historia narratiboa zen. Gaur egun, aldiz, historia esplikatiboa (azalpenetan oinarritua) da. Honela, gertakizun eta fenomeno politiko hutsak, horien baitako egitura sozial eta ekonomikoen azalpenengatik ordezkatuak izan dira. Historia mota honetan oso garrantzitsua da, beraz, harreman kausala. Pentsamendu hipotetiko-deduktibotik urrun dauden haurrei, ordea, harreman kausal horiek ulertzea zail egiten zaie.

Frieraren pentsaera haurtzaroan

Frierak LH hasieran haurraren pentsaera ondorengoa dela dio:

  • Animista: dena pertsonek asmoren batekin sortua dela uste dute.
  • Sinkretikoa eta mitikoa da: kausalitatea era teleologikoz ulertzen dute, alegia, gauzak zerbaitetarako egiten dira.

LHko 2. zikloan animismoa gainditzen dute, baina pentsamenduak sinkretikoa eta mitikoa izaten jarraitzen du. Horrela, fenomeno soziala pertsona historiko batek sortua dela uste dute eta hori zerbaitetarako egin duela. Helduen artean joera hori ere mantentzen da batzuetan. Honela, Frantziako Iraultzaren eragile Robespierreren erabakiak izan zirela uste dute askok, eta ez arrazoi ekonomiko, sozial eta ideologiko askoren multzoa.

Kausalitatearen arazoak (Pozo)

Gizarte zientzietan, kausalitatearen izaerarekin/ezaugarriekin ere arazoak izaten dituzte (Pozo):

  • Askotan historian, kausa eta ondorioak epe ezberdinetan gertatzen dira. Egoera honetan kausak bilatzen ari bagara, epe desberdinetan bilatu behar ditugu, eta ondorioekin ere berdin. Ikasleek kausa edo ondorioak beste garai batzuetan bilatzeko zailtasunak izaten dituzte, gertaeren arteko lotura ugari egin behar izaten direlako.
  • Harreman kausalak ez dira sinpleak eta linealak, konplexuak baizik. Kausak eta ondorioak, normalean, anitzak izaten dira: kausalitate anitza. Hiru urrats daude honen ulermenean:
    • Kausa bat, ondorio bat.
    • Kausa asko, ondorio bat, baina kausak ez dira aldi berean gertatzen.
    • Kausa ezberdinak aldi berean, ondorio bakarra.
    Heldu asko ez da hirugarren urrats honetara iristen.

3. Enpatia

Hezkuntzan orokorrean, enpatia oso garrantzitsua da besteak ulertzeko. Gizarte zientzietan, egozentrismoa etnozentrismoa da eta horregatik ulermen enpatikoa oso lagungarria izan daiteke beste gizarte batzuk ulertzeko. Gizarte zientzia esplikatiboa bada, enpatia ezinbestekoa izango da.

Ulermen Enpatikoaren Etapak (Shemiltek)

Ulermen enpatikoan Shemiltek etapa hauek bereizten ditu:

  • Gure arbasoek, guk baino maila moral eta intelektual txikiagoa zutela uste zuten.
  • Gure arbasoak ez ziren gu baino gutxiago, ezberdinak ziren, baina ez ditugu ulertzen.
  • Saiatzen gara lehengoen ikuspegia ulertzen, baina orainaren ikuspegia alde batera utzi gabe.
  • Enpatiaz, besteena ulertzen da.

Enpatia Lantzeko Ariketak

Enpatia lantzeko ariketa ezberdinak egin daitezke:

  • Ariketa deskriptiboak: ikasleari deskribapena eskatzen zaio (LHrako egokia):
    • Ariketa proiektiboak: “Imagina ezazu soldadu bat zarela... eta idatz iezaiozu zure emazteari” modukoak.
    • Irudimenezko berreraiketak: “Deskribatu egun bat Erdi Aroko merkatu batean” modukoak.
  • Azalpen ariketak edo esplikatiboak: konpondu beharreko arazo bat aurkezten dutenak dira (DBH edo gehiagorako).
    • Aukera ezberdinen proposamena: “Fabrika bat eraikitzeko tokirik egokiena aukeratu” modukoak.
    • Erabakiak hartzekoak: “Zuzena izan al zen Felipe VII.aren erabakia...?” modukoak.
  • Igurikapen ariketak: gertakari historiko baten aurrean, ikasleek beren iritzia eman arte, bukaera kontatu gabe uztea.
  • Inkongruentziak konpontzeko ariketak: garai bateko arazoak ulergaitzak gerta daitezke gaur egungo gure ikuspegitik, baina garaiko egoera ezagututa ulergarriak izan litezke.

Enpatiaren Arazoak

  • Ahalmen hau ez da garatzen pentsamendu formalaren garaira iritsi arte.
  • Entrenatu egin behar da. Ikasleak enpatian trebatzen ez baditugu, ez dute ulermen enpatikoa garatuko.
  • Sinplekerietan erortzea. Irudimenezko ariketetan bereziki. Ikasleei aurretik informazio nahikoa ematen ez bazaie, jasotzen diren emaitzak oso pobreak izaten dira. Emaitza kaxkar horiek, ordea, hutsuneak topatu eta horiek zuzentzeko erabil daitezke, aurreideia modura. Horregatik dira baliagarri, baina kontuz ibili behar da.

4. Pentsamendu Formala eta Erlatibismo Historikoa

Denbora historikoa ondo menperatzeko beharrezkoak dira ondorengo alderdiak menperatzea:

  • Arrazoien ulermena (gertakarien kausak ondo ulertzeko; enpatia).
  • Pentsamendu formala.
  • Erlatibismo historikoa. Gizarte zientziak ez dira zientzia esperimentalak. Esperimentu bidezko egiaztaketarik ezean, ideologia eta iritziak, beste zientzietan baino leku gehiago du Gizarte Zientzietan. Ondorioz, gertakari batek azalpen bat baino gehiago izan ditzake. Azalpen horietako bakoitza egokia izan daiteke bere marko teoriko edo ideologikoan. Honi deritzogu Erlatibismo Historikoa: marko teoriko bakoitzaren araberako datu eta iritzien interpretazioa. Hori nerabeek ez dute onartzen, azalpen bat nahi izaten dute, bat eta bakarra. Gainera, benetakoa. Adibidez: Zergatik aldatu zen gizarte harrapari batetik nekazal gizarte batera? Klima aldaketa egon zelako, egoera demografikoa aldatu zelako... arrazoi ezberdinak daude eta horien guztien batura da erantzuna.

Entradas relacionadas: