Gizarte identitatea
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,76 KB
-Zer abantaila eta desabantaila izan dezake globalizazio deritzogun fenomenoak? (Aipatu adibide modura, globalizazioa kaltegarria gertatu zaien zenbait gizatalde, eta esan zein izan den haien erantzuna)
(Iradokizunak) Globalñizazioa hasieran prozesu onuragarria zirudien, herrialdeak eta kulturak elkarren artean hurbiltzen zituelako, baina kultura horiek bat egiteko joera nabarmena sustatzen ari da gaur egun, eta herri batzuek beste batzuen ohiturak eta sinesmenak asimilatzeko joera dago. Ondorioz, kultura-aniztasuna gutxitzen ari da. Beraz, globalizazio-prozesua prozesu homogeneizatzaile bihurtu da,eta horrek kultura jakinh batzuek bereak ziren ezaugarriak galtzea ekarri du. Oro har, globalizazioaren onurak herrialde garatuentzat izan direla esan dezakegu, nahiz eta desbantailak ere eduki dituzten, hala nola berdintasun ekonomiko eza. Herrialde pobreenek bestelako eragozpenak jasan dituzte, besteak beste, pobreziaren gorakada, ingurumenaren degradazioa eta lur-galerak. Globalizazioaren biktima diren giza talde horiek prozesu horren kontra erantzun dute,hainbat modutara. Giz<arte bera aldatzeko saiakera egin dute, besteak beste, salerosteko eta kontsumitzeko modu berriak sortuz, giza balioak berreskuratuz, komunitate veta herri-mailako egiturak eraikiz, eta nekazaritza-mundua eta gizartean emakumeek duten lekua berreskuratuz.
9.- ZENBAIT EZTABAIDA ANTROPOLOGIAN: INNATISMOA VERSUS ENVIRONMENTALISMOA
Gure baitako zenbat da herentzia biologikoaren ondorio eta zenbat behar zaio heziketaren eta gizartearen bidez jaso dugun eraginari?
Bi ikuspuntu kontrajarriak:
Innatismoa:
Giza jokaera biologikoa da gehien bat, geneetan ezarrita dugu. Odol-taldea, azal-kolorea bezala izaerazko ezaugarri batzuk heredatzen ditugu.
Beraz, herentzia genetikoak zehazten du gure gaitasunen garapen-tarte posiblea:gutxienekoa eta gehienezkoa.
Environmentalismoa:
Giza jokaera kulturala, soziala da neurri handi batean. Gizakiak ,jaiotzez, plastikotasun handia du, ekintza erreflexu eta senezko erantzun gutzi ditu.
Bizipenen arabera , ikasitakoaren arabera, halako ezaugarri eta joerak erakusten ditu. Beraz, heziketa eta giro sozialaren pisua azpimarratzen du.
Zientzilari eta filosofo gehienek bi ikuspuntuen arteko tesia defendatzen dute.
Fransiz Collins-ek hurrengo bereizketa egiten du:
Genotipoa: genoman dugun bilduta informazio-multzoa. Honek gizabanako baten garapen-aukerak zehazten ditu.
Fenotipoa: berez azaleratzen diren ezaugarri multzoa. Hau bai herentziak(biologiak) bai inguruak (gizarte-giroa) baldintzatzen dute.
Batak zein besteak giza askatasuna eta erantzukizuna ukatzera eramaten dute.
10.- EZTABAIDAK ANTROPOLOGIAN: NATURA ETA KULTU
Natura eta kulturaren arteko tentsioa. Nola interpretatu natura eta kulturaren arteko erlazioa?
- Thomas Hobbes eta Sigmund Frued pentsalarien ustez gizakia otsoa da gizakiarentzat. Norberekeriarako eta agresibitaterako joera du jaoitzez.
- Freudek dio bi pultsio , irrika edo bulkada ditugu jaiotzez: Tanatos eta eros.
Tanatos edo hil- irrika lehian aritzekoeta indarkeriarako bulkada da.
Eros edo bizi-irrikak sexu-irrika eta autokontserbaziorako bulkada biltzen du.
Bi pultsio edo irrika horiek eragiten dizkiguten nahiak asetzeko gogoari eutsi egin behar diogu pertsonok, hein batean, gizartean bizi ahal izateko.
Gizabanakook gure berezko bulkadak libre utziko bagenitu, batere neurtu gabe, ezin biziko ginateke elkarrekin.
Kulturak geure gogoari eusten erakusten digu, erreprimitzen hain zuzen ere.
Errepresioa gehiegizkoa bada eta gure berezko joerak bideratu gabe uzten badigu, ezinegona eta zorionik eza sortzen da.
- Rousseau pentsalariak, berriz, gizakia berez, jaiotzez, ona dela uste du. Haziz heinean , galtzen du ontasuna,ohartzen delako gizartean injustizia dela nagusi.
Injustiziaren jatorria ondosunen banaketa injustua da, aukera-berdintasunik eza. Beraz, sozializazioak ez gaitu perrtsona hobeak bihurtzen, guztiz kontrakoa baizik.