Gizarte identitatea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 11,31 KB

7. GAIA: GIZAKIARI ETA BIZITZAREN ZENTZUARI BURUZKO GOGOETA FILOSOFIKO

1. GIZAKIARI BURUZKO IKUSKERAK

1.1 GREZIARREN IKUSPEGIA

Historian zehar gizakiaz eman diren teoria garrantzitsuenetako askok arima eta gorputza bereiztea zuten oinarri eta abiapuntu.


Heroi Homerikoa

Soma terminoak, orain ‘gorputz’ esanahia ematen diogun horrek, jada hilda dagoen gorputza adierazten zuen ‘gorpu’ edo ‘hilotz’.


Homerok idatziak dire Iliada eta Odisea lanetan. Psykhe terminoak bi adiera ditu batera:

  • Bizia eta mugimendua posible egiten dituen ‘arnasa’. Izakiok hiltzen direnean irten egiten da haien gorputzetik.

  • Hildakoaren itzala edo bestea, mamu edo espiritu esango genukeena, behin pertsona hilik dela, Hadesera joaten da, ilunpeetako erresumara.


Ez dago niaren identitatea.
Izan ere, identitatea kanpotik emana datorkigun zerbait da, besteek ematen diguten zerbait. Gu garen hori besteek finkatzen digute. Horrela bizitzako helburua da ohorea ospea edo loria erdiestea.


Gorputza kartzela da

Orfismoa eta Pitagorismoa aldeztu zutenek, beste modu batera interpretatu zuten psykhe zeritzoten hura, substantzia edo entitate espiritual bat zen. Ikuskera honetan, arima pertsonon alderdi onaren irudi zen, eta gorputzean, berriz, alderdi txara zetzan. Arima bat jainko.Jainkosen mundutik kanporatua denean, materiaren mundura erori eta gorputz baten barruan sartuta geratzen da, kartzela batean bezala irten ezinda. Platon.


Erreakzio enpirista

Aristoteles. Arima, Aristoteles zioenez, gorputz batek bizia izatea posible egiten duen materia-antolaera da, eta, beraz, ezinezkoa baita pertsona baten arima haren gorputza baino lehen existitu ahal izatea, edo gorputz batetik beste batera igaro ahal izatea.


Arima arrazionala duela eta, gizakiak pentsamena eta hizkuntza ditu. Gizakia “mintzamena duen animalia” da. Horregatik, animalia politikoa ere bada, gizartean bihurtzen baita gaizki: polisean.

Atomistak: Leuzipo, Demokrito eta Epikuro. Haien iritziz, munduan den guztia, gorputzak eta arimak barne, atomoz eta hutsez osatuta dago. Beraz, gorputza eta arima ez dira izatez desberdinak: materia dira biak.


1.2 JAINKOAREN IRUDIKO

Kristautasunean, Jainkoa, bakarra, espirituala da, ahalguztiduna eta guztiz ona, perfekzioduna; bere antzeko eta irudiko sortu zuen gizakia, eta arima hilezkor bat eman zion.


Kristautasunak Jainko pertsonal baten kontzeptua sartu zuen, gizakiak bakarkako harremana eduki dezake harekin, bere barruko kontuez hitz egiteko aukera otoitzaren bidez. Dena den, Adamen eta Evaren jatorrizko bekatuagatk (Jainkoaren esana bete ez zutelako), gizaki orok orban bat du jaoitzean, eta bataioaren bidez garbitu behra du. Bataitatzean, Jainkoak eman dion askatasuna egoki erabiltzeko konpromisoa hartzen du gizakia, haren aginduak betetzekoa, eta hurkoarenganako maitasunean oinarrituta bizitzekoa. 


Gainerako gizon-emakume guztienganako maitasuna sentitu behar horrek, ideia erabat berria ekarriko du: besteei beren hutsegiteak barkatzen jakin beharra.


Hinduismoak arima hilezkorra behin-behineko bizitza kokatu zuen, eta hartatik askatu behar zuela meditazioaren bidez, irrika materialei uko eginez, eta gorputza zigortuz. Budismoa antzekoa.


1.3 ERRENAZIMENTUKO HUMANISMOA

XIV. Mendetik XVI. Mendera bitartean, Errenazimentua, Italian sortu eta Europako gainerako lurraldeetara hedatua. Iturri klasikoak berrezkuratzeko gogoa (Grezia eta Erroma klasikoak.


Humanismoa: Erdi Aroko kultura erabat teozentriko hura alde batera utzi eta kultura Antropozentriko bat hasi zen (gogoeta ororen abiapuntua gizakia bera zen). Gizakiak gogoetarako ahalmena hartu zuten balio gorentzat. Humanistek gizabanakoaren autonomia intelektual eta morala goretsi zuten.


Giovanni Pico della Mirandola esan baizuen gizaki orok duintasuna duela, berez, gizaki izateagatik, pozgarrien iritzi dion bizimoduan hautatzeko aukera duelako.


