Gizarte Mugimendu Berriak eta Postmodernitatea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,43 KB

Gizarte Mugimendu Berriak eta Pentsamendu Kritikoa

Herbert Marcuse: Dimentsio Bakarreko Gizona (1964)

  • Mendebaldeko Munduak, bere itxura demokratikoaren azpian, ezaugarri totalitarioak ezkutatzen ditu.
  • Gerra Hotza garaian, bai mendebaldeko kapitalismoa bai komunismo sobietarraren eredua errepresio sistemak zirela salatu zuen.
  • Industri gizarte aurreratuak hainbat behar faltsu sortzen ditu eta hiritarrak (langileria ere bai) ekoizpen sisteman eta kontsumo ereduan integratzea lortzen du.
  • Marcusen ondorioa: subjektu iraultzailea ez da izango ez hiri proletargoa ezta intelektualak ere.
  • Marcusen subjektu iraultzaileak bestelakoak dira: arrotzak, zapalduak, langabetuak, gutxiengoak, sistemaren baztertuak.

Gizarte Mugimendu Berriak

Eskubide Zibilen Aldeko Mugimendua (1955-1968)

  • Borroka zen, askatasunari, errespetuari, duintasunari eta berdintasun ekonomiko eta sozialari zegozkien oinarrizko aferei buruzkoa.
  • Desobedientzia zibileko eta indarkeriarik gabeko protesta-ekintzak: boikotak, eserialdiak, martxak.
  • Legegintza-lorpen azpimarragarriak:
    • Eskubide Zibilen 1964ko Legearen onespena (Civil Rights Act).
    • Boto-eskubideei buruzko 1965eko Legea (Voting Rights Act).
  • Afroamerikarrak politikagintzan sartu ziren berriro ere, eta Estatu Batuetan zehar, gazteek ekintzarako inspirazioa jaso zuten.

Ezaugarriak

  1. Ezohiko ekintza politikoaren estilo berria.
  2. Sistemaren kontrako zentzu kritikoa.
  3. Erakundeen egitura deszentralizatua.
  4. Bizitza politikoaren zabalkundea: hiritarrei interesatzen zaizkien arazo berriak.
  5. Partaide asko klase ertainekoak dira.
  6. Ez dute sistema ideologiko koherenterik garatzen. Geroko gizarte berria modu negatiboan definitzen dute: badakite zer ez duten nahi baina ez dute eredu alternatibo osatua aurkezten.

Sorreraren Zergatiak

  • Karl Werner Branden arabera, Gizarte Mugimendu Berriak gizartearen kontrako erreakziotzat hartu behar dira, industri-hazkundearen alboko ondorio negatiboen aurrean.
  • Ronald Ingleharten arabera, Gizarte Mugimendu Berriak gizarte balore aldaketak azaltzen dituzte: Balore Postmaterialistak.
    • Materialismoak segurtasun ekonomikoari eta fisikoari ematen die lehentasuna.
    • Postmaterialismoak, aldiz, norbanakoaren adierazpen askatasunari eta bizitza-kalitateari.

Testuingurua

  • 1950eko hamarkada: Aurrerakuntzan konfiantza handia. Materialismoaren garapena.
  • 1960ko hamarkada: Gizarte oparoaren alde ilunak agerian jarri ziren. Oparotasunaren kontrako lehenengo kritikak.
  • 1970eko hamarkada: Alde batetik, krisialdi ekonomikoak aurrerapen etengabea kolokan jarri zuen. Bestetik, itxaropen utopikoek porrot egin zuten. Norbanako-aldaketa/aldaketa subjektiboa gertatu zen.
  • 1980ko hamarkada: Mentalitate postmodernoa zabaldu zen eta mugimendu hauen errebindikapenak partidu politikoek hartu zituzten eta instituzionalizatu ziren.

Ondorioak

  • Gizarte Mugimendu Berriek aurrera egin dute hiru baliabideei esker:
    • Giza eskubideen aitorpenari esker (XIX. mendean existitzen ez ziren eskubideak errealitate dira XX. mendean).
    • Gertaera harrigarriak eta gizartearen zati handienak gertaera horien kontrako protestak eta mobilizazioak.
  • Mugimendu hauen estrategien mugak:
    • Estrategia erradikala eta argia.
    • Estrategia moderatua garatzeak zale gehiago erakartzeko.

Zibilizazio Postmodernoaren Ezaugarriak

  • Aurrerakuntzaren ideiari eta utopiei uko egiten zaie. Modernitatearen izpirituaren aurkakoa.
  • Kontraesanak eta paradoxak:
    • Naturaren balioa handitzea eta ingurumenaren defentsa aktiboa, baina, aldi berean, masa hiperkontsumoa da nagusi.
    • Indibidualtasuna gero eta handiagoa da, baina, aldiz, intimitatea galduz doa eta sarean norberaren bizitzaren berri ematea (show) gero eta handiagoa da.
    • Informazio kantitate izugarria, baina askotan kontraesankorra.
    • Arrazoian eta zientzian mesfidantza da nagusi, baina teknologia gurtu egiten da.
    • Liberazioan eta gizarte aldaketan ez da sinisten, baina gorputza gurtzen da eta gorputza eraldaketaren bidez liberazio indibiduala lortu nahi da.

Entradas relacionadas: