Gizarte-lana: Marxismoa, teoriak, helburuak eta etika
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias
Escrito el en
vasco con un tamaño de 8,92 KB
Marxismoa
Marxismoa: historiaren ikuspegi dialektikoa garatzen du, gatazkan oinarritua, zeinaren arabera gizarte-harremanak produkzio-bitartekoen jabetzek baldintzaturik baitaude. Produkzio-bitartekoen jabetzak klase-borroka eragiten du, eta marxismoak zapalduta dagoen langile-klasearen askapena aldarrikatzen du. Funtsezkoa da zapalduta daudenen kontzientzia piztea gizarteko arazoak ulertzeko. Gizarte-langintzaren barruan, marxismoa ez dator bat funtzionalismoaren, patologia eta egokitzapen kontzeptuekin. Aldiz, ikuspuntu marxistatik gatazka ezinbestekoa da, gizartearen egituraketaren ondorio bait da. Hori dela eta, konponbiderako gizartearen aldaketa estrukturalak aldarrikatzen ditu, hor baitago gizabanakoaren arazoen iturria. Ikuspegi horretatik, gizarte-langilea betebeharrak eta baliabideen arteko bitartekari bihurtzen da. Baina lan hori egitean klase menperatzailearen morroi bihurtzen da, bere zereginarekin azpiko arazoak estaltzen laguntzen baitu. Gizarte-lan erradikala batek menderakuntza hori azaltzea izango luke zeregin nagusi.
Teoria kontzeptiboak
Teoria kontzeptiboak: teoria kontzeptiboek ikuspuntu subjektiboa txertatu nahi diote zientziari: ez dago naturaren ordena zurrunik; ezagutza pertsona bakoitzaren esperientziatik erdisten da. Subjektibotasunak, beraz, garrantzi handia hartzen du ikuspuntu honetan, eta horrek kontraesanak sortzen ditu. Ez da nahikoa gizakien jardueren deskripzioa egitea; ulertu behar da norbanakoaren asmoa jarduera hori egitean: ekintzen zergatia, esangura, interpretazioa eta abar.
Barnean ildo nagusi bi ageri dira: interpretazio-jarrerak eta humanismoa. Gizarte-langintzaren barruan gizakiek hausnarketarako duten ahalmena baloratzen da, modu kontziente batean jokatzen baitute. Hori dela eta, beharrezkoa dugu jakitea nola definitzen duen gizaki bakoitzak bere burua eta bere ingurua.
Baina gizarte-langilearen ikuspegi subjektiboak ere parte hartzen du; gizarte-lanaren oinarri zientifikoak erabiltzailearen ulermenari eragina izango dio, eta honek oso eragin zabala du ulermenean. Teoria hauetan gizarte-lana arte moduan ulertzen da. Gizarte-langilearen papera erabiltzailea ulertu eta laguntzea da, eta horretarako enpatia, zintzotasuna eta bestelako ezaugarriak garatzen ditu.
Gizarte-lanaren helburuak eta bilakaera historikoa
Gizarte-lanaren helburuak. Bilakaera historikoa: zientzia baten objektua mugatu ondoren, zientzia horri ezartzen dizkiogun helburuak azal daitezke; hau da, zer lortu nahi dugun zientzia horren bidez. Helburuak zentzua ematen diote zientziari, gauzak zertarako egiten diren adierazten baitio. Hala ere, helburuak agerikoak edo ezkutuak izan daitezke. Helburuak balioekin lotuta daude, eta oso zaila da, hortaz, zeintzuk diren zehaztea; momentuko gizartearen balio eta beharrizanen eta gizarte-langilearen balioen araberakoak izango baitira.
Adibidez, kristautasunaren helburua erlijiosoa edo karitatezkoa zen, eta funtzio bikoitza betetzen zuen: norberaren arima salbatzea eta gizartearen arazo batzuk konpontzea. Industrializazioarekin pobreziarekin amaitzea posible zela pentsatzen zen, eta gizarte-lanak ideal hori jasotzen zuen. XX. mendearen erdirako, gizarteak zituen arazoak estrukturalak zirela pentsatzen zen, eta gizarteak erantzukizun bat zuela.
Helburuak eta gizarte-langilearen jokabidea
Helburuak diseinatzerakoan, gizarte-langile bakoitzaren jarrera ideologikoa kontuan hartu behar da. Batzuentzat helburua gizarteak sorrarazten dituen disfuntzioak konpontzea da; besteentzat aldaketa da beharrezkoa, arazoei aurre egiteko egiturazko aldaketak egin behar direlako. Gizarte-lanen eguneroko jardunean bi esku-hartze mota nabaritzen dira, eta hauek helburu desberdinak dituzte. Hauexek dira, Conderen arabera:
- Autonomia eta sustapena bilatzen duen esku-hartzea: gizakiaren pertzepzio- eta jokaera-bideak hobetzen saiatzen da. Gizarte- ezinegonari aurre egiteko, razionalizatzeko gaitasuna indartzen du.
- Laguntza eta prestazioak bilatzen dituen esku-hartzea: gizakiaren garapena oztopatzen duten inguruneko baldintzak aldatzen saiatzen da.