1.4 GIZAKIAREN EMANTZIPAZIOA

XVI. Mendetik XVIII.Era bitartean, Ikuskera mekanizista sortu zen, gorputzari dagokionez. Giza gorputza, makina baten modukoa zen. Dena den, gorputza arimarekin harremanetan dagoenez, adimena eta askatasuna ditu gizakiak. 


Modernitatean aurrerapen zientifiko eta tekniko ugari egin zituzten. Giro intelektual horretan, Ilustrazioa sortu zen: gizakia “adin-nagusitasuna” lortzeko bidean zegoela aldetzen zuen mugimendua. 


Gizadia behin betiko aurrerapen bidean jarria zelako iritzia sustatu zuen, eta aurrerapen mugagabea zen, ustez. Zientziak mundu hobe bat sortuko zuten denontzat. Baina mundu hori benetan denontzat izango bazen, beharko zen eskubide-berdintasuna eskatu. Horrela, aldarrikapen politikoa gizakiaren emantzipazioaren aldeko borrokaren parte bihurtu ziren.


1.5 ZENBAIT UMILAZIO

· Eboluzioaren teoriak zalantzan jarri zuten, zeharo, animaliak alde batean eta gizon-emakumeak bestean jartzen zituen ordura arteko bereizketa erabatekoa. Gizakia tximino eboluzionatu bat dela ulertzea beste umilazio bat gertatu zitzaien hainbati.


· Karl Marx esan zuen, askotan uste izaten dugu gure pentsatzeko erak determinatzen duela gure bizitzeko modua, baina, egia esan, kontrara gertatzen da. “Bizitzak determinatzen du kontzientzia”, hau da, zer egiten dugun, horrek baldintzatzen diyu hein handi batean gure sinesmenak, nahiak, kezkak...testuinguru sozioekonomikoan.


· Beste umilazio bat Sigmund Freuden teoria psikoanalistikoak ekarri zuen. Psikoanalisiaren sortzaileak esan zuenez, gogoaren gehien-gehiena inkonzientea da. Gure bulkada eta motibazio asko, baita sinesmen asko ere, inkontzientean daude, hortaz, geure gogoan zer dagoen ez dakigu, eta ez gara “geure buruaren jabe”.


1.6 ASKOTARIKO IKUSPEGIAK

XX. Mendean, mugimendu existentzialistaren ezaugarri arabera, bereizten gaituena ez dela esentzia komun bat izatea, baizik eta jaiotzen garenean, izaki zehaztugabeak garela.


Kontzientzia dugunez eta libre garenez, hamaika aukerara zabalik dagoen izakia da gutako bakoitza, eta norberak eraikitzen du bere identitztea, egunean joanean, erabakiak hartuz eta ekintza zehatzak eginez doan heinean. Dena den, askatasun horrek badu alde txar bat ere, etengabe aukeratzen aritu behar izateak eta norberaren erabaki zuzen nahiz okerren erantzukizuna nork bere gain hartu beharrak, larrimina eragin baitiezaguke, norberaren bizitzari zentzua ematea lortzen ez dugunean horrek eragiten digun ziurtasun faltagatik.


Estrukturalismoak zioen, gizakia ez dela arau, balio eta egitura kulturalen sotzailea, baizik eta horren guztiaren emaitza. Gizabanakoari eredu sozial eta kultural jakin batzuek ematen diote identitatea, eta horien arabera jokatzen du gizabanakoak. Familia, gizarte eta kultura jakin baten barruan jaiotzen gara, estruktura jakin baten barruan, eta gure banakotasuna ezin bereiz daiteke elementu horietatik guztietatik.


2.2 IDENTITATEAREN AUZIA

Giza bizitzaren zentzuari guztiz lotuta dago beste galdera batekin, “zer gara bakoitza?”, hau da, zerk osatzen du gure identitatea?. Niaren zentzurik, pixkanaka eraikitzen zaigu errealitate kulturalarekin harremanetan sartzen garen heinean. 


Garapen psikologiko halako presezu bat gertatzen da, eta norberaren banakotasunaren kontzientzia sortzen zaio. Izaki bakar edo paregabekotzat ezagutzen gaituzten heinean, nor bere burua ni gisa ikusten hasten da, inguruan ditugun gainerako pertsona guztiak ez bezalakoak.


Dena den, geure buruaren kontzientzia hartzen haste hori aurreneko urratsa baino ez da gure identitatea eratzeko bidean. Denboraren joanean, harreman alfabetiko eta emozionalak garapen kognitiboa, zaletasun, gustu...Horiek guztiek zehaztuko dute gure identitatea. 


Faktore indibidualek nahiz faktore sozial eta kulturalek, interaziorik abiatuta eraikitzen da identitzatea. Eta horrek identitatearen auziaren aurrean jartzen gaitu zuzenean: zehatz-mehatz nola iritsi gara gu garen horrekin identifikatzera? Gutako bakoitzrengan, zer da bene-benetan norberarena, berezkoa, eta zer, aitzitik, kanpotik etorri eta nork berea egina?

Entradas relacionadas: