Gizarte Kontrola, Estratifikazioa eta Sozializazioa

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,85 KB

Kontrol Soziala

Kontrol Soziala: Helburua jendea gizarteak oinarrituriko mugen artean mantentzea da, hau da, orden soziala mantentzeko. Hau, konformitateagatik sariak jasotzen ditugu eta arauetatik desbideratzeagatik zigorrak. Zigorrak naturaz gaindikoak izan daitezke (erlijioa), ekonomikoak (diru laguntza kendu), fisikoak (heriotza homosexuala izateagatik) eta sozialak (taldetik kanpo uztea). Orden soziala mantentzeko 3 bitarteko nagusi ditu gizarteak:

  • Barne kontrolean:
    • Sozializazioa: gizarteko arauak barneratuta egiten ditugu, hau da, gutaz espero dena egiten dugu.
    • Legitimazioa: barneratutako arauak ez ditugu zalantzan jartzen, hau da, gizarteak finkatutako arauak onartu egiten ditugu.
  • Kanpo kontrolean: Kontrol sozialaz ari gara, lehenengo biak huts egiten badute Kontrol sozialaren mekanismo ezberdinak aktibatzen dira.

Estratifikazio Soziala

Estratifikazio sozialaren ezaugarri nagusiak eta bilakaera

Gizartea maila ezberdinetan banatuta dagoela dio, gizakiak posizio ezberdinetan kokatuta gaude gizartean eta kokapen sozialaren arabera aukera edo abantaila ezberdinak ditugu. Bost aldagai baldintzatzen dute gure posizio soziala:

  • Ekonomia: diru asko baduzu aukera gehiago izango dituzu gauzak egiteko.
  • Generoa: betidanik mutilek ahalmen handiagoa izan dute lan hobeagoak edukitzeko, emakumeak bitartean etxean geratzen zirelako.
  • Jatorri etniko-kulturala: familia on batean jaiotzen bazinen aukera gehiago zenituen.
  • Status
  • Kultur kapitala: etxeko kultur maila nolakoa den, zelako ohiturak (irakurtzea, bidaiatzea).

Estratifikazio maila ezberdinak daude. Bilakaera: gizarte aurreindustrialean fenomeno naturaltzat jotzen dira ezberdintasun sozialak, sinesmen erlijiosoek babestuta eta legitimatuta (pobrea zara jainkoak nahi izan duelako). Gizarte modernoan nahitaezko fenomeno naturala ez denik ez da onartzen eta mugikortasun soziala sortzen da mugatua bada ere.

Paradigma funtzionala eta marxista

Estratifikazioa:

  • Paradigma funtzionala: ordena eta aurrerapena egoteko klase sozial ezberdinak egotea beharrezkoa da. Fenomeno unibertsala dela dio. Pertsona bakoitzak bere talentuak garatu ditzan, motibagarria da, horrela bakoitzak bere onena emango du, modu honetan gizarteak sariak ematen dizkio ahaleginak egiten dituen pertsonari. Meritokraziaren teoriarekin lotu egiten dugu. Gizarte igualitario bat sortzeko saiakerak antzuak izan dira, beraz aurrerapenerako oztopo moduan ikusten da.
  • Paradigma marxista: gatazkaren teoria. Kohesio sozialarentzat kaltegarria da. Jatorrizko ezberdintasunek hainbatetan ahalegina ezerezean utzi egiten du, beraz ez dago aukera berdintasunik. Formazio bereko pertsonek sari ezberdinak jasotzen dituzte eta ezberdintasunak belaunaldien artean ere erreproduzitzeko joera dago.

Eskola

  • Funtzionala: Durkheim eskolak gizarteko baloreak transmititu egiten zituela esaten zuen, desberdintasunak beharrezkoak ziren eta kohesioa lortzeko balio zuen. Meritokraziaren alde.
  • Marxista: eskolak talde nagusien kultura transmititu egiten du, desberdintasunak erreproduzitu egiten ditu eta jatorri sozialak eragin handia du eskolan.