Gizarte-lanaren balioak
Gizarte-lanen helburuak ezberdinak izan daitezke norberaren abiapuntu ideologiko eta etikoaren arabera. Gizartea ulertzeko dugun moduak markatuko du gizarte-lanarako nahi ditugun helburuak. Hala ere, askotan ez da agertzen balioen aurrean gaudela, eta hausnarketa edo kritika sakonik egin gabe, dimentsio absolutua ematen zaio hainbat baliori.
Gizarte-lanak humanismoaren eragin handia jaso du. Gizakia ezagutzeko beharra, gizartean duen portaera, giza-eskubideak eta demokrazia nabarmendu dira. Antzeko eraginak izan ditzakete marxismoak edo beste korronte batzuk.
Kontzeptu hauek etengabe agertzen dira egile askoren lanetan, eta gizarte-lanak ere bereganatu ditu horietako batzuk: gizakiaren duintasuna eta bere bizitza balio handiko ondare bezala; gizakia hobetu daitekeela; zoriontasuna norbanakoaren zilegizko helburu bezala; gizaki batzuek besteekiko duten erantzukizuna; sufrimendua arintzea, maitasuna sustatzea, gorrotoa eten eta beldurra eta antsietatea murrizteko premia.
Gizarte-langilearen etika
Batzuetan aztertu beharreko egoerak oso zailak izaten dira. Erabaki horietan norberaren irizpide moralek eragina dute, eta zaila da gizarte-langileari horiek aldatzeko eskatzea. Hala ere, Sarah Banksek honela definitzen ditu irizpide moral nagusiak:
- Irizpide moralak gizarte-ongizateari dagozkio, eta denboran eta espazioan aldatu daitezke.
- Irizpide moralek gizarte-langilea prest egon behar dute hartutako erabakiekin bat datozen ekintzak egiteko.
- Irizpide moralak antzeko kasu guztientzako balio beharko lukete, desberdintasunik nabarmenik ez badago.
- Irizpide moralak justifikagarriak izan behar dira.
Gizarte-lanean normalean hiru arazo etiko mota nabarmentzen dira:
- Norbanakoaren ongizateari eta eskubideei buruzko arazoak — erabiltzaileak ez du onartzen gizarte-langileak proposatutako irtenbidea.
- Ongizate publikoari buruzko arazoak — gizarte-langilearen erabakiak ongizate publikoari mesede egin dezake, baina arazoren bat sortu dezake erabiltzaileari; talka dago ongizate publikoaren eta norbanakoaren ongizatearen artean.
- Bereizketa eta zapalketari buruzko arazoak — gizarte-langilearen erabakiak on egin diezaioke erabiltzaileari, baina arazoak sortu bere inguruaren barruan; talka dago norbanakoaren ongizatearen eta taldearen egonkortasunaren artean.
Arazo etiko hauek testuinguru historiko eta espazialean ulertu behar dira.
Irizpide proposamenak eta kode deontologikoak
Testuinguru horretan, proposamen batzuk egin dira gizarte-lanaren irizpide moral egokiak zeintzuk izan beharko liratekeen zehazteko. Proposamen askok adierazten dute ez dagoela irizpide absoluturik. Zeintzuk dira gaur egungo irizpide proposatuetako batzuk? Salcedok ondokoak jasotzen ditu:
- Norbanako, talde eta komunitateen eskubideen errespetua eta sustapena — edozein egoeratan eta inolako diskriminaziorik gabe.
- Berdintasuna — profesionalen aldetik eta erabiltzaile, instituzioen arteko harremanetan.
- Gizarte-justizia — erabiltzaileen alde injustiziak salatzea, laguntzak zuzen banatzea eta injustiziak gainditzeko ekimenak sustatzea.
Hala ere, proposamen pertsonalez gain, gizarte-lana lanbide arduratsua da, eta beste lanbideetan bezala eremu batzuetako praktika bateragarriak eta arauak ezarri behar dira. Horretarako sortu dira kode deontologikoak. Kodeek gizarte-langilearen jarduna arautzen dute: erabiltzaileek eta bestelako profesionalek zer espero dezaketen jakiteko baliagarri izan daitezke, eta gizarte-langileei kasu zailak nola kudeatu erakusten diete. Baina kode deontologikoek ere kritikak jaso dituzte: batzuek uste dute kodeak askotan alferrikakoak direla, instituzioek beren arau propioak bait dituzte, eta bestelako argudioak ere badira.
Gizarte-langileak eta gizarte-mugimenduak
Gizartean hainbat mugimendu daude, modu boluntarioan jarduten dutenak, eta helburua gizarte-arazoei aurre egitea izaten da: hirigintza, ekologismoa, emakumeen eskubideak, integrazioa eta antzeko beste arloetako taldeak. Askotan ezkerraren pentsamenduari loturik egoten dira. Gizarte-langilearentzat erreferentzia garrantzitsua izan daitezke, interes batzuk partekatzen dituzte eta helburu desberdinak eduki arren elkarlana posible da, adibidez etorkinen integrazioan.
Hori dela eta, gizarte-langileak hurbil hartu eta jarraitu egin behar ditu bere inguruan dauden gizarte-mugimenduak. Euren lanaren berri zehatza edukita, bestearen esparrura sartzeko arriskua saihestu daiteke, egindakoa ez errepikarazteko edo erabiltzaileekin baliatzeko. Era berean, elkarlanerako prest egon beharko luke.