Gizarte Integrazioa eta Esku-hartzea: Gako Kontzeptuak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,05 KB
Gizarte Integratzailearen Lana
Premiak ondo aztertuta, horiek betetzeko baliabide sozial edo materialak pertsonen eskura jartzea.
Gizartean Esku Hartzeko Motak
- Formala: Era arautu batean gauzatzen da, gizartean esku hartzearen profesionaltasunaz ari gara.
- Informala: Beste testuinguru batzuetan (familian, lagunartean, etab.) egiten diren esku-hartzeak.
Eredu Multikausala Osatzen Duten Esferak
Esfera biologikoak, sozialak eta psikologikoak.
Zer da Premia?
Premia kontzeptuak hainbat esanahi ditu, begiratzen zaion jakintza-arloaren arabera. Hezkuntzan, Medikuntzan, Ekonomian, Soziologian edo Gizarte Lanean dauzkan esanahiak ez dira bat. Horregatik esaten da kontzeptu polimorfoa dela.
Zein Premia Mota Daude?
Bi premia mota daude:
- Oinarrizko premiak: Bizirik irauteko behar ditugunak.
- Premia sozialak: Inguruneak sortzen dituen premiak dira. Gizarte bakoitzak bere premia sozialak sortzen ditu.
Integratzailearen Lanaren Oinarrizko Ardatza
Nork bere autonomia eta komunitate-integrazioa lortzea izango da gure lanaren oinarrizko ardatza.
Zer da Gizarte Ekintza Bat?
Gizarte ekintza, gizarteak antolatu duen erantzuna da emakumeei eta gizonei, bai autonomia pertsonal mailan, bai munduarekin harremanetan jartzean, sortzen zaizkien arazoei aurre egiteko.
Gizarte Integratzailearen Lan-Tresna Garrantzitsuena
Enpatia, entzute aktiboa, asertibitatea, etab.
Zer da Pertsona Egokitu Ezina?
Inguruneak eskaintzen dituen estimuluak ondo ez eramatea. Arauak ezartzen dituen jarrerekin bat ez datozen jokabideak adierazten dituena.
Zer da Diskriminazioa?
Diskriminazioak bereiztea, desberdintzea eta banatzea esan nahi du. Gizarteak pertsona edo talde batzuk gutxiesten ditu. Gutxietsiak diren horiek askotan beste maila sozial batekoak izaten dira. Bereizketaren arrazoien artean honako hauek aurkitzen ditugu gehienetan: arraza, sexu-orientazioa, erlijioa, maila sozioekonomikoa, adina, urritasuna, etab.
Park, Germani eta Molina Marjinazioari Buruz
- Park soziologoak (1937) zioenez, marjinazioa kultura desberdinen artean dauden tirabirengatik sortzen da. Izan ere, kultura desberdinak elkarrekin bizi behar direnean, bestea baztertzeko joera nagusitzen da.
- Gino Germanik (1973) zioenez, marjinazioa pertsonek eta taldeek beraiei dagozkien eremuetan parte hartzen ez dutenean gertatzen da.
- Valverde Molinak (1988) zioenez, marjinazioa pertsona bat eremu zehatz batean, edozein arrazoigatik, taldearen “normaltasunetik” kanpo dagoenean ematen da.
Esklusio Bidean Dauden Taldeak
- Buruko gaitza duten pertsonak
- Etxegabeak
- Etorkinak
- Adineko pertsonak
Nor Kontsideratzen da Pertsona Egokitu Gabea?
Agertzen dituen jokabideak gizarteak ezartzen dituen arauekin bat ez datozenean (hippiak, punkiak, gaizkileak, etab.).