Emile Durkheim

Trantsizioa ikusten du elkartasun mekanikotik (tradizional) elkartasun organikora (moderno).

  • Mekanikoan gizarte tradizionalean gertatzen da, kontzientzia kolektiboa dago, espezializazio gutxi eta batasun handia.
  • Organikoa gizarte modernoan gertatzen da, espezializazio handia dago, kontzientzia kolektibo ahula, ideia eta baloreen aniztasun handia eta normarik eza, hau da, elementu moralak falta dituzte bizitza on bat izateko.

Gizarte modernoan erlijioaren nagusitasuna ahultzen da eta estatua hartu egiten du eskola. Honek oinarriak erakusten ditu eskolan. Hezkuntzak bi funtzio betetzen ditu: belaunaldi gazteak homogeneizatzea eta dibertsifikatzea (norberaren merezimenduetatik lana edukitzea).

Sozializazioa

Sozializazioaren prozesua

Sozializazioaren helburua jendea gizarte eta kultura zehatz baten bizitzeko prestatzea da, gizarteko partaide bihurtzeko. Errealitate sozialaren rolak, arauak, bizitza estiloa, bizimodua. Kultura barneratzeko prozesua da. Sozializazio prozesuaren bitartez norbanakoak gizartea bere barnean sartzen du, nortasun indibiduala eraikitzen.

Lehen sozializazioa

Haurtzaroan ematen da, gurasoen artean gertatzen da bereziki. Indibidualitatearen kontzientzia eta besteena hartzen da. Oinarrizko arauak barneratzen ditu. Afektibitateak garrantzi handia du, bere familiarekin identifikatzen baita. Hizkuntza eta identitate bat barneratzen dugu.

Bigarren sozializazioa

Familiaz kanpo gertatzen da, irakasleen eta lagunen arteko harremanekin. Rolak eta jokamolde espezializatuak ikasten dira, nerabezaroan oso garrantzitsuak direnak eta gurasoengandik aldentzeko aukera ematen dutenak. Afektibitate gutxiago dago eta edukiak kontzientzian ahulago barneratzen dira. Identitate propio berri bat eraikitzen da.

Bizitzako Etapak

  • Haurtzaroa (0-12): gizarte industrial modernoetan, askatasun garai gisa ikusten zen, baina gizarte motaren arabera egoera aldatu egiten dela kontuan hartu egin behar da.
  • Nerabezaroa (12-18): Pertsona familiatik aldentzen hasten da, beste erreferentzia batzuk bilatzen ditu, lagun taldeak, sare sozialak… Hau luzatuz doa herri industrial eta postindustrialetan.
  • Helduaroa (25-35): Irizpide ezberdinak daude helduaroa definitzeko. Nortasuna nahiko finkatua egoten da, baina aldaketa garrantzitsuak eragin handia izaten dute gure nortasunean.
  • Zahartzaroa (+65): Gaur egun orohar gaztetasuna gurtu egiten da, gizarte tradizionaletan aldiz kontrakoa gertatzen da. Umeen zainketan paper garrantzitsua betetzen dute eta gauza berriak ikasten dituzte.

Familia

Funtzioak

Sexu harremanak izatea, erreprodukzioa egotek. Afektibitatea landu eta sozializazio gunea izatea. Sustengua ematen digute eta kooperazio ekonomikoa, ongizate agentea daukagu gure zalantzan.

Joera demografiko nagusiak

Familiak aldatuz doaz, ume gutxiago dituzte haiek mantentzeko diru asko behar delako, ezkontza tasak behera egin du eta dibortzio tasak gora. Guraso bakarreko familiak gero eta gehiagokoak dira eta sexu bereko bikoteak gora egin dute.

Familia eta Eskola

Familia eta eskola arrakastaren arteko harremana

Familia barruko interakzioa eskolako arrakastaren oinarri garrantzitsuenetarikoa da. Familien kultur kapitalak eta kapital sozialak eragina dutelako. Lehen sozializazioan dauden defizitak eskolan nabaritzen dira.

