Gizarte identitatea
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 1,38 KB
Mugimendu existentzialaren arabera funtsean bereizten gaituena ez dela esentzia komun bat izatea, baizik eta jaiotzen barenean izaki zehaztugabeak garela.
Kontzientzia dugunez eta libre garenez, hamaika aukera zabalik dagoen izakia da gutako bakoitza, eta norberaj eraikitzen du bere identitatea, egunen joanean erabakiak hartuz eta ekintza zehatzakeginez doan heinean. Dena den, askatasun horrekbadu ere alde txar bat ere, etengabe aukeratzen aritu behar izateak eta norberaren zuzen nahiz okerren erantzunkizuna nork bere gain hartu beharrak, norberaren bizitzari zentzua ematea lortzen ez dugunean horrek eragiten digun ziurtasun faltagatik.
Estrukturalismoak zihoen, gizakia ez dela arau, balio eta egitura kulturalen sortzailea, baizik eta horren guztiaren emaitza. Gizabanakaori eredu sozial eta kultural jakin batzuek ematen diote identitatea, eta horien arabera jokatzen du gizabanakoak.Familia gizarte eta kultura jakin baten barruan jaiotzen gara, estruktura jakin baten barruan, gure banakotasuna ezin bereiz daiteke elemntu horietatik guztietatik.