Gizarte Hitzarmenaren Teoriak eta Demokraziaren Bilakaera
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Otras materias
Escrito el en
vasco con un tamaño de 5,76 KB
Gizarte Hitzarmenaren Teoriak
| Gizarte Hitzarmenaren Teoriak | Eredu Indibidualista (Thomas Hobbes) | Eredu Libertarioa (John Locke) | Eredu Unibertsalista (Jean-Jacques Rousseau) |
|---|---|---|---|
| Hasierako Egoera |
|
|
|
| Gizarte-Hitzarmena |
|
|
|
| Sortutako Estatuaren Helburuak |
|
|
|
Demokrazia: Antzinakoa eta Gaur Egungoa
Berdintasunak
- Komunitateen tamaina: Greziako komunitateak txikiak ziren, eta kide guztiek elkar ezagutzen zuten.
- Gizarte trinkoak eta ekonomikoki independenteak ziren: Ekonomiaren oinarri nagusia esklaboen lana zen, baina esklaboak ez ziren herritartzat hartzen. Klase esplotatuak politikatik kanpo zeudenez, ez zegoen klaseen arteko oposiziorik.
- Estatuaren izaera: Greziako demokrazian, estatua ez zen gaur egungo estatuaren modukoa. Ez zegoen gizartetik banandutako instituzio bat, autonomiaz funtzionatzen zuen instituzio bat. Eztabaidetan eta erabakiak hartzeko sistemetan ez ezik, herritarren partaidetzan ere bazuen eragina zuzeneko demokraziak; izan ere, herritarrek zozketa bidez lortzen zituzten karguak, eta asanblearen aurrean eman behar izaten zituzten kontuak.
- Demokraziaren integrazioa bizimoduan: Demokrazia jendearen bizimoduaren parte zen. Zaila zen gai publikoak eta pribatuak bereiztea. Parte hartze politikoa zen eguneroko bizitzaren oinarria. Gaur egun, gai politikoak gure bizitzaren parte bat baino ez dira, ez dute zerikusirik gure zoriontasunarekin edo gure buruaren garapenarekin.
Desberdintasunak
- Argudiaketa arrazionala: Argudiaketa arrazionala zen Atenasko polis-eko agintaritzaren oinarria. Botere politikoa duenak herritarrek onartzeko moduko arrazoiak eman behar ditu. Botere politikoaren eta onarpen arrazionalaren arteko lotura indarrean dago gaur egun ere.
- Herritarren eta partaidetzaren arteko lotura: Gure demokrazien arabera, lotura estua dago herritarren eta partaidetzaren artean. Aristotelesek ere adierazi zuen gizakien oinarrizko ezaugarria zela partaidetza.
- Gizarte-hezkuntzaren zeregina: Greziako polis-ean, funtsezko zeregina zuen gizarte-hezkuntzak; izan ere, orduko demokrazian funtsezkoak ziren ondo prestatutako herritarrak, herritar zintzoak.
Demokrazia Ereduen Bilakaera
- Demokrazia babeslea da: Askatasuna babesten duen sistema politikoa.
- Kontrol mekanismo bat: Demokrazia-eredu hori eredu babeslea dela esaten dugu; izan ere, eredu horren arabera, gobernariak kontrolatzeko mekanismoa da demokrazia.
- Ordezkaritzako sistema: Botere banaketa egin behar da.
- Sufragio unibertsala: edozein pertsonak botoa emateko aukera du.
- Botoa isilpean ematea: mundu guztiak botoa emateko aukera du, baina inork ez du jakin behar nork zer bozkatu duen.
- Aldizka hauteskundeak egitea: nahiz eta aukeratutakoa gustukoa ez izan, onartu egin behar da, gehiengoak hori bozkatu duelako.
- Hautagai politikoen arteko lehia askea.
- Gehiengoaren araua onartzea, erabaki politikoak hartzeko tresna nagusitzat.
- Azkenik, baldintza horiek guztiak ez lirateke eraginkorrak izango adierazpen-, elkartze- eta prentsa-askatasunik gabe. Herritar guztiek hezkuntza izango dutela bermatu behar da.