Familia tradizionalak (beheko klasea)

Eskasiaren printzipioak erakusten dituzte, autoritatea errespetatzea edukazio on moduan hartzen dute eta eskola 2. mailako gauza da, konfiantza eza dutelako.

Goi/erdi mailako klaseak

Eskola sisteman arrakasta lortzea dute helburu, ondasun kulturalak pilatzea bilatzen dute eta mugikortasun soziala dago.

Komunikabideak

Komunikabideen rola

  • Aldeko argudioak: parte hartze eta sormenerako aukera ematen du, informazio gehiago daukagu honi esker eta aniztasun gehiago ezagutu dezakegu.
  • Aurkako argudioak: pasibotasuna eta kontrabalioak sustatzen dituzte. Entretenimendua da printzipala informazioaren gainetik eta botereek komunikabideak erabiltzen dituzte jendearen konpromisua bilatzeko.

Interneten iraultza

Informazio kantitate handia zabaltzen du. Komunikazio interaktiboa ahalbidetzen du eta agente sozial txikiek informazioa zabaltzeko erabil dezakete. Honek eragin handia du kontzientzia kolektiboan, nortasuna eratzeko, sozializatzeko ahalmen handia du eta irudien indarra erabiltzen dute. Baina ez da mekanikoa, umeek mezua interpretatu eta berreraiki ditzakete, autonomiaz erabiltzeko aukera ematen du eta hezkuntza sistemaren erronka sortzen du, alfabetizazio digitala.

Generoa eta Hezkuntza

Generoa eta hezkuntzaren arteko harremana

Ezaugarriak

Langile klaseko ikasleek klase altueneko baino emaitza okerragoak ateratzen dituzte. Genero ezberdintasunekin aldiz, ez da horrela gertatzen. Neskek mutilek baino nota hobeagoak ateratzen dituzte eta hauek osasun, humanitate eta gizarte arloetan nagusi dira. Mutilen aldean, neskek irtenbide profesional gutxiko ikasketak hartzen dituzte. Honi atxiki zaion rola lehiarik eza da.

Ageriko curriculuma

Emakumezko gutxi agertzen dira liburuetan eta agertu direnean hauen portaera eredu maskulinora atxikitzen da. Emakumeen bizimodua eremu pribatuan garatu egiten zuten, etxearen zaintzan, harreman afektiboan… Historian gertaera politiko eta militarrak soilik agertzen dira, emakumeen kultura baztertuz.

Ezkutuko curriculuma

Irakasleen espektatibez eta ikasleekiko elkarekintzez ari gara. Irakasleek mutilekin harreman gehiago dute, izan ere hauek arreta erakarri eta espazioaren jabe bihurtzen dira. Honek ez du eraginik emaitzetan baina bai ikasketa eta lan aukerari dagokionez, ekonomikoki eta sozialki gutxiago baloratuak diren aukeretara eramaten ditu.

Baldintza Sozioekonomikoak

Pierre Bourdieu

Klase ertaineko kultur praktiken eta eskolako praktiken artean parekotasun handia ikusten du. Hauek kultura eta hezkuntzan garatzeko baliabide ekonomikoak dituzte. Gurasoen ikasketa maila altua izan ohi da, gainera objektu kulturalak dituzte, hala nola, aldizkariak, liburuak... Hizkuntza formalagoa erabiltzen dute, ondorioz, etxearen eta eskolaren arteko harremana estua da.

Basil Bernstein

Kapital kulturala eta eskola arrakastaren arteko harremana, hizkuntzaren arloan zentratuz. Klase ertaineko familiak, hizkuntza landuagoa dute, sintaxi konplexua eta hiztegi zabala erabiltzen dute, logika altuagoarekin hitz egiten dute eta abstrakziorako joera dute. Langile klaseko familiek, kode murriztua dute, sintaxi sinplea eta hiztegi erraza. Hizkuntza konkretua erabiltzen dute eta arrazoiketa konkretua egiten dute.

Entradas relacionadas: